(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Defentsa Ministerioak beraien arteko elkarlana berritu dute prestakuntza, kultura eta gizarteko jardueretarako

ostirala, 2013.eko ekainak 14


Barcina Lehendakariak eta Nafarroako komandante militar González Arteagak datozen lau urteetarako hitzarmenaren edukia aztertu dute


Hitzarmena

Barcina Lehendakaria eta González Arteaga komandante militarra, hitzarmena elkarri ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Defentsa Ministerioak beste lau urtetarako berri dute bi erakundeek 2009ko maiatzaren 29an izenpetu zuten lankidetzarako hitzarmen-esparrua prestakuntza, kultura eta gizarteko jarduerak egiteko. Jarduera horiek bilatzen dute, beste helburu batzuen artean, Nafarroako ondare historiko-militarra hedatzea, bai eta bakea, segurtasuna eta defentsari lotutako gaiak hedatzea ere.

Hitzarmenaren edukia ostiral honetan aztertu dute Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Nafarroako komandante jeneral militar González Arteagak, Foru Gobernuaren egoitzan.

Testuak dioenez, bi aldeek "elkarrenganako interesa" agertu dute elkarlanean jarraitzeko Indar Armatuak osatzen dutenen sustapen soziala eta profesionala hobetze aldera, Nafarroarekiko beren harremanak areagotzeko eta segurtasun nahiz defentsaren balioak elkartasunaren, elkar ulermenaren eta bakearen iraupenaren esparruan zabaltzeko

Hitzarmenak jasotzen ditu: Nafarroaren errealitate historiko, sozial eta kulturalaren ezagutza eta zabalkundea hobetzeko ekintzak, bai eta bakeari, segurtasunari, defentsari eta Indar Armatuen zereginari lotutako gaiei buruzkoak ere; Nafarroaren ondare historiko-militarra hedatzea eta haren errekuperazioan laguntza ematea; eta Nafarroako izaera historikoko instalazio militarren erabilera sustatzea.

Gainera, militarrei beren prestakuntza pertsonal eta profesionala hobetzeko jardueretarako sarbidea errazteko ekintzak barnean hartzen ditu, bai eta beraien bizitza pertsonaleko proiektuen nahiz gizarteratzeko hobekuntzan eragina izango duten jardueretarako sarbidea errazteko ere.

Jarraipen-batzorde misto bat dago, eta hura Nafarroako Gobernuko zazpi kidek eta Defentsa Ministerioko seik osatzen dute. Batzorde horren ardurak dira: ekintzak proposatzea, hitzarmena interpretatzeko eta betetzeko sor daitezkeen arazoak konpontzea, eta adostutako jardueren jarraipena egitea, bai eta jarduera horien emaitzak ebaluatzea ere.

Gogoratu behar da, Nafarroako Gobernua eta Defentsa Ministerioa 1999. urtetik ari direla elkarlanean alor horretan, lankidetzarako zenbait hitzarmenaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa