(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elikagai ekologikoen zuzeneko banaketa eta oinetako pertsonalizatuen salmenta, LHko ikasleen negoziorako ideia onenak astelehena, 2013.eko ekainak 17


Iribas kontseilariak Lanbide Heziketako gazte ekintzaileen lehiaketaren 15. edizioko sariak banatu ditu astelehen honetan


Transcripción textual del video

Hezkuntza kontseilari José Iribas 15 Lanbide Heziketako gazte-ekintzaileen lehiaketako . edizioko sariak banatzen.

Enpresa-planaren mailan, Urria proiektuak lortu du lehen saria, nekazaritza-elikagaien zuzeneko banaketari buruzkoa, eta Tafalla LHIko ikasleek aurketu dute.

Enpresa-ideiaren modalitatean, lehen aria Tus Pasos proiektuak erdietsi du, pertsonalizatutako oinetakoen salmentari buruzkoa, eta Cuatrovientos institutuko ikasleek proposatu dute. 

Aurtengo edizioan 35 proiektu aurkeztu dira guztira (12 enpresa-planaren modalitatean eta 23 enpresa-ideiarenean), eta LHko zazpi zentroetako 113 parte-hartzaile: Burlatako Ibaialde BHI; Imarkoaingo (Elortzibar) Energia Berriztagarrien CIS; Irunberriko Sierra de Leyre BHI; Iruñeko Cuatrovientos institutua, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala, Gizarte Egokitzapena BHI (Iruña) eta Tafalla LHI.

Taldeko argazkia.

Iribas kontseilaria, erdian, finalista izandako taldekideekin. ( irudia handitu )

Elikagai ekologikoen zuzeneko salmentari buruzko proiektu bat eta oinetako pertsonalizatuen salmentari buruzko beste bat saritu ditu astelehen honetan Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako (LH) ikasleek LHko gazte ekintzaileen lehiaketaren 15. ediziora aurkeztutako negozio-ideia onenen artean.

Zehazki, Tafallako LHIko ikasleek aurkeztutako elikagai ekologikoen zuzeneko salmentari buruzko proiektuak enpresa-planaren saria irabazi du. Sari horrek negoziorako ideia bat era zehatzean azaldu eta erakusten dituzten lanak aitortzen ditu, jatorritik hasi eta haren bideragarritasun-azterketara arte.

Bestalde, Cuatrovientos institutuko ikasleek proposatutako oinetako pertsonalizatuen salmentari buruzko proiektuak irabazi du enpresa-ideia modalitatearen saria. Sari horrek negoziorako ideien detekzioan edo proposamenean oinarritutako lanak aitortzen ditu, garapen sinple bat diseinatuz.

Gainera, Cuatrovientos institutuari sari bat eman zaio proiektu gehien eta kalitate handienekoak aurkeztu dituen zentroa izateagatik, bai haien garapenean nahiz epaimahaiaren aurreko azalpenean ere.

Lehiaketak bi helburu ditu, alde batetik, enpresen sorrera LHko ikasgeletara hurbiltzea, eta bestetik, bertako ikasleen ekimena, sormena eta jarrera ekintzailea saritzea. Nafarroako Gobernuak antolatzen du, CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) enpresa publikoaren bidez.

Sariak gaur, astelehena, banatu dira Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan. Ekitaldiaren buru Hezkuntza kontseilari José Iribas izan da, eta bertan parte hartu dute ere Sodena sozietate publikoko zuzendari-gerente Carlos Fernández-ek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari Carlos Adínek.

Aurtengo edizioan 35 proiektu aurkeztu dira guztira (12 enpresa-planaren modalitatean eta 23 enpresa-ideiarenean), eta LHko zazpi zentroetako 113 parte-hartzaile: Burlatako Ibaialde BHI; Imarkoaingo (Elortzibar) Energia Berriztagarrien CIS; Irunberriko Sierra de Leyre BHI; Iruñeko Cuatrovientos institutua, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala, Gizarte Egokitzapena BHI (Iruña) eta Tafalla LHI.

Proiektu irabazleak

Enpresa-planaren mailan lehen saria "Urria" proiektuarentzat izan da. Nekazaritza ekologikotik eta artisau-ekoizpenetik sortutako elikadura-produktuen banaketa-sozietate alternatibo bat sortzean datza, eta haren helburua kontsumitzaileak nahiz ekoizleak harremanetan jartzea da produktuak zuzenean banatzeko. Proiektu hori Tafalla LHIko Ana Belén Ruiz, Raquel Segura, Bárbara O'Neil eta Laura Cirauqui-k egin dute.

Bigarren saria "CCGenetics" proiektuarentzat izan da. Analisi genetikoko laborategia da eta beste zentro batzuetatik sortutako laginak kudeatzen ditu era horretako analisiak egiteko. Proiektuaren sortzaileak Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionaleko eta Donapeako Pablo Checa e Iñaki Jiménez izan dira.

Enpresa-ideiaren mailan, lehen saria "Tus pasos" ("Zure urratsak") izeneko proiektuarentzat izan da. Pertsonalizatuak diren eta takoia desmunta daitezkeen oinetakoen salmentan (emakume, gizon eta haurren oinetakoak) oinarritzen da. Proiektu honen egileak Cuatrovientos institutuko Antonio Buera, Naroa Iturain, Eider Irazabal eta Ana Del Cerro izan dira.

"Actividades Lumar", proiektuak jaso du bigarren saria. Irunberri eta Arbayungo arroilen aprobetxamenduan oinarritutako kirol-enpresa da, hainbat kirol-ekintzarekin (bizikletan, zaldian edo piraguan ibiltzea). Sierra de Leyre institutuko Cristian Moreira, Gorka Rekalde, Amets Soteras eta Carlos Ainciburu-k osatzen dute ekimen horren taldea.

Enpresa-plana mailan finalistak honako proiektu hauek izan dira: Doditech (Cuatrovientos institutua), Iberum Buyers (Cuatrovientos institutua), Navasecret (Tafalla LHI) eta Más Q viajes (Tafalla LHI). Bestalde, Ramacris (Ibaialde BHI) eta Forener (Energia Berriztagarriak CIS) enpresa-ideia mailan izan dira finalistak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa