(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzaren 31 arteko zerga-bilketa likidoa % 7,71 jaitsi da termino homogeneotan 2012koarekin alderatuz
asteartea, 2013.eko ekainak 11


Termino absolutuetan, pilatutako zerga-bilketa likidoa 748.156.836 eurokoa da


Nafarroako Ogasunak 2013ko maiatzaren 31 arte zerga-bilketan pilatutako datuak eman ditu ezagutzera. Zehazki, zerga-bilketa osoa (kobrantza eta konpentsazioen bidez diru-sarrerak kontuan hartzen dira bakarrik) 1.535,7 milioi eurokoa izan da, 2012an aldi berean bildu zena baino % 5,49 gehiago.

Zerga-bilketa likidoa (itzulketak kobrantzei eta konpentsazioei kentzearen emaitza) 748,1 milioi eurokoa izan da, aurreko urtea baino % 21,54 gutxiago.

Zeharkako zergen bilketan izandako aldaketa zehatz batzuk direla eta, Nafarroako Ogasunak adierazi du termino homogeneotan zerga-bilketa osoa % 1,87 jaitsi dela eta zerga-bilketa likidoa, % 7,41.

Zerga bidezko bilketa likidoa

Zerga-bilketa likido zehatzaren azterketak adierazten du PFEZ bidezko zerga-ordainketa aurreko urtearen antzekoa izan dela: 395,4 milioi euro 2013ko lehen bost hilabeteetan, 2012an 402,3 milioi euro izan ziren bitartean, hau da, % 1,71 gutxiago. Zerga horren barnean Laneko Atxikipenen bidezko diru-sarrerak jaitsi egin dira (-% 4,34); Kapitalaren Atxikipenak, berriz, igo (+% 1,95).

Gainerako zeharkako zergei dagokienez, Sozietate Zerga igo da (saldo negatibo txikiagoa du) estatuko araudiaren arabera zergak ordaintzen dituzten erakundeen konturako ordainketa igo egin delako. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga bilketa ere igo egin da (+% 8,73). Kapitulu horretan ere Ondarearen gaineko Zerga bilketaren igoera nabarmendu behar da (2,5 milioi euro denboraz kanpoko aurkezpenengatik eta likidazio administratiboengatik) eta baita Egoiliarrak ez diren gaineko Zerga bilketan izandako igoera ere.

Azkenik, 7,6 milioi euroren ordainketa ere azpimarratu behar da; ordainketa hori egin da 2013an indarrean sartu den energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko Zergaren lehen zatikapenaren bitartez.

Zeharkako zergetatik BEZak izandako erantzuna nabarmendu behar da: Estatuarekiko egindako doikuntzetan nolabaiteko hobekuntza ikus badaiteke ere, zuzeneko zerga-bilketa % 16,11 jaitsi da eta itzulketak % 78,65 igo. Termino homogeneotan, BEZaren zerga-bilketa likidoa guztira % 24,55 jaitsi da.

Zerga berezien bilketa likidoak adierazten du haietan guztietan jaitsiera izan dela, Hidrokarburoenean izan ezik, % 9,89 igo dena (bi urteak homogeneizatuz IVMDH Hidrokarburoenean integratuz, igoera % 7,2koa da) eta Elektrizitatearenean, % 5,78 igo dena. Tabakoaren Zergan bildutako kopuru txikia azpimarratu behar da (-% 17,47), nahiz eta martxoan ikusitako egoerarekin alderatuz hobetu egin den. Estatuarekiko doikuntzetan desfase hori zuzentzen dute eta zerga berezien bidez bildutakoa guztira % 11,53 igotzea dakar (188,1 milioi euro 2013an eta 168,6 2012an). Gainerako zeharkako zergen bilketa ere jaitsi da, kopuru guztian alde handirik egon ez arren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Diru-sarreren taula-2013ko maiatza
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa