(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 40 milioi € inbertituko du datozen bi urteotan ehun udalerri baino gehiagotako azpiegitura-obretan asteazkena, 2013.eko ekainak 12

Kopuru hori duen gastua onartu du Toki Azpiegituren Planean dauden inbertsioak bermatzeko

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 40 milioi euroko gastu-konpromisoa baimentzea erabaki du Toki Inbertsioen Planean 2014 eta 2015 ekitaldien aurrekontuetarako (20 milioi urte bakoitzean) planean dauden inbertsioak bermatzeko, ehun udalerri baino gehiagotan aurreikusita daudenak.

Horrenbestez, Landa Garpen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak aipatu du, bere aldetik, Foru Gobernuak toki-erakundeei bermatzen diela Toki Azpiegituren Plan horretan onartu eta barneratutako inbertsio guztiak egingo direla. Nolanahi ere, toki-erakundeek Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren Lege Organikoak egindako eskaerak bete beharko dituzte.

Araztegia.

Gainera, Esparzak adierazi du Nafarroako Gobernuak gaur onartutako erabakiari esker, toki-erakundeek obrak egikaritzeko plangintza egin dezaketela eta Gobernuaren laguntza ziurtatzen duela zerbitzuak eskaintzeko beharrezko obrak egiten jarraitu ahal dezaten. Horri gehitu behar zaio, zer eragin izango duen jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko orduan.

Gogoratu behar da martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legearen bidez, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planaren indarraldia luzatu zela Plan berri bat onartu artean, gastu-konpromisoak eta obra-baimenak eskuratu ahal izateko Inbertsio Planean dauden jarduketen zerrenda osatzeko asmoz, bai eta aitortutako premiazko eta larrialdiko prozedura bidez sartzen direnak ere.

Toki Inbertsioen Planaren indarraldiaren zabalkunde horrek ekitaldi bakoitzari aplika daitekeen diru-hornidura eskatzen du, aurretiazko izaeraz inbertsioak baimendu ahal izateko, eta inbertsio horiek 2014 eta 2015ean egikaritu eta ordainduko dira.

Horretarako, 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planaren diruzaintzako soberakina erabiliko da, hots, kapital-transferentzietarako Nafarroako zergetan toki-erakundeen partaidetzako funtsaren kopuruak eta aurreko ekitaldietan erabili gabe geratu zirenak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Egikarituko den azpiegitura- eta obra-motaren aurreikuspena.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa