(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zaharren egoitzetarako kontzertu ekonomikoaren sistema berria sei zentrotan aplikatzen hasiko da datorren uztailetik aurrera asteazkena, 2013.eko ekainak 19


Nafarroako Gobernuak 301 plaza jasotzen dituen kontratuak baimendu ditu, "resideN" ereduarekin bat etorriz, Miranda Arga, San Adrián, Zarrakaztelu, Erro eta Iruñeko egoitzetan


Transcripción textual del video

Zaharren egoitzetarako "resideN" kontzertu ekonomikoaren programa berria sei zentrotan aplikatzen hasiko da Nafarroan uztailetik aurrera, Nafarroako Gobernuak gaurko, asteazkeneko bilkuran kontratazioa baimendu ondoren.

Lau urteko kontratuek kontzertatutako 301 plaza jasotzen dituzte. Programa berria kontzertuaren epea jada amaituta zuten zentroetan aplikatzen hasi da. Honako egoitza hauek dira: Miranda Argako Virgen del Camino (23 plaza), San Adriango Mendekotasun Handien zentroa (110 plaza), Zarrakazteluko Nuestra Señora del Rosario zentroa (8 plaza), Tuterako Real Casa Misericordia egoitza (90 plaza), Erroko Amma Ibañeta egoitza (20 plaza) eta Iruñeko La Vaguada egoitza (50 plaza).

egoitza

"El Vergel" egoitzako irudia.

Zaharren egoitzetarako "resideN" kontzertu ekonomikoaren programa berria sei zentrotan aplikatzen hasiko da Nafarroan uztailetik aurrera, Nafarroako Gobernuak gaurko, asteazkeneko bilkuran kontratazioa baimendu ondoren.

Lau urteko kontratuek kontzertatutako 301 plaza jasotzen dituzte. Programa berria kontzertuaren epea jada amaituta zuten zentroetan aplikatzen hasi da. Honako egoitza hauek dira: Miranda Argako Virgen del Camino (23 plaza), San Adriango Mendekotasun Handien zentroa (110 plaza), Zarrakazteluko Nuestra Señora del Rosario zentroa (8 plaza), Tuterako Real Casa Misericordia egoitza (90 plaza), Erroko Amma Ibañeta egoitza (20 plaza) eta Iruñeko La Vaguada egoitza (50 plaza).

Zentroetan, guztira, 237 langile daude.

Zentroekin adostuta ezarritako baldintza ekonomiko berriak Nafarroako egoitza guztietara zabalduko dira indarrean dauden kontratuak amaitu ahala.

Nafarroako Gobernuak 2013rako adinekoen egoitza-arretarako 41,8 milioi euroko aurrekontua du.

Helburuak

Orain arte indarrean zegoen Concerdep (2009) ordezten duen "ResideN" Programa" izenekoak helburu bikoitza du. Alde batetik, baldintza onak dituen egoitza-arretako zerbitzuen sare egoki bat izatea autonomia, duintasuna eta bizi-kalitatea ziurtatzeko; bestetik, zentroetarako bidezko eredu ekonomiko bat izatea, haiek egonkortzen eta bertako lanpostuak mantentzen lagunduko duena.

Horretarako, erabiltzaileen profil berriak barneratzen dira, modulu-motak berrantolatzen eta sinplifikatzen eta profil profesional jakin batzuen kontratazioa malgutzen da.

Gaur egun, Nafarroan adinekoentzako 45 zentro daude eta psikogeriatriako beste 2 kontzertatutako plazekin. Zentro publiko eta pribatuetan 1.645 plaza kontzertatu daude, eta kopuru horri beste 275 gehitu behar zaizkie Nafarroako Gobernuaren zentroetan eta arreta psikogeriatrikoko beste 110.

Sektore horrek 2.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu Foru Komunitatean, gehienak emakumeen lanpostuak.

Berrikuntza nagusiak

Eredu berriak 65 urtetik gorakoentzako egoitzetan arreta emateko aukera zabaltzen die kolektibo berriei. Zehazki, mendeko sozialak izenekoentzako estaldura eskaintzen du; hau da, 65 urtetik gorako pertsonak, eta mendekotasun-maila bat izan gabe, familia-arazo edo arazo pertsonal batek dutenak eta gizarte-bazterketako arriskura eramaten dituztenak. Pertsona horientzat zentro bakoitzak eskainiko duen plaza-kopuruak ez du kopuru guztiaren % 5 gaindituko.

Borondatez ere 65 urte baino gehiagoko ezinduak hartuko dira, mendeko adineko batek dituen antzeko arreta jasotzeko beharra dutenak.

Errejimen ekonomikoari dagokionez, baldintzak homogeneizatzen dira, bidezkoa den sisteman bat eskaintzeko eta orain egoitzen artean dauden prezioen arteko aldeak desagertzeko. Xede horrekin, modulu-motak bira murriztu dira: mendekoak eta ez mendekoak. Lehen kasuko plazetarako, lau tarifa-tarte finkatu dira: 1.700etik 1.800 eurora, 1.800etik 1.900 eurora, 1.900etik 2.000 eurora eta 2.000tik 2.100 eurora. Tarte bat edo bestea aukeratzea hiru irizpideren arabera ezartzen da: egoitzaren kokapena, tamaina eta langileen profila, landa guneetan daudenak eta txikiak direnak lehenetsiz.

Mendekoak ez direnentzako plazen kasuan tarte bakar bat dago: 1.200 eta 1.300 euro artekoa.

Aldiz, erabiltzaileentzat hiru prezio-mota ezartzen dira errentaren arabera: gehienez ere 1.502 euro arte mendekoentzat, 1.391,71 euro arte larri eta ertainentzat eta 758,83 euro arte mendekoak ez direnentzat.

Gainera, eredu berriak zenbait langile kontratatzea malgutzen du (sukaldea, garbitegia eta garbiketa), egoiliar-kopuruaren arabera orain arte eskatzen ziren ratioak kenduz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa