Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
117 etxebizitza esleitu dira eta Murchanteko sustapenari dagozkion 26 hutsik geratu
Nafarroako Gobernuaren BOE, Agoitzen.
Nafarroako Gobernua, Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez, babes ofizialeko etxebizitzen hasierako esleipen-hartzaileen zerrenda egin du jabetza nahiz alokairuzko errejimenean eta erosketako aukerarekin ondorengo udalerrietan: Bera, Berriogoiti, Burlata (Erripagaña), Elortz, Lekaroz eta Murchanten, eta esleipenerako epea iragan ekainaren 1ean zabaldu zen.
Prozesu horren barnean zeuden 143 etxebizitzatatik hasiera batean 117 etxebizitza esleitu dira eta babes ofizialeko 26 etxebizitza esleitu gabe geratu dira alokairu-errejimenean eta erosteko aukerarekin, Murchanteko sustapenari dagozkionak (34 etxebizitza zituen).
Esleipen-hartzaileen zerrenda ofiziala herritar guztien eskura dago Nasuvinsaren bulegoetan, Iruñeko San Jorge etorbidea 8, behe solairuan, eta Tuterako Infonavarraren bulegoetan, Foruen plaza 5-6. Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-atarian ere argitaratu dira.
Hasierako esleipen horretatik aurrera, 10 egun balioduneko epea zabaltzen da Iruñeko eta Tuterako Nasuvinsaren bulegoetan alegazioak aurkezteko, nahiz eta haietan ezingo den eskaera bakoitzaren izen-ematean jada baloratutako alderdiei buruz jardun.
Alegazioak ebatzi ondoren, behin-behineko esleipen-hartzaileen zerrenda argitaratuko da. Orduan 10 egun balioduneko beste aldi bat zabalduko da dokumentazioa aurkezteko eta, bertan ziurtatuko da babestutako etxebizitza izateko gutxieneko baldintzak betetzen direla eta sartzeko baremo bakarra zuzen aplikatu dela. Dokumentazioa epearen barnean ez bada ematen etxebizitzaren esleipendunak adierazi gabe etxebizitzari uko egiten diola iritziko da.
Gogoratu behar da, gehienez ere, babestutako etxebizitzaren behin-behineko esleipen bati uko egiten uzten dela. Fase horretan bigarren etxebizitza bati uko egiteak urtebetez erroldatik kanpo uztea dakar.
Erroldan izena ematea
Izena emateko prozesua etengabe dago zabalik eta ez du epemugarik; beraz, interesa duten pertsonek nahi dutenean eman dezakete izena.
Babestutako etxebizitza eskatu nahi dutenek eta oraindik erroldan izena eman ez dutenek, telematikoki egin dezakete hori www.vivienda.navarra.es webgunean eta presentzialki 012 telefonoan hitzordua eskatuta, edo Tuterako Infonavarra bulegoan (Foruen plaza, 5-6).
Aldez aurretik hitzordua eskatzen dutenek izena emateko lekua Iruñeko Nasuvinsaren bulegoak (San Jorge etorbidea, 8, behe solairua) edo Tuterako Infonavarraren bulegoa aukera dezakete.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen