(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LaborESO programari esker, Nafarroako 17 institututako 202 ikaslek lehen hartu-emana dute lan-munduarekin asteartea, 2013.eko ekainak 18


Diploma bat jaso dute astearte honetan eta, haren bidez, lan-zentro batean bi astez izan direla egiaztatzen da


Taldeko argazkia

David Herreros, erdian, LaborESO programan parte hartutako lagunekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak sustatzen duen LaborESO programari esker, aurten DBHko laugarren mailako 202 ikaslek lehen hartu-emana izan dute lan-munduarekin. Nafarroako 17 institututako ikasleek bi asteko egonaldiak egin dituzte martxoa eta ekaina bitartean ekimenarekin bat egin duten 152 lan-zentroetako batean.

Haiek guztiek diploma bat jaso dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusi David Herrerosen eskutik, diploma horrek ikasleek beren egonaldiak "behar bezala" osatu dituztela egiaztatzen du. Ekitaldia Hezkuntza Departamentuan egin da.

Ekimena aniztasun currikularreko programak aztertzen dituen DBHko laugarren mailako ikasleentzat da eta, haren helburua da, nahitaezko ikasketak amaitzear dituzten gazteei beren etorkizun akademiko nahiz profesionalaren inguruan erabakiak hartzen laguntzea da.

Horretarako, bi asteko egonaldiak antolatzen dira programarekin beren borondatez bat egiten duten enpresa nahiz erakundeetan; egonaldi horietan ikasleak ez doaz eskolara, haien institututik hurbil dagoen lan-zentro batera baizik, eta bertan konpainiako langileei finkatutako lanaldia osatzen dute. Gazteek ez dute inolako ordainsaririk jasotzen beren eginkizunak betetzeagatik.

Programak ikasleei laguntzen die, alde batetik, hurbileneko lan- eta enpresa-ingurunea ezagutzen, bestetik, lan-zentro batek nola funtzionatzen duen jakiten (lan-ordutegia, harreman horizontalak eta hierarkikoak lankideekin eta nagusiekin…) eta, batez ere, beren garapen pertsonal eta sozialerako.

Egonaldiak institutu parte-hartzaile bakoitzeko irakasleek gidatzen eta ikuskatzen dituzte (aurten 51 irakaslek parte hartu dute), bai eta programarekin bat egin duten enpresa nahiz erakundeetako langile eta arduradunek ere. Egonaldi bakoitzaren amaieran ikasleek nahiz tutoreek programaren ebaluazio bat egin behar dute.

Egonaldiak ezberdinak dira, ikasleek Lan Zentroen Prestakuntza (FCT) moduluaren esparruan egiten dituzten prestakuntza-zikloen praktiketan duten prestakuntzarekin alderatuz. Ezberdintasunak honako hauek dira: iraupena ( egonaldi hauek laburragoak dira), irakaskuntza-mota (ikasleak oraindik nahitaezko etapan daude), jarduera-mota (ez espezializatua) eta haren izaera (ikasleak ez ditu praktika profesionalak egiten).

Gogoratu behar da ekimena Nafarroan 2009-2010 ikasturtean abiatu zela hiru institutu publiko eta 31 ikasleren partaidetzarekin. Londresko Work Experience ekimenean jatorria duen esperientzia Asturias, Kantabria, Madril eta Kataluniako Tarrasa udalerrian ere garatzen da.

Parte hartu duten zentroak

Programan parte hartu duten 17 zentroetatik, 16 publikoak dira eta bat kontzertatua: Azagrako Reino de Navarra DBHI (9 ikasle); Barañaingo Alaiz BHI (10 ikasle); Zarrakazteluko Valle de Aragón DBHI (11 ikasle); Lizarrako Tierra Estella BHI (12 ikasle); Leitzako Amazabal BHI (13 ikasle); Lodosako Pablo Sarasate (BHI); Mendabiako Joaquín Romera DBHI (5 ikasle) eta Noaingo Elortzibar DBHI (11 ikasle).

Parte hartu dute, halaber: Iruñeko Aita Moret-Irubide BHI (13 ikasle); Iruñeko Basoko BHI (12 ikasle); Iruñeko Plaza de la Cruz BHI (13 ikasle); Iruñeko Julio Caro Baroja BHI (14 ikasle); Iruñeko Pedro de Ursúa BHI (18 ikasle); Iruñeko Navarro Villoslada BHI (11 ikasle); Iruñeko Eunate BHI (12 ikasle); Iruñeko La Compasión Escolapios ikastetxea (15 ikasle) eta Tafallako Sancho III el Mayor BHIak (13 ikasle).

Bestalde, programarekin bat egindako 152 enpresa nahiz erakundeak honako hauei lotutako lan-arloetan aritzen dira: hezkuntza, merkataritza eta sukaldaritza, estetika eta edergintza, ingurumena, gizarte-zerbitzuak, elektrizitatea, mekanika, iturgintza, nekazaritzako elikagaien industria, kirol-ekintzak, aroztegia, argazkigintza, irudia eta soinua eta administrazioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa