(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteak 63 antzezlan programatu ditu 24 udalerritan

osteguna, 2013.eko ekainak 13


Foru Gobernuak 127.700 eurorekin finantzatu ditu emanaldiak, aurrekontuaren % 70


Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteak (NAPAE) urtean zehar 63 emanaldi eskainiko ditu Iruñean eta Nafarroako beste 23 udalerritan, eta haietako batzuk normalean ez dute kultur eskaintzarik jasotzen.

NAPAEren arduradunek, Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabaleguiren laguntzarekin, aurkeztu dute gaur goizean programazio hori, eta bertan, antzezlanekin batera, kultur hedapeneko beste ekintza batzuk sartzen dira: zirku-tailerrak, irakurketa dramatizatuak, sormen-prozesuan dauden ikuskizunen emanaldiak (work-in-progress) edo ipuin-kontalarien saioak.

NAPAEk 16 konpainiaz osatutako sare bat hartzen du barnean, eta elkarrekin lehiatu dira Nafarroako Gobernuak talde nahiz erakunde artistikoei bideratutako diru-laguntzen deialdian; handik 127.700 euro lortu dute, onartutako aurrekontuaren % 70aren baliokide dena. Duela bost urte jaio zen Foru Komunitateko udalerrietan konpainia profesional nafarren antzezlanen programazioa sustatzeko xedearekin, sektoreko hainbat eragileren elkarrekintza eragiteko, kide diren Konpainiei beren lana merkaturatzen laguntzeko eta publikoaren segmentu guztientzako kultura egiteko.

Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabaleguik adierazi duenez, "krisi garaian egokitzen jakin izan duen proiektua da, 16 konpainien sareko lankidetza eta lana sustatuz. Horrek koordinazio handiagoa eta baliabideen optimizazioa dakar; kostuak partekatzen uzten du, jasangarriagoa dena, eta lan-aukera berriak sortzen ere laguntzen du".

Napae osatzen duten konpainiak honako hauek dira: Solita Intencione, Yarleku, Zirika Zirkus, XXL, La Banda, La caja flotante, Iluna Producciones, Sergio de Andrés, Trokolo, Tdiferencia, La llave maestra, Pablo del Mundillo, Malaspulgas, Oreka, Mikel Mikeo eta Movimiento NO OUT. Nolanahi ere, Elkarteak, gainera, bere proiektuan deialdian ere parte hartutako beste erakunde batzuen emanaldiak barneratu ditu eta, ondo baloratu arren, diru-laguntzarik jaso ez zutenak aurrekontu-partidaren kreditua agortu izanagatik. Erakude horiek dira: Haizea, Los amigos del Arte, Hierba Roja, Matakaladanza elkartea eta Inkietas elkartea.

Bestalde, proiektua ondorengo udalerrian burutuko da: Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Etxarri-Aranatz, Galar, Huarte, Irurtzun, Lodosa, Los Arcos, Noain, Olazti, Ororbia, Gares, San Adrian, Tafalla, Tutera, Valtierra, Viana eta Atarrabia.

Iruñeko emanaldia Adacen-en izango da (Nafarroako hartutako kalte zerebralaren elkartea), emanaldiak kulturak sarbide zaila duen publikoei eramateko helburua betez

Kultur hedapeneko beste zenbait ekintza

Programak ikuskizunen emanaldi osagarri modura proposatzen ditu. Horrenbestez, haur eta gaztentzako zirku-tailerrak antolatu dira, Oreka Zirku Eskolak emanda; irakurketa dramatizatuaren zikloak; work-in-progress edo sormen-prozesuan dauden ikuskizunen emanaldiak, lan eszenikoaren prozesuak publikoari erakusteko: "Entzun Ikusi ahal izateko", antzeztokian gertatzen denaren soinu-deskribapenak (Nafarroako Erretina Elkartearen laguntzarekin garatuko den ekintza); eta "Zu ere aintzat hartzen zaitugu" ipuin-kontaketa saioak eta ipuinak kontatzen ikasteko tailerrak barnean hartzen dituena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa