(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zirkuituak 1,4 milioi euroko zerga-bilketa eragin zuen 2012. urtean


ostirala, 2013.eko maiatzak 31


Asteburu honetan Los Arcosko instalazioetan Kamioien Nafarroako Sari Nagusia jokatuko da Europako Txapelketaren barnean


Transcripción textual del video

Los Arcosen dagoen Nafarroako Zirkuituak 2012. urtean Balio Erantsi Gordinaren (BEG) 6,12 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuela kalkulatzen da eta 1,4 milioi euroko zerga-bilketa.

Hala eman du ezagutzera gaur goizean Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik asteburu honetan zirkuituan jokatuko den Kamioien Nafarroako Sari Nagusia aurkezteko egin den prentsaurrekoan; lehiaketa, modalitate horretako Europako txapelketaren barnean sartzen da. Zehazki, zerga-bilketa 614.000 eurokoa izan da PFEZ bidez, 460.000 eurokoa BEZ bidez, 175.000 eurokoa Gizarte Segurantza bidez eta 148.000 sozietate-zerga bidez.

Helmuga

Zirkuituko helmugaren ikuspegia, hondoan Atalaya eraikina ikusten dela. ( irudia handitu )

Los Arcosen dagoen Nafarroako Zirkuituak 2012. urtean Balio Erantsi Gordinaren (BEG) 6,12 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuela kalkulatzen da eta 1,4 milioi euroko zerga-bilketa.

Hala eman du ezagutzera gaur goizean Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik asteburu honetan zirkuituan jokatuko den Kamioien Nafarroako Sari Nagusia aurkezteko egin den prentsaurrekoan; lehiaketa, modalitate horretako Europako txapelketaren barnean sartzen da. Zehazki, zerga-bilketa 614.000 eurokoa izan da PFEZ bidez, 460.000 eurokoa BEZ bidez, 175.000 eurokoa Gizarte Segurantza bidez eta 148.000 sozietate-zerga bidez.

Alli-k jakitera eman duenez, 2012an zehar Nafarroako Zirkuituak 79.000 bisita baino gehiago jaso zituen ikusleak, ekipoak, pilotuak eta antolaketako langileak kontuan hartuta. Instalazioak Foru Komunitatean 10,1 milioi inguruko gastu zuzena eragin zuen eta lanaldi osoan zuzeneko nahiz zeharkako 93 lanposturi eustea ahalbidetu zuen.

Navarra Deporte y Ocio enpresa publikoak eta entitate independente batek egindako txosten "oso kontserbadore eta zentzuzkoetan" oinarrituta kalkulatutako zuzeneko gastu hori banatzen da, Alli-ren arabera, zirkuituan bertan eragindako 3,2 milioi eurotan (hornitzaileei egindako erosketak, langileen soldatak eta inbertsioak) eta zirkuituko bisitariek handik kanpo gastutako 6,8 milioi eurotan (profesionalak, pilotuak, ekitaldien antolatzaileak eta ikusleak).

Aurten Nafarroako Zirkuituak izandako jardueraren datuei dagokienez, Alli kontseilariak berriki egindako Jaguar F-Type ibilgailuaren aurkezpena nabarmendu du. Ekitaldi horrek, Alli-ren ustez, Foru Komunitatean 3 milioi euroko eragin ekonomikoa sortu du, ia 4.000 toki bete dira hoteletan eta nazioarteko 500 kazetari baino gehiago erakarri ditu.

Gizarte Politiken kontseilariak ere azpimarratu du Nafarroako Zirkuitua enpresa-eragina sortzen ari dela Foru Komunitatean, instalazioari lotutako enpresen mantentze-lan eta sorrerarekin; eragin hori nabaritzen da ere, turismoan, zonaldeko sektorearen elementu traktore izanik, bai eta eskualdearen irudian ere, kirol-ekitaldiei esker eta egiten diren marken aurkezpenei esker.


Kartela

Kamioien Nafarroako SNaren aurkezpen-kartela. ( irudia handitu )

Kamioien Nafarroako Sari Nagusia

Prentsaurrekoan, Alli kontseilariarekin batera izan da Michel Ligonnet, Nafarroako Zirkuituko zuzendaria, eta azken horrek Kamioien Nafarroako Sari Nagusia aurkeztu du. Proba hori asteburu honetan jokatuko da Los Arcosen Kamioien FIA Europako Txapelketaren barnean.

Ligonnet-en arabera, proban 25.000 ikusle bertaratzea espero da zale nafarrak eta beste leku batzuetatik etorritakoak aintza hartuz: Errioxa, EAE, Kantabria, Aragoi edo Frantziakoak. Gainera, zirkuituan asteburu honetan 1.030 pertsonak lan egingo dutela uste da: 453 talde parte-hartzailek, antolaketako 417k eta akreditatutako 160 kazetarik.

Halaber, Nafarroako Zirkuituaren zuzendariak adierazi du proban parte hartuko duten taldeek Foru Komunitatean iragan asteazkenetik daudela eta datorren astelehenean, ekainak 3, joango direla. Ostatu-hartzeari dagokionez, Ligonnet-ek azaldu du Estellerriko toki guztiak, % 100, beteta daudela eta Iruñerriko edo Erdialdeko establezimenduetan ere erreserbak egiten ari direla.

Kamioien FIA Europako Txapelketa "nazioarteko egutegiko lehiaketa ezagunenetarikoa da", Ligonnet-en arabera, eta Europako 10 zirkuitutan jokatzen da. Asteburua bi jardunalditan banatuko da entrenamendu libreekin, sailkapen-probekin eta lau lasterketekin (larunbatean bi eta igandean beste bi). Parte hartuko duten pilotuen artean, Javier Mariezcurrena nafarra nabarmendu behar da; Europako txapeldun hiru aldiz izan den Antonio Albacete espainiarrarekin batera lehiatuko da.

Horiez gain, beste lehiaketa batzuk ere izango dira. Hala, Automobilismoko Open Kopako bigarren txanda jokatuko da eta baita Drifting Txapelketa ere. Gainera, ikusleek honako hau ikusteko aukera izango dute: "tuneatutako" kamioien desfilea, kamioi amerikarrak, Wheeling kamioiaren erakustaldia, erakusketako guneak Paddock-en, Harley Davidsonen kontzentrazioa eta haurrentzako puzgarriak, beste ekintza batzuen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa