(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 17,4 milioiko gastua onartu du Nafarroako errepideetan uholdeek sortutako kalteak konpontzeko asteazkena, 2013.eko ekainak 19


Herrilanak 153 gertakari hauteman ditu sareko azpiegituretan eta bide-zoruetan izan diren kalte garrantzitsuengatik


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 17,4 milioi euroko gastua onartu du Foru Komunitateko errepide-sarean uholdeek eragindako kalteak konpontzeko.

Kopuru hori erabiliko da lur-askatzeek eta luiziek kaltetutako azpiegiturak konpontzeko (8,5 milioi euro) eta kaltetutako 46 errepideetako bide-zoruetan izandako kalte garrantzitsuak konpontzeko (8,9 milioi euro). Foru Administrazioaren historian errepide-sarean halako kalte handiei aurre egin behar dien lehen aldia da denbora berean eta bereziki Komunitateko erdialdeko eta iparraldeko zonaldeetako hainbat puntutan banatuta, Herrilanen Kontserbazio Zerbitzuak iragan maiatzaren 15ean egindako txostenaren arabera.

Izandako kalteak honako errepide hauetako kontserbazio-barruti edo -eremuei dagozkie, ordena horretan: Irurtzun (3,69 milioi), Lizarra (3,1 milioi), Tafalla (2,96), Iruña (2,62), Mugairi (2,57), Agoitz (2,29) eta Tutera (107.000 euro).

Nafarroako Gobernuak gastu hori onartu du Gobernu zentralak lege-dekretu bidez presta ditzakeen laguntzei kalterik egin gabe, halako hondamendi-egoeretan erabiltzen den mekanismoa betez, Nafarroako Gobernuak eskatu zuen moduan iragan maiatzaren 22ko akordio batean eta Barcina Lehendakariak helarazi ziena Barne ministro Jorge Fernández Díaz-i eta Nekazaritzako ministro Miguel Arias Cañete-ri.

Iragan urtarrilean, otsailean eta martxoan Nafarroan izandako prezipitazioek marka historiko guztiak gainditu dituzte; Iruñean 568 metro koadro baino gehiago, eta marka hori Komunitateko beste eskualde batzuetara zabal daiteke, hau da, iaz aldi berean izan ziren prezipitazioen hirukoitza. Gehiegizko ur horrek natura-ingurune guztian lur-askatzeak eta luiziak eragin ditu, bai eta intentsitate txikiko mugimendu sismiko batzuk, errepide-sareko puntu askori eragin dietenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa