(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak azken uholdeek kaltetutako toki-erakundeetarako laguntzak eta salbuespenak onartu ditu asteazkena, 2013.eko ekainak 12


Eusteko lubetak beren kasa konpondu dituzten udal eta ureztatzaileentzako laguntza-lerro bat ere prestatuko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak hiru neurri-mota aztertu eta onartu ditu iragan urritik Foru Komunitatean gertatu diren uholde-episodioen inguruan: zuzeneko laguntzak uhaldiek kaltetutako toki-azpiegitura berriz jartzeko; toki-erakundeei salbuespen fiskalak berriz jartzeko eta konponketako lan horiengatik; eta ibaietan eusteko lubetak berreraikitzeko diru-laguntzak.

Nafarroako Gobernuak hiru neurri-mota aztertu eta onartu ditu iragan urritik Foru Komunitatean gertatu diren uholde-episodioen inguruan: zuzeneko laguntzak uhaldiek kaltetutako toki-azpiegitura berriz jartzeko; toki-erakundeei salbuespen fiskalak berriz jartzeko eta konponketako lan horiengatik; eta ibaietan eusteko lubetak berreraikitzeko diru-laguntzak.

Lehen neurriaz, uholdeek kaltetutako toki-azpiegiturak berriz jartzeko obren kofinantzaketa, 2012ko urriko eta 2013ko lehen hiru hilabeteetako uhaldiengatik kalte handiak izandako 26 udalerriak baliatuko dira. Udalerri horiek 1,44 milioi euroko inbertsioa duten obrak aurkeztu dituzte (batzuk jada egikarituta daude) eta, kopuru horretatik, Foru Gobernuak 390.828 euro finantzatuko ditu (Toki Azpiegituren Planetik datozenak).

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak aterak zabalik utzi ditu zerrendan beste obra eta udalerri batzuk sartzeko, toki-erakundeek hala eskatzen badute, bai eta Gobernuaren ekarpena handitzera ere berriz jartzeko lan horietan, Nazioaren Gobernuak azkenean xede horretarako emango dituen laguntzen arabera.

Lehen neurri hori ez zaie aplikatuko iragan igande eta asteleheneko uhaldiek kaltetutako udalerriei; izan ere, toki-erakundeek ez dute astirik izan oraindik haiek izandako galerak zenbatzeko eta kaltetutako azpiegituren konponketa-proiektuak lantzeko.

Salbuespen fiskalak

Bigarrenik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak iragarri du gaur bertan Foru Agindu bat sinatuko duela eta, haren arabera erabakitzen dira: 2012ko urriaren 19, 20, 21 eta 25eko eurite eta uholdeek, 2013ko lehen hiruhileko eurite eta elurteek eta 2013ko ekainaren 8, 9 eta 10eko uholdeek kaltetutako pertsona fisiko nahiz juridikoek jaso ditzaketen zerga-salbuespen eta -konpentsazioak.

Zehazki, foru-agindu horren arabera, kaltetuak lurralde-kontribuzioa, Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainketatik salbuetsita izango dira, eta kasu bakoitzean uholdeak gertatu ziren ekitaldiari dagozkionak; hala, kontzeptu horretan asebetetako kopuruak itzultzeko eskaera egin ahalko dute. Nafarroako Gobernuak toki-erakundeak jaso gabe geratu diren zerga bidezko diru-sarrerak konpentsatuko ditu.

Laguntza horiek izenpetutako aseguru-polizen nahiz beste laguntza batzuen konpentsazioekin osagarriak eta subsidiarioak izango dira, ordena horretan, eta, antzeko egoeretarako izan daitezkeenak estatu-mailan edo Europar Batasunean.

Foru-agindu horretan jasotakoaz balia daitezkeen erakundeen zerrenda honako hau da:

2012ko urriaren 19, 20, 21 eta 25eko euriteak eta uholdeak: Artaxoa, Burgi, Bidankoze, Erronkari, Uztarroze, Izaba, Otsagabia, Itzaltzu, Gorza, Ezkaroze, Eguesibar, Sartze, Galoze, Nabaskoze, Gazteluberri, Erromantzatua, Agoitz Irunberri, Zangoza, Xabier, Esa, Aibar, Artaxoa, Zarrakaztelu, Kaseda, Eslaba, Galipentzu, Ibargoiti, Izagaondoa, Leatxe, Liedena, Lizoain-Arriasgoiti, Longida, Orontze, Sada, San Martin Unx, Tafalla, Ujué, Unciti, Urralgoiti, Urraulbeiti, Urrotz.

2013ko lehen hiruhilekoan izandako eurite eta elurteak: Aguilar Kode, Andosilla, Agoitz, Araitz, Aras, Artzibar, Artazu, Auritz-Burguete, Azuelo, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Carcar, Zizur Zendea, Cortes, Donamaria, Girgillano-Etxarren, Erro, Esprontzeda, Ezkabarte, Ezporogi, Galar, Garinoain, Genevilla, Gesalatz, Imotz, Izaba, Lantz, Lapoblación, Larraga, Larraun, Leitza, Lesaka, Lizoain-Arriasgoiti, Longida, Los Arcos, Marañon, Martzilla, Mendaza, Mirafuentes, Miranda Arga, Ollo, Oloritz, Orisoain, Oteitza, Azkoien, Gares, Pueyo, Ribaforada, Jaitz, Zangoza, Sunbilla, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Rio, Tutera, Ultzama, Alesbes eta Deierri.

2013ko ekainaren 8, 9 eta 10eko uholdeak: Iruña, Burlata, Huarte, Atarrabia, Arre, Miranda Arga, Berbintzana, Arguedas, Azkoien eta Funes. Nolanahi ere, azken uholde horietan, zerrenda hori zabal daiteke kalteak jasan dituzten udalerri gehiago, foru-agindu honetan jasotako laguntza-esparruaren barnean sar daitezkeenak.

Lubetak berreraikitzeko laguntzak

Azkenik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak iragarri du laguntza-deialdi bat prestatzen ari dela, hirugarren jarduketa-lerro gisa; deialdi horretaz baliatu ahal izango dira lubetak beren kasa konpondu zituzten toki-erakunde eta ureztatzaileen komunitateak, 2012ko urriko nahiz 2013ko urtarrileko uholdeengatik kaltetuta gertatu zirenak.

Gogoratu behar da Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) azken hilabeteotako uholde-episodioek kaltetutako lubetak konponduko dituela jakinarazi duela, ibaien garbiketa-lanak egiteaz gain. Nolanahi ere, CHEk ez du bere gain hartu konponketak beren kasa egin zituzten toki-erakunde eta ureztatzaileen komunitateek sortutako gastuak, eta egoera hori Nafarroako Gobernuak hirugarren diru-laguntza lerro horrekin zuzendu nahi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa