(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 126.000 eurorekin finantzatuko ditu 12 erakundek sustatutako 300 kultur ekintza baino gehiago astelehena, 2013.eko ekainak 17


90.000 eurorekin ere diruz lagunduko ditu arte eszenikoetako bost ekoizpen


Nafarroako Gobernuak Nafarroako 12 erakundek sustatutako kultur zabalkundeko 300 ekintza baino gehiago finantzatuko ditu, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak berriki ebatzitako lehiaketa askeko laguntza-deialdiari esker; haren bidez, konpainien artean 126.284,92 euro banatuko dira.

Erakunde onuradunak eta haiek lortutako kopuruak honako hauek izan dira: Ateneo Navarro/Nafar Ateneoa (30.000 euro), Nafarroako Azterketa Historikoen Sozietatea (3.905 euro), Nafarroako Bertsozale Elkartea (16.000 euro), Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkartea (17.272 euro), Donejakue Bideko Lagunen elkartea (5.000 euro), Jerónimo Ustariz Nafarroako Gizarte Historia institutua(4.193 euro), Nafarroako Argazki eta Zinema elkartea (6.500 euro), La Caracola kultur elkartea (4.480 euro), Amigos de Cascante "Vicus" kultur elkartea (6.500 euro), Tiza. Komikia Sustatzeko elkartea (26.000 euro), Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako elkartea (6.104 euro), Asociación Katxupin elkartea (330 euro).

Diruz lagundutako proiektuek ondorengo proposamenak aurkeztu dituzte: argazkigintza, arte plastiko, arkeologia eta kultur ondareari buruzko zenbait erakusketa; arte plastiko, zientzia eta teknologia, politika, zinema, euskara, folklore, giza zientziak, literatura, hedabide, gazteria, historia, erlijio, komiki, jabetza intelektual edo Donejakue Bideari buruzko hitzaldiak, mintegiak, solasaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak.

Laguntza horiekin ere bisita gidatuak egingo dira, eta folklore, tailer, liburu-aurkezpen eta jardunaldi monografikoen zabalkundea egingo da, esaterako: XXV. Done Jakueren Jardunaldiak, IV. Komiki Azoka edo Cascanteko Aste Erromatarraren 8. Edizioa

Ekintza horiek guztiak Iruñean egingo dira 2013an, baina baita Nafarroako beste 19 udalerritan ere (Aldaz, Arguedas, Cascante, Etxarri-Aranatz, Elizondo, Espronceda, Erratzu, Estella-Lizarra, Eugi, Huarte, Irurita, Ituren, Larraintzar, Milagro, Erriberri, Tafalla, Tutera, Atarrabia eta Zubiri).

Arte eszenikoen bost ekoizpen 90.000 eurorekin finantzatuko dituen beste deialdi bat ebatzi da

Nafarroako Gobernuak, gainera, enpresa nahiz profesionalentzako arte eszenikoen ekoizpenerako diru-laguntzen deialdia ebatzi du 90.000 euroan, eta kopuru horrekin bost konpainiaren proiektuak finantzatuko dira.

Diruz lagundutako proiektuek hainbat diziplinatako proposamenak aurkeztn dituzte –haur-antzerkia, helduentzako antzerkia, dantza eta zirkua–. Erakunde onuradunak eta diruz lagundutako zenbatekoak honako hauek dira: La Nave Producciones Teatrales SL (28.395 euro), Pasadas las cuatro ( 10.915 euro), Atikus Teatro (29.330 euro), Análisis de los cuerpos en movimiento SL, Fueradeleje (15.000 euro) eta Circunstanzia Zirku Garaikidearen Konpainia (6.359 euro).

La Nave Producciones Teatrales SL enpresaren lehen proiektuak "El nombre de la rosa" ("Arrosaren izena") obra ezagunaren antzerki-egokitzapena aurkezten du. Hainbat urtetan Umberto Ecori baimena eskatu ondoren nobela horren lehen egokitzapena burutzea erdietsi dute azkenean. Hilketa batzuk gertatzen diren XIV. mendeko abadia beneditar bati buruzko argumentua du. Obrak arrazoiaren argiaren eta fanatismoaren iluntasunaren arteko borroka ere aurkezten du. Proiektu honek arrakasta handia izan du jendearen nahiz kritikaren artean Atarrabiako kultur etxeko estreinaldian nahiz Caceresko Antzerki Klasikoaren Jaialdian, eta Nafarroako Gobernuaren programa propioen barnean dago; hala, Erriberriko Jaialdian antzeztuko da uztailaren 20an.

Bestalde, Pasadas las cuatro-k "ploc, ploc... PLIK!" haurrentzako ekoizpena aurkeztu du. 0-3 urte arteko haurtxoentzat edo 3-4 urte arteko ikasleentzat sortutako musika- eta antzerki-ikuskizuna da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin koproduzitutakoa. Ura da gai nagusia, bizitzaren, soinuen, erritmoen eta hainbat sentsazioren iturri. Proiektuak interes artistiko eta kultural handia du, zenbait diziplina artistiko batzen baititu (musika, antzerkia, dantza, arte plastikoak) eta gaur-gaurko hainbat gizarte-sentsibilitate jasotzen baititu (belaunaldi arteko topaketak, publiko berrien sorrera eta ezinduen integrazioa).

Atikus Tetarok "Pobre de mí, Tío Vania", izeneko antzezlana aurkezten du, Chejov-en testu batean oinarritutakoa. Porrot egin duten pertsona-talde bat deskribatzen da bertan, beraien zorigaitz pertsonaletan hondoratuta daudenak, desagertu egingo den bizitza-mota baten gainbeheraren paradigmak. Pertsonaiak ondorengo testuinguruan ageri dira: aristokrazia pixkanaka kontsumitzen ari da indartzen ari den burgesiaren ordena berriaren aurrean, garai bateko distira eta boterea galduz.

Análisis de los cuerpos en movimiento SL, Fueradeleje-k, berriz, "Meeting point" izeneko dantza garaikideko ikuskizuna aurkezten du. Bi dantzarirentzako pieza da eta giza harremanen arteko faseak aztertzen ditu. Dantza ikus-entzunezko lan batekin indartzen da, zine mutuaren filmak gogora ekarriz neurri batean. Telebistak agertokian banatuko dira eszenografia modura eta baita besaulki-patioan ere, eta eszena bakoitza konektatzen joango dira, edo nabariaraziz, koreografiaren zati bihurtuz askotan.

Azkenik, Circunstanzia Zirku Garaikidearen Konpainiak "Oniro" muntaia aurkezten du. Artistak zirkuko teknikak landuko dituzte, adibidez: lurreko akrobaziak, aire-akrobaziak (trapezio finkoa eta soka bertikala), akroporteak, objektuen manipulazioa eta bertikalak. Haiek guztiak dantza garaikidean, borroka-artean eta keinuen antzerkian oinarrituta daude. Ahozko teknika eta interpretazioa ere presente izango da ikuskizunean.

Berrikuntzen artean, aurten deialdiak balio handieneko proiektua eskaintzen du, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako espazio eszenikoetan sustatutako eta kofinantzatutako bira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa