(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013/2014 ikasturteko helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu da astelehena, 2013.eko ekainak 3


Nafarroako Gobernuak ikastaro estentsiboak, trinkoak, autoikaskuntzakoak nahiz hitz egiteko ikastaroak eskaintzen ditu maila guztietan


Nafarroako Gobernuak, 2013-2014 ikasturteari begira, datorren ostirala arte, ekainak 7, zabaldu du helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko epea. Ikastarook Euskarabidearen bidez emango ditu Uharteko Zubiarte euskaltegian eta Iruñeko Gizarte Egokitzapeneko BHIkoan.

Ikastaro estentsiboak (irailetik ekainera), trinkoak (20 egunekoak, egunean 6 ordu emanez) eta autoikaskuntzakoak (4 ordu online, hitz egiteko 2 ordu baino gehiago astean) eskaintzen dira maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1). Berariazko ikastaroak ere eskaintzen dira goi-maila egiaztatzeko (C1 edo EGA), txandakako langileentzat (maila guztietan), eskola-adineko haurrak dituzten gurasoentzat (A1, A2 eta B1 mailak) eta maila aurreratuko elkarrizketa-eskolak (B2).

Matrikula aste honetan egin beharko da Zubiarte euskaltegian (Zubiarte kalea, 13, Huarte), Euskarabidean, Donibane BHIko eraikinean kokatua (Biurdana kalea, 1, Iruña), eta Gizarte Egokitzapeneko BHIkoan (Bartolome de Carranza kalea, 5, Iruña).

Tasak ikasleen ikastaro eta antzinatasunaren arabera aldatzen dira. Adibidez, astean 10 orduko ikastaro estentsibo batek 140.30 euro balio du ikasle berrien kasuan eta 114,90 euro berriak ez direnentzat (azken bi ikastaroetan noizbait matrikulatuta izan direnak). Bestalde, autoikaskuntzako ikastaro batek 86,70 euro balio du ikasle berrien kasuan eta 61,30 euro berriak ez direnentzat.

Maila orokorreko familia ugarietako kideek % 50eko beherapena izango dute matrikulan eta maila berezikoek ez dute ordaindu beharrik izango.

Ikasle berriek, izena eman aurretik, mailaren beste proba egin beharko dute, hasierako mailan matrikulatzen ez badira behintzat (A1).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa