(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako saltokiek ezingo dute inolako alkoholdun edaririk saldu 22:00etatik 09:00ak arte asteazkena, 2013.eko ekainak 5


Foru Gobernuak debeku horri buruzko foru-legearen aurreproiektua ezagutu du, salmenta ibiltariari eta etxez etxeko salmentari ere eragiten diena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua lantzen ari den foru-legearen aurreproiektuaren berri izan du gaur. Haren bidez, gaueko ordutegian, 22:00etatik 09:00ak arte, edozein alkoholdun edariren salmenta debekatuko da xede horretarako baimendutako establezimenduetan, baina edariak berehala kontsumitzeko ez direnak.

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua lantzen ari den foru-legearen aurreproiektuaren berri izan du gaur. Haren bidez, gaueko ordutegian, 22:00etatik 09:00ak arte, edozein alkoholdun edariren salmenta debekatuko da xede horretarako baimendutako establezimenduetan, baina edariak berehala kontsumitzeko ez direnak.

Gaur egun, Nafarroan 1.269 establezimendu daude alkohola saltzeko baimenarekin. Neurri horrekin, Foru Komunitateak debekua jada aplikatzen ari diren beste hamaika autonomia erkidekorekin bat egin du.

Departamentuaren helburua da araua uda honetan bertan indarrean sar dadin eta, bereziki, Sanferminak baino lehen, nahiz eta azken epe hori ezin den bermatu; izan ere, hura izapidetzeko garaian, dokumentuak hainbat erakunderen oniritzia behar du: Adingabekoen Kontseiluarena, Merkataritza Kontseiluarena eta Toki Erregimeneko Foru Batzordearena, Foru Parlamentura bidali baino lehen.

Ohitura berrietara egokitzea

Muga berria martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legearen 4. artikuluaren aldaketa baten moduan antolatzen da, adingabeek alkoholdun edariak kontsumitzeko prebentzioari eta mugari buruzkoa dena.

Alde horretatik, aurreproiektuaren testuak Nafarroako Gobernuak mendekotasun-sortzaileak diren jokabideen prebentzio eta soluzioaren inguruan duen sentsibilitatea gogoratu du eta, horretarako, bi ekintza-mota garatu ditu. Alde batetik, 1970ko hamarkadaren amaieratik, alkoholismoa eta beste toxikomania batzuk artatzeko programak eta zerbitzuak abian jarri ditu. Bestetik, lege-mailako garapena egin du 10/91 foru-lege horren bidez, adingabeei alkohola ematea debekatzen duena.

Nolanahi ere, dokumentuak eransten duenez, denbora pasa ahala ohitura eta erabilera sozial berriak sortu dira eta, hori dela eta, beharrezkoa da honako honetan datzan araudia aldatzea: zenbait lokaletan alkohol-salmentaren ordutegia mugatzea "leku publikoetan ez kontsumitzeko, horrek gizalegezko jokabideak aldatzea dakarrelarik", bai eta "instituzionalizatutako substantziak izenekoekin dagoen tolerantziatik sor daitezkeen osasun publikoko arrisku potentzialak" murrizteko ere.

6.000 euroko isunak eta lokalaren itxiera

Zehazki, 4. artikuluaren paragrafo berriak xedatzen du "debekatuta geratzen dela merkataritza-establezimenduetan edozein alkoholdun edari saldu edo ematea, doan edo ez, alkoholdun edariak berehala kontsumitzeko ez diren establezimenduetan, haiek saldu edo emateko baimenduta daudenak, beren ordutegi-erregimena alde batera utzita, 22:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte. Aurreikusitako ordutegi hori ere salmenta ibiltariek, urrutiko salmentak eta etxez etxeko salmentak errespetatu beharko dute".

Muga hori ez betetzeak arau-hauste larri gisa tipifikatuta dago, eta honako zehapen hauetakoren batekin zeha daiteke:

- 6.010 euroko isuna, gehienez ere.

- Jarduera debekatzea edo etetea gehienez ere bi urtez.

- Lokala ixtea gehienez ere urtebetez.

1.200 lokal baino gehiago Nafarroan

2012ko abenduaren 31n, Foru Komunitatean guztira 1.259 establezimendu erregistratuta zeuden alkohola saltzeko baimenarekin. Haietatik, gehienak (1.208) elikagaien eta edarien txikizkako saltokiei dagokie eta 61 era guztietako ardo eta edarien saltokiei.

Zati handienean, biztanle gehien duten udalerrietan daude. Hala, esate baterako, Iruñeak era horretako 381 establezimendu ditu, Tuterak 66 lokal; Lizarrak, 31; Barañainek, 19; Burlatak, Tafallak, Azkoienek eta Corellak, 18.

Nafarroaren aurretik, beste hamaika autonomia erkidegoek jarri dute debeku-mota bera: Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Kanariak, Balear Uharteak, Galizia, Kantabria, Extremadura, Valentziako Komunitatea eta Katalunian.

.

15,3 urte, kontsumo erregularra hasteko batez besteko adina

2011-2012ko Osasun Inkesta Nazionalaren datuen arabera, Nafarroari dagozkionak, gazteak 15,3 urterekin hasten dira era erregularrean alkohola kontsumitzen.

Inkestak berak argitzen du biztanleria-talde horretan bertan erdiak baino gehiagok edan duela gehiegi (binge-driking ingelesez), hau da, gizonezkoetan 6 alkohol-unitatea baino gehiago eta 5 unitate emakumezkoetan denbora-tarte txikian (alde horretatik, aipatu behar da alkohol-unitate bat 200 ml-ko garagardo bat dela, 100 ml-ko ardo-baso bat edo konbinatu erdi bat).

Bestalde, 2001eko Nafarroako bizi-baldintzen inkesta 2007koarekin alderatzen badugu, ondorengoa argitzen du: edaten ez duten edo gutxi kontsumitzen duten biztanleen portzentajea, oro har, handitu egin dela eta neurrian edo asko edaten dutenen portzentajea murriztu.

2011n, inkestatutako nafarren % 46,7k (34,9 gizonezko eta 58,3 emakumezko) ez zuen alkoholik edaten. Beste % 34,4k gutxi, % 16,4k neurrian, % 1,3k asko eta % 0,9k gehiegi. Aipagarria da azken bi kontsumo-mota horiek portzentajean hiru puntu jaitsi direla.

Adin-taldeen arabera, 2011n, 15-24 urte arteko gazteen % 37,7k inoiz ez zuela edan ziurtatzen zuen (% 33,8 2007an), % 32,5k gutxi kontsumitzen zuela (% 24,1 2007an); % 24,2k neurrian kontsumitzen zuela (% 24,3 2007an), % 3,9k asko kontsumitzen zuela (% 6,5 2007an) eta % 1,3k gehiegi (% 4,5 2007an).

Bestalde, 25-34 urte arteko tartean edaten ez duten eta gutxi edo neurrian kontsumitzen dutenen zifrak aurreko taldearen antzekoak dira. Kontsumo askokoak aldatzen dira, txikiagoak direnak (% 1,8 2011n), eta gehiegizko kontsumoa handiagoa da (% 1,6).

Gainerako taldeetan, edaten ez dutenen zifrak gehitzen doaz adinean aurrera egin ahala eta edaten duten pertsonen artean kopuruak ere behera egin du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa