(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Talentuaren Banku” batek Foru Gobernuak sustatutako nazioarteko bekak eskuratu dituzten 200 gazte nafar baino gehiagoren curriculumak jasoko ditu ostirala, 2013.eko ekainak 7


Nafarroako Nazioarteko Planaren ekimena da bekadunen laneratzea errazteko, eta haiek beren datuak enpresarien esku utziko dituzte


Nafarroako Gobernua "Talentuaren Banku" bat prestatzen ari da, eta bertan jasoko dira, azken urteotan Gobernutik bideratutako nazioarteko mugikortasun-programa eta -bekak jaso dituzten 200 gazte baino gehiagoren curriculumak. Helburua haien laneratzea erraztea da datu-base hori profil horretan interesa duten enpresarien esku utziz.

Zehazki, 2009. urtetik 230 bat gaztek Becas Navarra Máster, Becas Navarra Nazioarteko Praktikak programetan parte hartu dute eta baita beste ekimen batzuetan ere, adibidez: ICEX Bekak, Fulbright edo Nazioarteko Talentua. Iragan hilabetearen amaieran aurkeztu zen 2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean dagoen neurrietako bat da.

Talentuaren Bankua online plataforma bat izango da eta hautagai/bekadunek bertan alta ematen dute beraien datu profesional, hizkuntza-ezagutza, prestakuntza… guztiak sartuz. Enpresariek datu-basean sartu ahalko dira beraien enpresentzat nazioarteko prestakuntza egokienak dituzten hautagaiak aurkitzeko.

Programa horietako lehengo bekadunek izena eman dezakete Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuarekin harremanetan jarriz 848425761 telefonoan edo ondorengo helbide elektronikoan: planinternacional@navarra.es

Beka-motak

Ekimen honen hartzaile nagusiak Becas Navarra programaren bekadunak dira, Becas Navarra Máster nahiz Becas Navarra Nazioarteko Praktikak. Biak ala biak 2008-2011 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planaren esparruan sustatu ziren eta, harrezkero, gazte askok eskuratu dituzte beka horiek. Beka horien helburua, gazte nafarrei goi-mailako prestakuntza ematea da gazte horiek gero Nafarroara itzul ahal daitezen eta haien prestakuntza Foru Komunitatearen garapen ekonomikoaren onurarako izan dadin. 

 Becas Navarra Máster. Nafarroako Gobernuak programa honen lau edizio deitu ditu gaur arte, eta funtsean gazte nafarrek atzerriko unibertsitateetan goi-mailako ikasketak finantzatzea du xede. Bekak eskuratzen dituztenek, berriz, bost urtetan Nafarroan lan egiteko konpromisoa hartzen dute, haien prestakuntza Foru Komunitatearen onurarako izan dadin. Talentuaren Bankua, hain zuzen, loturak jartzeko era bat da lehengo bekadun horiek Nafarroara itzul hala daitezen, haien prestakuntzarekin bat datozen lanpostuetan lan egite aldera. Programaren bidez, dagoeneko 100 gazte baino gehiago prestatu dira, eta masterrak egin dituzte Harvard, Georgetown, Oxford, University of London unibertsitateetan, beste batzuen artean.   

 Becas Navarra Nazioarteko Praktikak. Beka honen bitartez, Nafarroari lotutako unibertsitario tituludunei beren prestakuntza osatzeko aukera ematen zaie erkidegoz kanpoko praktikak eginez. Beka horren helburua unibertsitario nafarrak kanpora joateko bidea sustatzea da egonaldiak eginez hizkuntzen erabilera hobetzeko eta beste herrialde batzuetako lan-errealitatea ezagutzeko, Foru Komunitateko nazioartekotzeari laguntza emateko funtsezko tresna bihurtuz. Lehen deialdiaren bitartez, guztira 65 bat gaztek praktikak egin zituzten enpresetan, ikerketa-zentrotan, GKEetan, enbaxadetan, kontsulatuetan, Espainiako Turismo Institutuko bulegoetan eta Merkataritza Ganberatan. Helburu diren herrialdeen artean (26 guztira eta mundu guztian banatuta daudenak) Txina, Dubai eta Dominikar Errepublika nabarmendu behar dira.

Talentuaren Bankuan ere izena eman dezakete ondorengo programetako batean parte hartu duten gazteek: Kanpoko Merkatuetan Teknikariak Prestatzeko Bekak, praktikak Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaritzan, Fulbright Bekak edo Becas Navarra Nazioarteko Talentua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa