(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ez du Unibertsitate Publikoko matrikularen prezioa igoko 2013-2014 ikasturtean astelehena, 2013.eko ekainak 10


Urte arteko inflazioaren baliokidea dena soilik eguneratuko da, hau da, % 1,3


Nafarroako Gobernuak ez ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko matrikularen prezio publikoak igoko 2013-2014 ikasturtean. Haiek eguneratuko dira apirileko (ezagutzen den azken datua) Nafarroaren urte arteko inflazioaren baliokidean bakarrik, hau da, % 1,3. Horrenbestez, prezioak aurtengo ikasturtekoak izango dira, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren araudiak uzten duen gutxienekoan, hain zuzen.

Horrek esan nahi du matrikularen % 85 (% 75 masterretan) herritarrek finantzatuko dutela zergen bidez eta ikasleen familiek gainerako % 15 bere gain hartuko dutela (% 25 masterretan). Gainera, behar besteko baliabide ekonomikorik ez duten familien kasuan, ikasleei bekak emango zaizkie, baldin eta emaitza akademikoak onak badira, haiek egindako ahalegina saritzeko asmoz.

Bestalde, 2., 3. eta 4. matrikulen portzentajeei eusten zaie, ikasleek ikasgaiak errepikatu behar dituzten kasuan.

Irizpide horrekin igoerak honako hauetan zehazten dira:

  • Gradutan, 6,1 eta 8,65 euro artean seihileko.
  • Ziklotan, 10,4 eta 14,8 artean ikasturteko.
  • Masterretan, 21,3 euro profesionalizatzeko helburua dutenak eta 34,1 euro profesionalizatzeko helburua ez dutenak, masterreko (60 kreditukoak).

Errepikatzen diren ikasgaietan (sei kredituko ikasgairako kalkulatzen da):

  • Gradutan,
    • Bigarrenak (hirugarren eta laugarren deialdiak), 2,45 eta 3,47 euro artean.
    • Hirugarrenak (bosgarren eta seigarren deialdiak), 5,31 eta 7,52 euro artean.
    • Laugarrenak (zazpigarren eta zortzigarren deialdiak), 7,35 eta 10,41 euro artean.

  • Ziklotan,
    • Bigarrenak (hirugarren eta laugarren deialdiak), 2,08 eta 2,95 euro artean.
    • Hirugarrenak (bosgarren eta seigarren deialdiak), 4,52 eta 6,40 euro artean.
    • Laugarrenak (zazpigarren eta zortzigarren deialdiak), 6,25 eta 8,86 euro artean.

  • Masterretan,
    • Bigarrenak (hirugarren eta laugarren deialdiak), 2,56 eta 5,55 euro artean.
    • Hirugarrenak (bosgarren eta seigarren deialdiak), 5,55 euro.
    • Laugarrenak (zazpigarren eta zortzigarren deialdiak), 5,55 eta 7,68 euro artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa