(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako tailerretako ikasleen % 70 baino gehiagok aurkitu zuen lana ostirala, 2013.eko ekainak 7


Goicoechea lehendakariordeak amaiera eman dio Arbizun zonaldeko 15 langabe prestatu dituen tailerretako bati, Baso Lanen espezialitatean 


Agintariak eta tailerraren arduradunak, parte hartu duten ikasleekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak hainbat erakunderekin batera sustatutako enplegu-tailerretan parte hartu duten ikasleen % 70 baino gehiagok lana aurkitu du lehen urtean. Adineko pertsonei eta mendekoei emandako arretan daude laneratzeko portzentaje altuenak.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Sakanako Mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorre-k eman diote amaiera gaur goizean Arbizun "Basoko Lanei" buruzko enplegu-tailerrari, eta 6 hilabetez 15 langabe prestatu ditu espezialitate horretan. Nafarroako Gobernuak 163.053 euro eman du tailer horretarako, eta Europako Gizarte Funtsarekin % 50ean kofinantzatutakoa izan da. Sakanako Mankomunitatean egiten den espezialitate horretako bigarren enplegu-tailerra da. Aurreko proiektuaren ondoren, baso-sektoreko 3 enpresa sortu ziren eta 11 pertsonari eman zieten lana.

2011n enplegu-tailerretan parte hartu zuten ikasleen % 70 baino gehiagok lana aurkitu zuen lehen urtean

2011n zehar Nafarroako hainbat udalerritan amaitu ziren 12 enplegu-tailer. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dauden laneratzearen jarraipen-datuen arabera, haietan parte hartu zuten ikasleen % 71,7k lana topatu zuen lehen urtean proiektua amaitu eta gero. Portzentaje altuenak Iruñean antolatu ziren bi tailerrei dagozkie; tailer horiek, alde batetik, adineko eta mendeko pertsonen arretari buruzkoak ziren (% 100), eta bestetik, etxe eta erakundeetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonei emandako arretari buruzkoak (% 86,6).

2012ari dagokionez, 9 enplegu-tailer abian jarri dira eta bertan 135 ikaslek parte hartu dute. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako inbertsioa, guztira, 1.463.495,70 €-koa izan da.


Goicoechea lehendakariordea eta García Malo, tailerrari amaiera emateko ekitaldian. ( irudia handitu )

Goicoechea lehendakariordeak enplegu-tailer bati amaiera eman dio Arbizun

Lehendakariordeak gaur amaiera eman dion tailerra NEZak eta Sakanako Mankomunitateak sustatu dute. Honako udalerri hauek osatzen dute: Altsasu, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Etxarri-Aranatz,Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Urdiain, Ziordia, Olazti/Olazagutia eta Uharte-Arakilek. Nafarroako Gobernuaren 163.053 euroko diru-laguntza jaso du, eta kopuru horretatik % 50 Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu du.

Arbizuko Olatzea hotelean egin den amaiera-ekitaldian ere, NEZko zuzendari-gerente M. Isabel García Malok eta enplegu-tailerreko zuzendari Pello Igoak parte hartu dute; haiekin batera, mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ordezkariek eta ikasleek beren prestakuntza-etapan bisitatu dituzten enpresetako ordezkariek.

Enplegu-tailerren helburua 25 urtetik gorako langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ondoren lan-merkatuan sartzea erraztuko dien espezialitate batean prestakuntza-jasoz. Hala, 6 hilabetez 760 orduko prestakuntza teknikoa jaso dute, eta honako modulu hauek barneratzen ditu: birpopulatzeko operazio osagarriak, zuzenketa hidrologikoa, baso-azpiegituren eraikitze eta mantentze-lanen operazioak, basoko tratamenduen operazioak eta basoko landareei izurriteak eta gaitzak eragiten dizkien agenteen kontrola, basoaren birpopulatzea eta zuzenketa hidrologikoa nahiz basoko zuzenketa, basoko tratamenduak eta zuhaitzak ipurditik moztea zein prozesatzea motozerrarekin. Gainera, 140 orduko prestakuntza osagarria jaso dute ondorengo gaietan: lan-arriskuen prebentzioa, lehen laguntzak mendian, informatika, aukera-berdintasuna eta enpleguaren bilaketa aktiboa.

Prestakuntza-aldi hori benetako praktikarekin konbinatzen da; jardute horretan ikasleek basoko lanak egin dituzte, esate baterako: mendiak garbitu eta sastrakak kentzea, inausketak, garbiketak, landatzeak, itxiturak mantentzea, bideak garbitzea, unadak eta gune berdeak mantentzea komunalean eta Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udaletan.

Prestakuntza-plana eman da "Mendien kontserbazio eta hobekuntzako jarduera osagarrien" eta "Basoko Birpopulazioen eta basoko tratamenduen" Profesionaltasun Ziurtagiriak erreferentziatzat hartuz, profesionaltasuneko ziurtagirien Errepertorio Nazionalean barneratzen direnak eta prestakuntzaren kalitatea ziurtatzen dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa