(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak uholdeengatik piztutako larrialdi-egoera desaktibatu du asteartea, 2013.eko ekainak 11


Barcina Lehendakariak Espainiako Gobernuari eskatu dio kaltetuentzako laguntzak ezartzen dituen lege-dekretu bat izapidetu dezala


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak larrialdi-egoera desaktibatu du eta Uholdeen Larrialdi Planean aurreikusitako normaltasun-egoerara pasa da, urak jada Aragoiko lurretan barrena doazela ikusita.

Ebro ibaiak gainezka egin ondoren urpean utzi ditu atzo arratsaldetik Castejonetik beherako uretan dauden udalerrietako soro landuak, Arguedas eta Valtierran berezki; toki horietan ibaiak lubeta gainditu du. Aldiz, Buñuel, Fontellas eta Ribaforada udalerrietan kalte gutxiago izan dute lubeta udalek beraiek ordeztu baitzuten. Nolanahi ere, oro har, Nafarroako Larrialdi Agentziak adierazi du Ebroren uhaldiak soro landuetan izan duen eragina iragan urtarrilean izan zuena baino dezente txikiagoa" izan dela.

 

 

Airetik hartutako irudia

Ebro ibaiak Castejon inguruan urpean hartutako lurrak.

Nafarroako Gobernuak larrialdi-egoera desaktibatu du eta Uholdeen Larrialdi Planean aurreikusitako normaltasun-egoerara pasa da, urak jada Aragoiko lurretan barrena doazela ikusita.

Bestalde, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Barne ministro Jorge Fernández Díaz eta Nekazaritzako ministro Miguel Arias Cañete-rekin hitz egin du. Lehendakariak eskatu die azken uholdeengatik suertatutako kaltetuentzat laguntzak ezarriko dituen dekretu-lege bat egin dezatela, era honetako ekintzetan erabiltzen den mekanismoa, hain zuzen.

Espainia eta Nafarroako gobernuen arteko ezinbesteko elkarlana defendatu duen Barcinak, halaber, Gobernu zentraleko presidente Mariano Rajoy-ren deia jaso du, uholdeek zer kalte eragin dituen jakin nahian.

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernua foru-agindu bat prestatzen ari dela uholdeen ondorioz egiten diren obra edo konponketei dagokien kontribuzioaren zergak ez ordaintzeko.

Ebro ibaia gainezka

Ebro ibaiak gainezka egin ondoren urpean utzi ditu atzo arratsaldetik Castejonetik beherako uretan dauden udalerrietako soro landuak, Arguedas eta Valtierran berezki; toki horietan ibaiak lubeta gainditu du. Aldiz, Buñuel, Fontellas eta Ribaforada udalerrietan kalte gutxiago izan dute lubeta udalek beraiek ordeztu baitzuten. Nolanahi ere, oro har, Nafarroako Larrialdi Agentziak adierazi du Ebroren uhaldiak soro landuetan izan duen eragina iragan urtarrilean izan zuena baino dezente txikiagoa" izan dela.

Bestalde, N-113 errepideak (Iruña-Madril) itxita jarraitzen du Castejón parean (75 eta 77 KP) Ebro ibaiak udalerri horretan gainezka egin ondoren.

Une hauetan, 08:40an, Ebroren ibaiaren emaria Castejónetik pasatzean 1.432 m3/s-ra jaitsi da; atzo, emari hori atzo 1.907 m3/s-ra iritsi zen 18:30ak aldera, uhaldia bere puntu gorenean zegoenean. Nafarroako ibaietan dauden gainerako edukiera-estazioek maila normalak dituzte.

Suhiltzaileen esku-hartzeak eta errepideen egoera

Cordovillako (Galar) Parke Nagusiko suhiltzaileek eta Iruñeko hiriko parkeko suhiltzaileek garbiketako eta ura kanporatzeko lanak egiten jarraitzen dute honako kale hauetan: Iruñeko Joaquín Beunza, Pedro de Alejandría eta Arga Ibaia kaleetan eta Atarrabiako Ultzama kalean. Atzo 70 bat esku-hartze egin ziren higiezin-mota horietan, bereziki Atarrabiakoetan eta Iruñeko Arrotxapea auzokoetan.

Errepide-sare nagusian, N-113 errepidean izandako mozketaz gain (Iruña-Madril), Iruñeak Behobiarekin bat egiten duen errepideak (N-121-A) itxita jarraitzen du, Belateko tunelen parean, luiziagatik. Puntu horretan zirkulazioa Belateko mendateko errepidetik (NA-1210) bideratzen da eta Nafarroako Gobernuak Gipuzkoa edo Frantziara doazen ibilgailu astunei Leitzarango Autobia (A-15) erabiltzeko gomendioa egin die. Gogoratu behar da Iruñeko Ingurabideko (PA-30) hegoaldeko noranzkoak moztuta jarraitzen duela luiziagatik, Orikain eta Arreko biribilguneen artean.

Azkenik, bigarren mailako sarean aukerako pasabide bat dago Ilurdotzeko errepidean (NA-2339), Esteribarren, galtzadan, 2,4 KPan, luizia izan delako; eta NA-120 errepidean galtzada estutu da (Lizarra-Beasain) 28. KPan izandako luiziagatik. Errepide-sarean izandako gainerako gorabeherak honako helbide honetan kontsulta daitezke: http://incidenciascarreteras.navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa