(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berako barrutian izandako harri-jausi batek N-121-A errepideko errei bat moztera behartu du

asteartea, 2013.eko ekainak 25


Jausia iragan ostegunean gertatu zen kilometro-puntu berean izan da


Ezponda egonkortzeko lanak, Beran. ( irudia handitu )

Gaur goizean beste harri-jausi bat izan da N-121-A errepidean (Iruña-Behobia), Bera parean eta iragan astean gertatu zen puntu berean (63+200 KP). Lehengo Arkaitza harrobiko ezponda harritsutik etorritako materialak errei bat moztea eragin du eta ibilgailuak ordezko beste pasabide batetik bideratzea.

Sustapen Departamentuak jausiak gertatu diren lursailaren enpresa titular ‘Hormigones y Morteros Preparados, S.A.’ enpresari eskaera egin dio ezponda egonkortzeko lanak egin ditzan. Horretarako, altuerako lanetan espezialista den talde bat (INACCES) kontratatu du, eta haiek, alde batetik, ezponda berraztertuko dute, eta bestetik, ezegonkor geratu diren harri-blokeak kenduko. Lan horietarako, beharrezkoa izan da errepidean segurtasunezko leku bat finkatzea erreia moztuz eta ibilgailuentzako beste pasabide bat jartzea saneamenduko nahiz egonkortzeko lanak iraun bitartean; dena den, ezin da jakin lan horiek zenbat iraungo duten.

Zirkulazioa seinalegileekin arautzen ari dira lan-ordutegian eta, handik kanpo, semaforoen bidez. Gainera, "new jersey" hormak jarri dira galtzadaren ardatzean eta kabailoi bat egin da harrobiko materialarekin eror daitezkeen harriak hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa