(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Aniztasun Linguistikoa Sustatzeko Europar Sarearen lehendakariordetza izanen du datozen bi urteetan asteartea, 2013.eko ekainak 11


Kargua Euskarabideko Aholkularitza eta Komunikaziorako atalburua den Dori López Juríok beteko du


Mahai-burutza

Dori López, erdian, Aniztasun Linguistikoa Sustatzeko Europar Sarearen urteko batzar nagusian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua arituko da Aniztasun Linguistikoa Sustatzeko Europar Sarearen (NPLD, ingelesez) lehendakariordetzan datozen bi urteetan.

Kargua Euskarabideko Aholkularitza eta Komunikaziorako atalburua den Dori López Juríok beteko du. Ekainaren 6an eta 7an Bilbon ospatu zen urteko batzar nagusian izendatu zuten.

Nafarroako Gobernua, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak dituzten Europako beste herrialde edo eskualdeetako hainbat erakunderekin batera, NPLDren eskubide osoko kide da. Sare horren xedea Europako herritarrak eta erakundeak hizkuntza aniztasunaren garrantziaz jabearaztea da.

Besteak beste, ondoko herrialdeek parte hartzen dute: Bretainia (Frantzia), Katalunia, Korsika (Frantzia), Estonia, Finlandia, Frisia (Herbehereak), Gales (Erresuma Batua), Galizia, Irlanda eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Halaber, esparru honetan lanean diharduten hogei bat elkarte eta GKE ere sareko partaide dira.

Europar Batasunean 500 milioi lagun inguru bizi dira, eta uste da horietako %10ek eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzaren bat hitz egiten dutela.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera) Vicent Climent-Ferrando, NPLDko aholkularia; Meirion Prys Jones, NPLDko zuzendari kudeatzailea; Dori López Jurío, NPLDko lehendakariordea; eta Peggy Heikkinen Folktinget, NPLDko lehendakariordea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa