(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzean 1.259 langabe gutxiago izan dira Nafarroan, eta orain 53.185 pertsona daude lanik gabe asteartea, 2013.eko ekainak 4


Aurreko hilabetearekin alderatuz, langabezia % 2,31 jaitsi da


langilea

Langilea industria batean

Nafarroako Enplegu Zerbitzuen (NEZ) Enplegu Agentzietan 53.185 langabe zeuden erregistratuta maiatzaren amaieran, hau da, % 2,31 jaitsi da (1.259 pertsona) iragan hilabetearekin alderatuz; orduan, 54.444 pertsona ziren.

Kontratazioari dagokionez, NEZan erregistratuta eta lantokia Nafarroan duten kontratu-kopurua 20.485ekoa izan da. Hau da, apirilarekin alderatuz, 81 kontratu gehiago.

NEZen zuzendari-gerente Mª Isabel García Malok langabeziak hirugarren hilabetez jarraian izandako jaitsiera baikor hartu du, nahiz eta oraindik ezin den esan enpleguaren hazkundea finkatu dela. Azpimarratu du, gainera, erregistratutako kontratuen kopuruak gora egiten jarraitzen duela, kontratazioa mugagabean izandako igoera, % 14,11, nabarmenduz.

Enplegu-agentzien arabera, agentzia guztietan jaitsi da langabezia: Doneztebe (-% 4,49), Tutera (-% 3,43), Lodosa (-% 3,00), Lizarra (-% 2,90), Iruña-Yamaguchi (-% 2,83), Tafalla (-% 2,61), Agoitz (-% 1,95), Iruña-Ensantxe (-% 1,90), Altsasu (-% 1,18) eta Iruña-Arrotxapean (-% 1,01).

Sektore ekonomikoen arabera, honako arlo hauetan langabeziak izandako beherakada azpimarratu behar da: elikaduraren industria (kontserbagintza) (-138 pertsona); enpleguari lotutako jarduerak (-134), nekazaritza (-130), ostalaritza (-129), eraikuntza (-89) eta txikizkako merkataritza (-85 pertsona). Etxeko zerbitzuaren sektorean 95 pertsona gehiago dago lanik gabe.

Sexuaren arabera, 27.125 emakumezko daude lanik gabe, % 1,57 jaitsi da, eta 26.060 emakumezko, % 3,07 jaitsi da, aurreko hilabetearekin alderatuz; horrek esan nahi du langabezia gehiago jaitsi dela gizonezkoen artean.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako langabeak % 1,37 jaitsi da (5.383 dira orain); 25 urtetik gorakoen artean dagoen langabezia, berriz, % 4,90 jaitsi da (47.802 dira orain).

Kontratazioari dagokionez, 2013ko maiatzean NEZen 20.485 kontratu erregistratu dira, hau da, 81 kontratu gehiago aurreko hilabetearekin alderatuz.

Erregistratutako 20.485 kontratuetatik, 1.116 mugagabeak izan ziren, erregistratutako kontratu guztien % 5,45.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Enpleguaren hilean behingo estatistika - 2013ko maiatza
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa