(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak aurrekontuaren % 93,11 bete zuen 2012an, eta haren erdia gastu sozialerako erabili zen asteazkena, 2013.eko ekainak 26


Biztanle bakoitzeko egindako inbertsioa 5.625 eurokoa izan zen, eta kopuru horretatik 1.456 osasunerako ziren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012. urteari dagozkion Nafarroako Kontu Orokorren Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bilkuran; urte horretako ekitaldia % 93,11ko betetze-portzentajearekin itxi zen. Gastuaren % 49 Osasuneko (941 milioi), Hezkuntzako (553 milioi) eta Gizarte Politiken (238 milioi) departamentuetan erabili zen, % 96,68, % 93,16 eta % 93,22 betetze-mailarekin, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuak 2012. urteari dagozkion Nafarroako Kontu Orokorren Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bilkuran; urte horretako ekitaldia % 93,11ko betetze-portzentajearekin itxi zen. Gastuaren % 49 Osasuneko (941 milioi), Hezkuntzako (553 milioi) eta Gizarte Politiken (238 milioi) departamentuetan erabili zen, % 96,68, % 93,16 eta % 93,22 betetze-mailarekin, hurrenez hurren.

Foru Legearen proiektuan jasotzen denez, finkatutako aurrekontu bateratua 3.893 milioi eurokoa izan zen, eta handik 3.265 milioi bete ziren, hau da, 2011n betetakoarekin alderatuz, % 8,65eko murrizketa.

Ekitaldia BPGaren % 1,35eko defizitarekin itxi zen, Estatuak ezarritako % 1,50eko helburua betez. Lege-proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da orain, onar dezan.

Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Politiken departamentuek gastuaren erdia hartzen dute

Departamentuka, Osasunak (941 milioi euro), Hezkuntzak (553 milioi) eta Gizarte Politikak (283 milioi) gastuaren % 49 hartzen dute, % 93,16, % 96,68 eta % 93,22ko betetze-mailarekin, hurrenez hurren. Lehendakaritza, Justizia eta Barneak, 95,48 (504 milioi); Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguak % 98,30 (782 milioi). Betetze-portzentaje txikienekoak dira, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanak (% 83,27, 50 milioi); Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa (% 82,13, 267 milioi) eta Sustapena (% 76,55, 225 milioi).

Biztanleko, batez besteko gastua 5.625 eurokoa izan zen, eta handik zati handiena osasunari (1.456), hezkuntzari (855) eta Estatuko karga orokorren sostenguari (808) zegokion; jarraian datoz, toki-erakundeen jarduerako finantzaketa (358), gizarteko zerbitzuak eta sustapena (358), eta zor publikoaren amortizazioa nahiz interesak (309); azpiegituretarako 271 euro erabili ziren; 199 justiziarako, herritarren segurtasunerako, espetxeetarako eta kanpo-politikarako; 156 nekazaritza, abeltzaintza eta elikadurarako; 149 etxebizitzarako; 139 administrazioaren jarduketetarako eta 131 pentsioetarako.

Azkenik, biztanleko 96 euro erabili ziren I+G+Brako; 93 kulturarako; 90 enplegua sustatzeko; 70 industria eta energiako politika garatzeko; jarduketa ekonomikoetarako (garraio, merkataritza, turismo eta ETEetarako diru-laguntzak), 66 euro; eta izaera sozialeko beste prestazio batzuetarako, 20 euro.

Partiden arabera, gastu-betetze handiena langile-gastuei dagokie, 1.072 milioi euro, % 99,96ko betetze-mailarekin. Gastu arrunta 555 milioi eurokoa da, eta handik 413 material, hornidura eta beste zenbaitetarako erabili zen; 63 osasun-laguntzako itunetarako; alokairu eta kanonetarako, 58 milioi; konponketa, mantentze-lan eta kontserbaziorako, 17,3 milioi; eta zerbitzuen kalte-ordainetarako, 2,4 milioi euro.

Benetako inbertsioei dagokien kapitulua 142 milioi eurokoa da. Atal horretan betetako % 68,32 bi departamentutan batzen da; Sustapenekoan eta Etxebizitzakoan, 65 milioi inbertitzen dituenak (% 45,63) eta Osasunekoak; azken honek egindako 32 milioiko inbertsioarekin Nafarroako Gobernuak 2012an inbertsioan egindako ahaleginaren % 22,69 da.

Enpresako sektore publikoa

2012an zehar, sozietate publikoen bateratu gabeko emaitzak 115,8 milioi euroko galerak izan ziren; 2011n, 56,8koa izan zen.

Zifra guztiak kontuan hartuz, 2012an etekin handiena lortu duen enpresa NASUVINSA izan da 2,72 milioi eurorekin; jarraian, Salinas de Navarra, SA (1,04 milioi) eta TRACASA (1,02 milioi) datoz. Galerei dagokienez, galera-bolumen handiena honako enpresa hauek izan dute: SODENA 61,28 milioi eurorekin, CPEN 35,75 milioirekin, Ciudad Agroalimentaria de Tudela SA 5,87 milioirekin, Suministros y Servicios Unificados de Carrocería, SL 5,82 milioirekin, Navarra Deporte y Ocio, SLU 4,79 milioirekin eta Empresa Navarra de Espacios Culturales, SAU 4,32 milioi eurorekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa