(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak tokiko mapa erreformatzeko “errezeta nafarra” defendatu du, udalerri eta kontzejuen desagerpenaren aurrean astelehena, 2013.eko ekainak 24


Erreforma horretarako Gobernu Zentralari adostasuna eskatu dio eta tokiko arloan Nafarroak dituen eskumenak errespeta ditzala


Barcina Lehendakaria bere agerraldian, Santanderko alkate eta FEMPko lehendakari Iñigo de la Serna alboan duela. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako toki-administrazioa erreformatzearen alde agertu da mankomunitate-kopurua murriztuz eta administrazio-zerbitzuak berrantolatuz, udalerri- eta kontzeju-kopuruari eutsiz, Estatuko erreformaren aurrean; azken erreforma horrek "toki-administrazioaren egiturak berrantolatzen ditu zeharka, bere eskumeneko zerbitzuak betetzeko baldintza ekonomikoak finkatzean".

Horrenbestez, Barcina Lehendakariak azaldu du Nafarroako Gobernuaren ekimen legegileak "gaur egun dauden 272 udalerriak eta 348 kontzejuei eustearen" aldeko apustua egiten duela eta "pairatzen duten kudeaketa-egiturak murriztearen aldekoa, kostuen aurreztea sustatzeko helburuarekin" mankomunitate-kopurua murriztuz (egungo 67 mankomunitatetik 6ra murriztuko zen), dauden 166 kudeaketa-unitatetatik 103ra pasaz lehen une batean, pixkanaka 40 taldetara heltzeko.

Datu horiek guztiak jakitera eman ditu Barcina Lehendakariak "eskumen-sistemaren arrazionalizazioa eta toki-erakundeen erreforma" izeneko mahai-inguruan egin duen agerraldian. Ekitaldi hori Madrilen egin da IESE Business School-ek antolatutako I. Sektore Publikoaren Konferentziaren barnean.

Yolanda Barcinak azaldu du, gainera, Estatuko Legearen aurreproiektua Nafarroan aplikatzeak "era ez eraginkorrean garatutako udal-eskumenak onartzea ekarriko ziola", eta hori Lehendakariaren aburuz, "aipatutako eskumenak justifikatu gabe erabakitze autonomikoaren eremura pasatzea da, eta haren ordezkaritza ez da toki-izaerako hauteskunde-prozesuetatik zuzenean edo zeharka atera".

Barcina Lehendakariak gaineratu duenez, "Nafarroako udalerrien egoera ekonomikoa ona da" eta, "Estatuak esandakoaren aurrean, udalerri txikienak biztanle gehiago dituzten udalerriak baino egoera hobean daude". Gainera, oinarrizko zerbitzuen kostuen aldea adierazi du biztanleko eta urteko 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietarako, Espainian 1.219 eurora heltzen dena; Nafarroan, berriz, 188 eta 136 euro artean dabil eta, beraz, "Estatuko azterketaren emaitzak ezin dira Foru Komunitatera estrapolatu" eta "era berean iragarritako neurriak ez ziren aplikatu beharko".

Bestalde, aipatu du "Nafarroako Gobernua Gobernu zentralarekin bat datorrela toki-administrazioa erreformatu eta arrazionalizatu beharra dagoela" esatean, eta Lehendakariak eskatu du "alor horretan Foru Komunitateak dituen eskumenak errespeta ditzala, Nafarroaren eta haren toki-erakundeen lana balora dadila, aspalditik antolatzen jakiten dutenak eta beren baliabideak zentzu handiz administratzen jakin dutenak".

Bere agerraldia honako eskaera honekin amaitu du: "Estatuko akordio handia bat egin dadin, eskuzabala eta egingarria dena, gehiengo handi batek onartua gai hori joan-etorriko politika batean bihur ez dadin".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa