(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroek prestakuntzako 27 ekintza eskaintzen dituzte aurten ostirala, 2013.eko maiatzak 31


Ekainetik irailera egingo dira Lizarran, Mutiloan, Erriberrin, Iruñean eta Tuteran


Transcripción textual del video

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen 13. edizioak prestakuntzako 27 ekintza eskaintzen ditu guztira ekainetik irailera arte, eta hainbat gairi buruzkoak izango dira: artea, antzerki klasikoa, cibersegurtasuna eta delinkuentzia Interneten, enplegua bilatzeko trebeziak eta enpresa baten sorrera, bai eta krisiak zer eragin duen gazteengan, robotikan, giza genoman eta Palestinako giza eskubideetan.

Eskuinetik ezkerrera: Fernández, Lostao, Alonso, Iribas kontseilaria, Ramírez eta Martín Nogales, uda-ikastaroen aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen 13. edizioak prestakuntzako 27 ekintza eskaintzen ditu guztira ekainetik irailera arte, eta hainbat gairi buruzkoak izango dira: artea, antzerki klasikoa, cibersegurtasuna eta delinkuentzia Interneten, enplegua bilatzeko trebeziak eta enpresa baten sorrera, bai eta krisiak zer eragin duen gazteengan, robotikan, giza genoman eta Palestinako giza eskubideetan.

Programa antolatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Unibertsitateak (NU), Iruñeko nahiz Tuterako UHUNen zentro kideek, Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin batera. Programa datorren asteazkenean, ekainak 5, hasiko da "Lana eta familia, gure buruan jabe gara ala esklaboak?" irekitze-ekitaldiarekin, eta gai horren inguruan IESEko lana eta familiaren nazioarteko zentroko zuzendari Nuria Chinchilla ariko da, Iruñeko Condestable Jauregian.

Eskaintza Iruñean garatuko da bereziki, baina beste prestakuntza-ekintza batzuk ere barnean hartzen ditu Lizarran, Mutiloan (Aranguren), Erriberrin eta Tuteran.


Ikastaroen kartela. ( irudia handitu )

Programa gaur aurkeztu du prentsaurrekoan Hezkuntza kontseilari José Iribasek; Iruñeko Udalaren Hezkuntza eta Kultura zinegotzi-ordezkari Fermín Alonsok; eta antolatzaile diren unibertsitateetako ordezkariek: NUPen Unibertsitate Proiekzioko erretoreorde Eloisa Ramírez eta NUko Nazioarteko Harremanetako erretoreorde María Pilar Lostao, eta Iruñeko UHUNeko egoitzen zuzendari José Luis Martín Nogales eta Tuterako Luis J. Fernández.

Antolaketan ere lagundu dute: Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoak, Nafarroako Ateneoak, ESIC Navarrak, Slovak Institute of Technology institutuak, Alcalá de Henaresko unibertsitateak, Herritarren Unesco Katedrak, Convivencia y Pluralismo-k, Sodepaz-ek, Henri Lenaerts fundazioak eta Foru Gobernuko zenbait unitate eta programak , esaterako: Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Navarrabiomed-Miguel Servet fundazioak, Lizarrako Antzinako Musika Asteak, Nafarroako Dantza Eskolak eta Navarra en Danza-k.

Udako ikastaroak, unibertsitateen arabera

Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen 13. edizioaren barnean dauden 27 ekintzen artetik, hamahiru NUPak antolatu ditu, bost Iruña eta Tuterako UHUNen kide diren zentroek eta lau NUak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ondorengo ikastaroak antolatu ditu: "Navarra en danza 2013. Dantza Eszenaren Jaialdia. Dantza Neoklasikoaren ikastaroa Lode Devosekin", eta ekainaren 18tik 21era egingo da; "7th International Summer School on Aggregation Operators-AGOP 2013", uztailaren 16tik 19ra; "Lehen mailako arreta 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat", uztailaren 22 eta 23an; "Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia. Eszenako sorkuntza dramatikoaren tailerra", uztailaren 22tik 28ra; "BYOB/SNAP hezkuntza-robotika eta programazioko nazioarteko campusa", 19tik 30era eta abuztuaren 26tik 30era; "Genomika eta proteomikaren aroa", abuztuaren 26tik 30era; eta "Ekonomia eta kultura. Kultura eta finantzaketa", abuztuaren 28tik 30era.

Irailerako prestakuntzako beste sei ekintza programatu ditu: "Bizkarreko eta pelbis-zoruko lesioen prebentzioa zamak erabiltzeko orduan", irailaren 2tik 6ra; "Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak: Palestinan legeak betetzeko aukerak", irailaren 4 eta 5ean; "Gazteak eta herritarrak. Krisiaren belaunaldi arteko irakurketa baterantz", irailaren 4tik 6ra; "Katedralen magia", irailaren 9tik 12ra; "Ondarea eskutan", irailaren 10etik 12ra; eta "Antzinako musikaren interpretazioa; biolina eta biolontxeloa, Lizarrako Antzinako Musikaren 44. Astea", irailaren 13, 16 eta 17an.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitateak (NU) ondorengo ikastaroak antolatu ditu: "Antzerki Klasikoaren Nafarroako II. Jardunaldiak. Asmamen komikoak: Lope, Tirso eta Calderónen komediak", uztailaren 28 eta 30ean; "Zuzendaritzako eskumenen garapena eta hezkuntzako buruzagitza: erabakiak hartzea", abuztuaren 29 eta 30ean; "Nola sortu pentsamenduko kulturak eta lankidetza ikasgelan?", irailaren 3 eta 4an; eta "El Grecoren IV. mendeurrenaren aurrean: artea Nafarroan El Grecoren garaian", irailaren 3tik 5era.


Iruñeko UHUNek prestakuntzako bost ekintza prestatu ditu: "Ibilbide historikoa Errege Jauregitik (Erriberrikoa) bertako pertsonaien bidez", uztailaren 18 eta 19rako; "Pertsonaien karakterizazioa eta eszenografia ezagutzea `El nombre de la rosa´-n", uztailaren 20an; "Erreinu baten mugak", uztailaren 30etik abuztuaren 2ra; "Zoritxarra gizatiartzen", irailaren 9tik 12ra; eta "Cibersegurtasuna eta delinkuentzia: teknologia berriak eta aukera kriminala", irailaren 16tik 18ra.

Azkenik, Tuterako UHUNek beste bost ekintza antolatu ditu: "Masterclass: enpresaren lehiakortasunaren funtsezko marketina", irailaren 12an; "Marketin pertsonala. Enplegua bilatzeko trebeziak", bi saio izango dituena, bata Mutiloan (Aranguren) eta bestea Tuteran, irailaren 17an; "Nire enpresa sortu nahi dut, nondik hasi?, irailaren 18an; eta "Masterclass: nola garatu internal branding-eko politika era holistiko batean", irailaren 19an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2013ko uda-ikastaroen kartela
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa