(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

600 adimen-desgaitu baino gehiago hartzen dituen okupaziozko hamabi zentrok 3,6 milioi eskuratu ditu Nafarroako Gobernuaren aldetik


osteguna, 2013.eko ekainak 20


Tasubinsaren 11 zentro eta Ciganda Ferrer fundazioaren El Molino zentroa dira


Izenpetzearen unea

Botín eta Pérez, Tasubinsa-koa, lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 3,6 milioi eurorekin finantzatuko du aurten adimen-desgaituentzako 629 plaza okupaziozko 12 zentrotan. Haietako 600 Tasubinsak eskaintzen ditu haren okupaziozko 11 zentrotan, eta gainerako 29ak, Ciganda Ferrer fundazioaren El Molino zentroan.

Hala jasotzen dute berriki Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziaren zuzendari-gerente Gemma Botínek Tasubinsaren gerente José Pérezekin eta Ciganda Ferrer fundazioaren ordezkari Javier Aramendíarekin sinatu dituen lankidetza-hitzarmenek.

Zentro horietan adimen-desagaitasuna duten pertsonei garapen pertsonaleko eta sozialeko zerbitzuak ematen dizkie, zailtasun larriak dituztenak enplegu arrunta edo babestua izateko. Plazetako bat hartzeko, ezinbestekoa da Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak egiten duen aldeko lan-egokitasunaren egiaztagiria lortzea.


Izenpetzearen unea

El Molinoko Aramendía eta Botín lankidetza-hitzarmena sinatzeko orduan. ( irudia handitu )

Tasubinsaren 11 zentro

Zehazki, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak 3,5 milioi euro erabiliko ditu Tasubinsak okupaziozko bere 11 zentrotan eskaintzen dituen 600 plazak finantzatzeko. Zentro horiek honako udalerri hauetan daude: Beriain, Burlata, Elizondo, Lakuntza, Orkoien, Iruña (Ibaiondo zentroa), Zangoza, San Adrián, Tafalla, Tutera eta Villatuerta.

Horretarako, Tasubinsak 95 profesionali ematen die lana eta 491 plaza eskaintzen ditu okupaziozko unitateko modalitatean, 50 lan-gaitasunekoan, 31 okupazio berezikoan eta 28 zahartze goiztiarrekoan.

Tasubinsa (Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra, SA) 1989an sortutako enpresa da eta, 2004. urtetik, irabazi-asmorik gabekoa. Haren helburua adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzea eta gizarteratzea da eta enpresaren kapital soziala Anfas eta Fundosak (ONCE fundazioa) osatzen dute. Administrazio Kontseiluan Nafarroako Gobernuak ere parte hartzen du.

Ciganda Ferrer fundazioa

Bestalde, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak 185.500 eurorekin finantzatuko ditu Ciganda Ferrer fundazioak kudeatzen duen El Molino okupaziozko zentroko 29 plazak. Gainera, aurtengo azken lauhilekoan zentroko plaza-kopurua zabaltzea aurreikusten da.

Ciganda Ferrer fundazioak lan-gaitasuneko eta nagusien bizimoduari egokitzeko programa bat garatzen du adimen-desgaitasuna duten pertsonekin eta lan-merkatuan sartu ezin dutenak. Horretarako, bost profesionali lan ematen die eta haiek honako jarduera hauek egiten dituzte: okupaziozkoak, kiroletakoak, gizarte eta heziketakoak nahiz kulturalak, aisialdikoak eta astialdikoak.

Erakunde hori 1976an sortu zen, interes sozialekoa da eta irabazi-asmorik gabekoa. 2002. urtean El Molino okupaziozko zentroa sortu zuen, Iruñeko El Vergel kalean dagoena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa