(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LHko ikasleei eta tituludunei aholkularitza eskainiko die beraien enpresa propioa sortzeko ostirala, 2013.eko ekainak 14


30.000 euroko programa LHko zentroen eta CEINeko proiektu-sehaskaren bidez antolatuko da, enpresariekin elkarlanean 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtean detekzio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu bat abian jarriko du Lanbide Heziketako (LH) ikasleei eta berriki titulatu direnei beren enpresa propioa sortzen laguntzeko. IdeAccion izeneko programan 30.000 euro jarri dira, eta haren helburua talde horretan ekintzailetza sustatzea da negoziorako ekimen nahiz ideia goiztiarrak detektatuz.

Zerbitzua LHko zentroen eta CEINeko (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) proiektu-sehaskaren bidez antolatuko da, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin elkarlanean.

Iribas eta Goicoechea kontseilariak, José Antonio Sarriarekin, IdeAcción programaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtean detekzio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu bat abian jarriko du Lanbide Heziketako (LH) ikasleei eta berriki titulatu direnei beren enpresa propioa sortzen laguntzeko. IdeAccion izeneko programan 30.000 euro jarri dira, eta haren helburua talde horretan ekintzailetza sustatzea da negoziorako ekimen nahiz ideia goiztiarrak detektatuz.

Zerbitzua LHko zentroen eta CEINeko (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) proiektu-sehaskaren bidez antolatuko da, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin elkarlanean.

Bilatzen den helburua egitura-mailan sendoak diren enpresa berriak sortzea da, fase goiztiar batean ekintzaileak nahiz negozio-ideiak detektatuz. Bilaketa LHko ikasle eta titulatu berrien artean egingo da (ikasketak azken hiru urteetan amaitu dituztenen artean bereziki), eta haiek beren enpresa propioen buru izateko prestakuntza jasoko dute. Ideia epe ertainean soldatako enplegua sortzea da.

Ekimena ostiral honetan aurkeztu du lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak; Hezkuntza kontseilari José Iribasek; eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarríak.

Programa Nafarroako Gobernuaren Ekintzailetza Planaren barnean sartzen da. Plan horrek ekintzailetza ikuspegi integral batetik bultzatzen du, hezkuntzaren bidez ekintzailetzaren kultura sustatuz; ekintzaileak aholkularitza pertsonalizatuaren bidez lagunduz; laguntzetan eta pizgarri fiskaletan oinarritutako euskarri ekonomikoarekin; eta enpresa-sektoreak parte hartzea duen ekintzaileentzat laguntza-sare bat sortuz.

Negozio-ideien detekzio goiztiarra

Ekintzaileen detekzio goiztiarrerako, negozioa bultzatzeko bulegoak sortuko dira LHko zentro publikoetan, eta haietan interesa duten ikasle nahiz tituludunek beren enpresako ekimenak zein ideiak azaldu ahalko dituzte. Lehen balorazio baten ondoren, negoziorako aukerak dituzten proiektuak enpresaren sorreran eta orientazioan aritzen diren erakundeetara bideratuko dira.

Erakundeetako bat CEIN enpresa publikoa izango da, eta hark proiektu-sehaska batean lanerako tokia eskainiko die eta aholkularitza pertsonalizatua enpresa pilotu bat garatzen laguntzeko. Lehen fase batean, hamabi ekintzaile hartuko ditu.

Negozioa sustatzeko bulegoetan diziplina anitzeko profesionalen taldeek emango dute arreta, eta profesional horiek irakasleak, CEINeko teknikariak eta enpresariak izango dira, zentro bakoitzeko prestakuntza eta lan-orientazio departamentuaren koordinaziopean.

Programa horrekin irtenbide praktikoa eman nahi zaie, beren azken prestakuntza-zikloan zehar "Enpresa eta ekimen ekintzailea"·moduluaren barnean lanean diharduten LHko ikasleen negoziorako ekimen nahiz ideiei. Ikasleen artean sormena eta ekintzailetza sustatzea bilatzen duen ikasgaiak negozio-ideia bat garatzea eta aurkeztea du xede.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa