(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Ebro ibaiaren ubidearen lubetek duten erantzunaren zain dago Castejonetik beherako uretan astelehena, 2013.eko ekainak 10


Barcina Lehendakaria Nekazaritza Ministerioarekin harremanetan jarri da gaur goizean uholde-episodio horrek kaltetutako udalerriak hondamen-eremutzat har ditzan


Uholdea Iruñeko Arrotxapean.

Iruñeko Arrotxapea auzoaren irudia, atzo, Arga ibaiko urak hartuta.

Nafarroako Gobernua Ebro ibaiaren ubidearen lubetek duten erantzunaren zain dago Castejonetik beherako uretan. Udalerri horretan ur-goraldi handiena 15:00k eta 16:00ak alderako espero zen, 2.000 m3/s-ko gehieneko emarira helduz, urtarrilean izandako uhaldia baino % 10 gutxiago.

Nolanahi ere, udalerri horretako Ebro ibaiaren ubidean eta beherako uretan dauden lubetak Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) konpondu ez dituenez erabat, uhaldiak eragin ditzakeen kalteak lubeta horiek duten erantzunaren araberakoa izango da. Hala ere, ez da espero kalterik egongo denik hiriguneetan edo jendea bizia den lekuetan, baizik eta landatutako nekazaritzako guneetan eta errepideetan edo beste zenbait azpiegituratan.

Hala adierazi da Uholdeen Larrialdi Planaren aholkularitza-batzordeak egin duen bilkuran; bilkura hori gaur arratsaldean, lehen orduan egin da Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) egoitzan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás buru zela.

Bileran aurkeztutako ereduen arabera, Ebroren gehieneko emaria Tutera parean 21:00ak eta 22:00ak aldera izango da, eta gauerdi aldean beheko uretan dauden udalerrietan. Foru Komunitateko ibaien eguneratutako emaria Nafarroako Gobernuaren uraren webgunean kontsulta daiteke.

Arga ibaiaren emaria, Funesen parean, 13:00ak aldera 940 m3/s-ko egonkortu da, eta ez du gorabehera garrantzitsurik eragin hirigunean eta laborantzako zenbait lur nahiz Miranda Argako errepidea (NA-6140) urak hartu ditu. Gainera, Funesko haur-eskolak eta ikastetxe publikoak ez dituzte gaur goizean ateak ireki prebentzio-neurri modura; 219 ikasle kaltetuta geratu dira.

Bestalde, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin harremanetan jarri gaur goizean uholde-episodio horrek kaltetutako udalerriak hondamen-eremu har ditzaten eta, hala, kasu hauetarako Estatuak banatzen dituen laguntza-mekanismoak balia ahal ditzaten.

Halaber, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua lanean ari da azken uholde-episodio horretara zabal daitezen aurreko uhaldietarako aurreikusitako nekazaritza-azpiegituretan izandako kalteei emandako laguntzak, Foru Komunitateko hainbat udalerri kaltetu zituztenak.

Atzo egindako jarduketen balorazioa

Uholdeen Larrialdi Planaren aholkularitza-batzordeak egindako bilkuraren ondoren, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak adierazi du atzo meteorologia-iragarpenaren ereduak huts egin zuela, bestela erakunde nafarrek prebentziozko beste neurri batzuk hartuko baitzituen.

Nolanahi ere, Morrás kontseilariak Nafarroako Gobernuak batera egindako lana azpimarratu du, Nafarroako Larrialdi Agentzia eta Foruzaingoaren eta Iruñerriko udalen eta bertako udaltzaingoen bidez, Estatuko beste segurtasun indarrekin elkarlanean. Alde horretatik, Morrásek larrialdi-zerbitzuek atzo egindako lana zoriondu du eta onartu du haiek egindako lanari esker, ez dela kalte pertsonalik izan.

Morrásek ere nabarmendu du atzo Iruñerrian izandako uholdeak 100 urteko itzulera-aldi bati dagozkiola, hau da, iragarpen-ereduen arabera tamaina horretako zerbait mendean behin bakarrik gertatzen dela. Zehatzago esanda, Ultzama ibaiak Olaben estazio horrek gehienez ere neur dezakeen 300 m/s-ko langa gainditu zuen, hau da, 100 urte baino gehiagoko itzulera-aldiko uholdeekin bat datorrena (326 m3/s); Arga ibaia Huarten ere, Argaren ubidean, itzulera-aldi horri dagokion neurrira ere heldu zen (184 m3/s), eta horrek azaltzen du aurrez batutako emarietatik Iruñetik pasatzean orain arte neurtutako uholde handienak eragitea.

Nolanahi ere, Nafarroako hiriburutik beherako uretan, Argak kalte gutxiago eragin zuen jarrera izan zuen, Elorz (2 urteko itzulera-aldiari dagokion neurrian, 85 m3/s) eta Arakil (300 m3/s inguru Etxarrenen, 10 urteko itzulera-aldia) haren ibaiadarren ekarpen urriagoagatik bereziki, biak ala biak iragan urtarrileko uholdeetan zuten emariaren oso azpitik. Horrek ekarri du itzulerak Argaren erdialdean eta azkenaldian aurtengo urtarrilekoak baino txikiagoak izatea, Iruñerrian gertatu ez den bezala.

NLAren artapenak eta errepideen egoera

112-SOS Navarraren Larrialdietarako Kudeaketa Zentroak aipatu du uholdeekin zerikusia zuten 1.600 dei zenbatu zirela atzo. Bestalde, Suhiltzaile Parke Nagusiak, Cordovillan (Galar), eta Iruñeko hiriko parkeak gaur goizean garbiketako eta uda ateratzeko lanak egin dituzte uhaldiak kaltetutako Iruñerriko udalerrietan.

Sustapen Departamentuak iragan ostiraleko, ekainak 7, 20:40etik gaur, ekainak 10, asteleheneko 06:00ak arte 146 gorabehera artatu ditu guztira (ostiralean 7, larunbatean 8, igandean 128 eta gaur 5, 06:00ak arte), eta 68 errepide kaltetu dira uneren batean, gehienak ur-putzuengatik edo uholdeengatik Iruñerriko eta Erdialdeko guneetan.

15:00etan sare nagusian itxita daude, N-121-A errepidea (Iruña-Behobia), Belateko tunelen parean, eta N-113 (Iruña-Madril) Ebro ibaiak gainezka egin duelako Castejon parean (75. KP). Foru Komunitateko errepide-sarearen eguneratutako egoera honako helbide honetan kontsulta daiteke: http://incidenciascarreteras.navarra.es.

Belate, gorabehera nagusia

Jakina denez, sarearen gorabehera nagusia Iruña-Behobia errepidea moztea izan da Belateko tunelaren hegoaldeko ahotik gertu; materiala etengabe mugitzen zela eta bi noranzkoetan moztu zen eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik (Belateko mendatea) bideratu.

N-121-A errepideko 27,5 KPan izandako lur-irristatzea atzo, igandea, gertatu zen 08:45ean, eta bidea 09:16an moztu zen. 09:45ean lurra erori zen zonaldeko zaintza-zerbitzuak galtzadara iristen zen lur- eta lokatz-mugimendu gehiago iragarri zuen, balizatzeko elementuetaraino helduz.

Belateko tuneletik gertu N-121-A errepideari eragiten dioten lurra kentzeko lanetan ari den enpresari 16:05ean deitu zitzaion galtzada garbi zezan eta, hala, premiazko garraioa pasa zedin. Nolanahi ere, 40 minutu geroago material-mugimendu handi bat irristatu zen eta, horren ondorioz, galtzada guztia estali eta babesteko eta balizatzeko elementu guztiak mugitu zituen.

Aipatu beharra dago mikropiloteen bidezko egonkortze-lanek aurreikusitako erritmoan jarraitzen dutela; izan ere, goiko aldea ez da kaltetu eta irristatu den materiala, duen ur pilagatik ia likidoa dena, datozen egunotan kenduko da eguraldiak hori egiten uzten badu.

Etxauriko Animaliak Babesteko Zentroa

Aldiz, Etxauriko Animaliak Babesteko Zentrotik atzo ebakuatu ziren ehun txakurrak beraien instalazioetara bueltatzen hasi dira, Arga ibaiaren emaria lehengoratzen ari baita udalerri honetatik pasatzean.

Nafarroako Larrialdi Agentziaren alerta jaso ostean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuak eta zentro horretako kudeaketa-arduradunek, albaitariak barne, animaliak ebakuatzeko lanak koordinatu zituzten. Zentroan zeuden ehun txakurrak bertatik atera ziren haietako inork ere minik hartu gabe eta Arga ibaiaren uhaldiaren puntu gorena Etxaurira heldu aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ibaien edukiera Nafarroan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa