(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Ernest Martínezi eskerrak eman dizkio Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari modura egin duen “lan izugarriagatik” astelehena, 2013.eko ekainak 10


Azpimarratu du haren zuzendaritzapean NOS "kalitate artistiko handiko, ospe distiratsuko eta nazioartean proiekzio aipagarria duen" talde profesional bihurtu dela


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin kontseilaria, Ernest Martínez-ekin, erdian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren (NOS) zuzendari Ernest Martínez Izquierdo-ri eskerrak eman dizkio azken hamabost urteotan Espainiako orkestra beteranoaren (Pablo Sarasatek sortu zuen 1883an) zuzendari egin duen "bilakaera-lan izugarriagatik".

Lehendakariak Ernest Martínez hartu du azken horrek kargua uztera doala eta, eta diploma bat eman dio. Diploma horretan jasotzen da NOS bere zuzendaritzapean "kalitate artistiko handiko, ospe distiratsuko eta nazioartean proiekzio aipagarria duen" talde profesional bihurtu dela.

Testuak aitortzen du, halaber, zuzendariak "herritar nafarrek musikarekiko duten maitasuna areagotzeko egin duen lana eta gure lurraren kultur ospea handitzeko egin duen lana".

Gogoratu behar da Ernest Martínez 1997an heldu zela Nafarroako Orkestra Sinfonikora, orduan oraindik Pablo Sarasate Orkestra izena zuela. Orduan ia talde erdi-profesionala zen, 34 musikarirekin, aurrekontu txikiarekin eta 500 abonatu baino gehiagorekin.

Gaur egun, ordea, 60 musikari inguruko lan-talde egonkorra du, eta hura zabaldu egiten da programak hala eskatzen duenean. 2.300 abonatu baino gehiago ditu Iruña eta Tuteran, eta estatuan nahiz nazioartean ezagutzera eman da.

Ernest Martínez-en zuzendaritzapean, NOS Espainian ez ezik, Alemanian, Polonian, Txinan eta Frantzian aritu da. Gainera, nazioartean ospe handia duten bakarlariekin batera jo izan du: María Bayo, Gidon Kremer, Michel Camilo, Eva Podles edo R. Buchbinder-rekin, esaterako, eta obra ezagunak interpretatu izan ditu: Carmina Burana, Haydn-en sorkuntza edo J. Brahms-en requiem aleman bat.

 

Ernest-ek hainbat sari jaso du: Radio Nacional de Españaren Ojo Crítico (1995), Kataluniako Musika Klasikoaren Kazetaritzako Roland saria (2000), Bartzelona Hiria saria (2001) eta Latin Grammy (2006), besteak beste. Gainera, 2006. urtetik aurrera, Sant Jordiko Arte Ederren Kataluniako Errege Akademiako kide da.

Harreran, berekin batera izan dira, NOSaren lehendakari María Jesús Artaiz; orkestraren gerente Florentino Briones; eta NOSaren lehen biolin-jotzaile Vicente Balaguer. Gobernuaren aldetik, bertan izan dira Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin, eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Vicente Balaguer, Elena Lacasia, María Jesús Artaiz, Yolanda Barcina, Ernest Martínez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Florentino Briones eta Ana Zabalegui.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa