(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 391,5 milioi euro jarri du zorretan lehen seihilekoan, baimendutako zenbateko guztia

osteguna, 2013.eko ekainak 13


Azken egunotan 65 milioi euro jarri dira % 4,06ko batez besteko interesean, 6 urteko batez besteko epemugarekin eta Altxorraren gainetik oinarrizko 56,15 puntura


Nafarroako Gobernuak urteko lehen seihilekoan 391.570.000 euro jarri du Ministro Kontseiluak baimendutako hiru jaulkipenetan urtarrilean, apirilean eta maiatzean. Horrenbestez, Foru Komunitateko Administrazio Orokorreko finantza-beharrak betetzen dira, % 0,7ko defizita barne, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioarekin muga berri bat hitzartzeko aukera izan aurretik.

Datu horiek Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak eman ditu ezagutzera Iruñean gaur antolatu den XXI. BBVA Finantza Politika Jardunaldian. Kontseilariak azaldu du Nafarroak finantzaketaren batez besteko tipoa murriztea lortu duela eta bere zorragatik eskuratutako kreditu-diferentziala erdira murriztu duela (urte hasierako oinarrizko 110 puntutatik egungo 56 oinarrizko puntutara). Egoera horrek Nafarroa " Likidezia Autonomikoaren Funtsa baliatu ez duten gainerako erkidegoei aplikatzen zaien diferentzialetik 30-40 puntu arteko distantziara" jartzen du. Goicoecheak erantsi du "inbertitzaileek duten kaudimen-pertzepzioak, rating batean Espainiako Erreinuaren nahiz batez besteko autonomikoaren kalifikaziotik bi maila gorago adierazita dagoena, Foru Komunitateari finantzaketako baldintza egokiak izatea ahalbidetzen diola, estatuko bermea duten jaulkipenen antzekoak".

Baldintza horiek direla eta, 2013an egindako jaulkipen guztiak beharren bolumena hirukoiztu duen eskari bat jaso du. Ia guztia (336 milioi euro) eskari zabala izan duen balioen bidez gauzatu da, atzerriko inbertitzaileak barnean sartuz. Jaulkipen-txanda horietan epemugen egutegiaren modulazioa azpimarratu da, kontzentrazioa saihestuz, epemugen profila homogeneizatuz eta Foru Komunitateko balioen epearen kurba estaliz.

Zehazki, ekainean 65 milioi euro jarri dira bi eragiketetan, eta haietako bat mailegua izan da. Jasotako eskaintzen bolumen zabalari esker –beharrak bost aldiz biderkatzen zituen–, lortutako baldintzek aurreko eragiketena hobetzea ekarri du. Zehazki, txanda horretan % 4,06ko batez besteko interesa sinatu da, 6 urteko epemugarekin eta Altxorraren gainetik 56,15 puntura.

Maiatzean 65,62 milioi euro bi banketxerekin finantzatu ziren. Eragiketa horien batez besteko interesa % 4,31koa izan zen, 7,19 urteko epemugarekin eta Altxorraren gainetik oinarrizko 64,06 puntura.

Jaulkipeneko bi txanda horiei urteko lehen hiruhilekoan jarritakoa gehitu behar zaie: 260,95 milioi euro zazpi erakunderekin egindako 11 eragiketen bidez. Orduan merkatuko baldintzek utzi zuten kontratatzen % 5,01eko batez besteko interesean, 5,29 urteko epemugarekin eta Altxorraren gainetik oinarrizko 95,88 puntura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa