(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilariak Espainiako bi txapelketetan parte hartu duten kirol egokituen Nafarroako selekzioko kideei harrera egin die asteartea, 2013.eko ekainak 25


Adimeneko, ikusmeneko desgaituak nahiz garun-paralisia dutenak dira, eta atletismoan nahiz igeriketan lehiatu dira


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli-k, berriki Espainiako bi txapelketetan parte hartu duten kirol egokituen Nafarroako selekzioko 17 kideri harrera egin die Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan.

Ikusmeneko, adimeneko desgaitasuna edo garun-paralisia duten 17 kirolari dira eta atletismoan nahiz igeriketan lehiatu dira.

Taldeko argazkia

Alli kontseilaria omendutako kirolarien alboan. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli-k, berriki Espainiako bi txapelketetan parte hartu duten kirol egokituen Nafarroako selekzioko 17 kideri harrera egin die Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan.

Ikusmeneko, adimeneko desgaitasuna duten edo garun-paralisia duten 17 kirolari dira eta atletismoan nahiz igeriketan lehiatu dira. Alli kontseilariak aitortu die "beste guztientzako eredu direla, gazteentzat bereziki" eta azpimarratu du haien, haien familien eta Nafarroako Gobernuaren artean "desgaituko ez duen gizarte bat lortu behar dugula".

Omendutako sei kirolarik, iragan martxoaren 9an eta 10ean, garun-paralisia eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako autonomia erkidegoen arteko Espainiako txapelketan parte hartu zuten, Donostian. Igeriketan aritu ziren, 14 domina eskuratu dituzte, eta Aralar Pérez-ek Espainiako bi errekor lortu zituen.


Alli eta Pérez

Alli kontseilaria Aralar Pérez-ekin; azken horrek Espainiako bi errekor eta bost lehen postu eskuratu ditu igeriketa egokituan. ( irudia handitu )

Gainerako hamaikek ekainaren 5ean jardun zuten adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako autonomia erkidegoen Espainiako txapelketan, San Fernandon (Kadiz). Haietako bost igeriketako probetan aritu dira eta, beste seiak, atletismoan. Bi diziplina horietan Nafarroako selekzioa ranking-eko seigarren postuan sailkatu da eta, atletismoan, bigarren postuan.

Ekitaldian ere beraien kirol-teknikariek esku hartu dute, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Induráin-ek, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto-k, eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko lehendakari Blas Arróniz-ek. Omendutako kirolariek intsignia bat jaso dute, eta bertan Nafarroa ezkutua ageri da.

Igeriketa egokituaren Nafarroako selekzioa

Donostiako txapelketan lehiatu diren igeriketa egokituaren Nafarroako selekzioko kideak honako hauek izan dira: Adur Mendivil, Aralar Pérez, Iosu Pérez, Ivan Fernández (harrerara ezin izan duela etorri adierazi du), Ivan Salguero eta Miguel Fernández del Puerto. Haien teknikariak Eunate Beorlegui eta Juantxo Fuertes dira.

Bestalde, San Fernandoko (Cadiz) txapelketan aritu diren kirolariak honako hauek izan dira: Alberto Garralda (harrerara ezin izan duela etorri adierazi du), Gorka García (harrerara ezin izan duela etorri adierazi du), Iñaki Gil, Oscar Magaña eta Raúl Alonso. Haien teknikariak Eunate Beorlegui, Juantxo Fuertes eta Raúl González izan dira.

Atletismo egokituaren Nafarroako selekzioa

San Fernandon jokatutako txapelketan parte hartu duen atletismo egokituaren Nafarroako selekzioa honako hauek osatu dute: Alberto Echarri, Gorka Peña (harrerara ezin izan duela etorri adierazi du), Javier Eguilondo, Rubén Pascual, Saioa Urbina eta Tomás Josék. Marisa Marcotegui izan da kirol-teknikaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Txapelketetan lortutako emaitzak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa