(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 52 bat milioi erabiliko ditu ikastetxe publikoetako eskola-garraiorako datorren ikasturtean asteazkena, 2013.eko ekainak 5


12.000 ikasle inguruk erabiltzen dute egunero doako zerbitzu hori


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran bi erabaki hartu ditu eta, haien arabera, 52 bat milioi euro erabiliko ditu ikastetxe publikoetako eskola-garraioko zerbitzuak kontratatzeko 2013-2014 ikasturtean; bederatzi lagunentzako ibilgailuekin (taxiak) edo bederatzi lagun baino gehiagoko ibilgailuekin (autobusak) egindako garraioa da.

Ikastetxe publikoetako eskola-garraioaren zerbitzuari esker, zentro horietan nahitaezko eskolaratze-adinean dagoen ikasle bakoitzak (bizi diren udalerrian garraio hori ez dutenak), doako garraiobide bat izan ahalko dute garraio-zerbitzu hori dagoen udalerri gertuenera eramateko.

Alde batetik, Gobernuak bederatzi lagunentzako ibilgailuak kontratatzen ditu, 3,1 milioi euroan (BEZ barne). Eskolako 60 bat eskola-bide hartzen ditu, eta egunero 114 toki-erakundeetako 350 bat ikasle eramaten dituzte, Nafarroa Iparraldeko udalerri txikitakoak bereziki.

Bestalde, bederatzi lagun baino gehiagorentzako ibilgailuen garraioa kontratatzen dira 48,5 milioi euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). 215 ibilbide hartzen ditu eta egunero 11.000 ikasle eramaten dituzte. Haiekin batera, ibilgailu askotan lekuak hutsik geratzen direnez, haiek nahitaezko irakaskuntza ondoko ikasleei doan uzten zaizkie (Batxilergoa, LHko zikloak…). Eskola-bide horien ibilbidean sartzen diren Nafarroako toki-erakundeak 620 dira. Alde horretatik, aipatu behar da hainbat bide udalerri beretatik pasatzen direnez, 1.500 geldialdi egiten direla guztira.

Ikasturte honetan egunero garraiatzen diren nahitaezko eskolatze-adineko ikasleak 11.500-12.000 dira (gutxi gorabeherako zifra, ikasturtea ez baita oraindik amaitu), eta azken bost urteetako antzeko datuak dira: 11.578 ikasle 2008-2009an; 11.415 2009-2010ean; 11.649 2010-2011n, eta 11.941 2011-2012an.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa