(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 9,94 milioi euroko azpiegitura-obrak sustatu ditu Pirinio aldean, eta kopuru horretatik 6,35 milioi berak jarri ditu asteartea, 2013.eko ekainak 4


2012an zonaldean egin zen biztanle bakoitzeko inbertsioa 405 eurokoa izan zen, Nafarroa guztiko batez bestekoa 50 eurokoa izan zenean


Pérez Arregui eta Esparza kontseilaria, Pirinio aldeko zinegotziekin egindako bilkuran ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua 9.939.769 euroko balioa duten toki-azpiegituretako obrak sustatzen ari da gaur egun Pirinioetan, eta handik 6.351.410 (% 63,9) Gobernuak berak jartzen ditu. Kouru horretatik, 4.280.166 euro Toki Azpiegituren Planean dauden obrei dagokie eta 2.071.244 euro Nilsa enpresa publikoak gauzatu eta finantzatu behar dituen hiru obrei, zehazki, Ezkaroze, Jaurrieta eta Espartza-Zaraitzuko hondakin-uren araztegiak.

Hala azaldu die gaur Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak Pirinio Mendialdeko 20 toki-erakundetako ordezkariei Izaban egin duten bilkura batean. Kontseilariarekin batera, bertan izan da Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez Arregui ere.

Esparza kontseilariak adierazi du zonalde horrek Nafarroako Gobernuak aurten Toki Azpiegituren Planerako erabiliko duen kopuru guztiaren % 17,14 jasoko duela, eta gogora ekarri du 2013an portzentaje hori % 15,32koa izan zela, Foru Gobernuak Pirinioen garapenean egiten ari den lana azpimarratuz. Esparzak zifra horiek zonalde horretako biztanleekin kontrastatu ditu, Foru Komunitateko biztanleria guztiaren % 1,91 dena.


Bilkuran izan diren udal-ordezkariak ( irudia handitu )

Kopuru horiek biztanle bakoitzeko inbertsiora eramaten badira, 2012an Nafarroa guztian izan zen 50,70 eurokoa batez bestekoaren aurrean, Pirinio aldean zifra hori 405 euro/biztanleko izan zen. 2013an Gobernuak, Toki Azpiegituren Planaren bidez, batez beste 28 euro pertsonako inbertituko duela aurreikusten da, eta ratio hori lurralde horretan 258 euro/biztanleko izango da.

Esparza kontseilariak ere azaldu du, Nafarroan aitortutako premiagatik gaur egungo obrei dagokien ekarpen guztitik, 13.686.987 eurokoa dena, Pirinioei dagokien zatia 916.709 eurokoa dela, hau da, kopuru guztiaren % 6,70.

Gaur egun, ondorengo udalerrietan egiten ari dira obrak: Agoitz, Erro, Garde, Izaba, Itzagaondoa, Jaurrieta, Lizoain, Irunberri, Erronkari, Untziti, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Urzainki, Luzaide eta Bidankoze.

Izabako udaletxea berritzeko obren bisita

José Javier Esparzak bisita baliatu du Izabako udaletxean burutzen ari diren obrak ikusteko. Obra horiek igogailua jarri eta solairuetara joateko eskailerak ordezteko dira; xede horretarako, 121.504 euro inbertituko dira, eta kopuru horretatik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioak 97.203,77 euro jarriko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa