(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak zentro pribatuetako arreta lehiaketa bidez itunduko du itxarote-zerrendak murrizteko asteazkena, 2013.eko ekainak 26


Nafarroako Gobernuak kontratatzeko eredu berria onartu du eta, haren bidez, laguntza eskaintza merkeenari esleituko zaio prozedura-sorten bitartez


Transcripción textual del video

Osasunbideak lehiaketa bidez kontratatuko du zentro pribatuetara bideratzen den osasun-arreta itxarote-zerrendak murrizteko; haren helburua pazienteei laguntza-baldintza onenak ahalik eta kostu txikienean lortzea da.

Horrenbestez, zentro pribatu bakoitzarekin dagoen banako egun hitzarmen-sistemaren ordez esparru-akordioa izeneko formulak ordeztuko du. Haren bidez, laguntza kontratatzen da paziente eta prozesuen sorta zehatzak aurrez lehiaketa bidez hautatutako enpresa batzuen artetik aukeratutako eskaintza merkeenaren arabera.

ebakuntza-gela

Ebakuntza-gelako irudia.

Osasunbideak lehiaketa bidez kontratatuko du zentro pribatuetara bideratzen den osasun-arreta itxarote-zerrendak murrizteko; haren helburua pazienteei laguntza-baldintza onenak ahalik eta kostu txikienean lortzea da.

Horrenbestez, zentro pribatu bakoitzarekin dagoen banako egun hitzarmen-sistemaren ordez esparru-akordioa izeneko formulak ordeztuko du. Haren bidez, laguntza kontratatzen da paziente eta prozesuen sorta zehatzak aurrez lehiaketa bidez hautatutako enpresa batzuen artetik aukeratutako eskaintza merkeenaren arabera.

Nafarroako Gobernuak lizitazio-prozesua baimendu du gaurko bilkuran, eta datorren urrian ebatzita egotea espero da.

2013a amaitzeko geratzen diren hilabeteetako aurrekontua 613.636 eurokoa da. Esparru-akordioa beste hiru urtez luzatu ahalko da, eta aldi guztirako 9.368.182 euroko gehieneko balioa kalkulatzen da.

Egungo sistema

Osasun-beharren aldakortasuna ikusita, Osasunbideak besteren errekurtsoak etengabe izatea eskatzen du haren laguntza-ahalmena asebetez gero paziente larriei atzerapenik gabe arreta emateko edo Arreta Espezializatuan Itxaroteko Bermeen Foru Legean aurreikusitako itxarote-denbora gaindituko dutenei arreta emateko.

Orain arte jarduera hori bereizi gabe bideratzen zen une bakoitzeko hitzarmenekin. Itxarote-zerrenden kasuan, bideratzeak Nafarroako Unibertsitate Klinikora edo San Miguel klinikara egiten ziren. Kasu bera zentro bat baino gehiagotan artatu daitekeenez, Osasunbideak egokitzat jo du itxarote-zerrendetatik bideratutako arreta lehiaketa publikoaren bidez hitzartzea; hala, baldintza ekonomiko onuragarriagoak erdietsiko dira.

Kontratuek kontsulta espezializatuen jarduera nahiz azterketa diagnostikoak eta terapeutikoak jasoko dituzte eta baita traumatologia, kirurgia ortopediko eta kirurgia orokorreko ebakuntzak ere. Osasunbideak egindako kalkuluen arabera, zentro kontzertuetara 4.500 paziente inguru bideratzen dira urtero.

Prozedura-motak, pazienteak eta prezioak

Lehiaketa deitzeko asmoz, Osasunbideak haren mende dauden ospitale-zentro guztien (Nafarroako Ospitalegunea, Tuterako Reina Sofía ospitalea eta Lizarrako García Orcoyen ospitalea) laguntza-jarduera eta eskaria aztertu ditu; haren arabera, baldintza-agiria egin du eta bertan kontratatu beharreko medikuaren eta kirurgiaren prozedura-motak jasotzen dira. Agiriak, gainera, gehieneko zenbateko bat finkatzen du prozesu bakoitzerako, merkatuko prezioekin bat etorriz finkatutakoa.

Zehazki, 26 prozedura identifikatu dira, haietatik sei azterketa diagnostiko eta terapeutikoei buruzkoak, bost espezialitate-mota ezberdinetako kontsultei buruzkoak eta gainerakoa ebakuntza-motei buruzkoak.

Lehen taldean honako azterketa hauek azaltzen dira: kolonoskopiak, ekokardiogramak, ekografiak, Holter, polipektomia endoskopikoa, TAC, erresonantzia magnetiko nuklearra, ondesteko sigmoidoskopia eta gastroskopia. Kontsultei dagokienez, bideratuko diren espezialitateak bizkarrezur, kardiologia, dermatologia, hematologia eta traumatologiako uniteari dagozkionak dira.

Bestalde, aurreikusitako traumatologiako kirurgia-ebakuntzak honako hauek dira: artroskopiak, mokorra guztiz ordeztea, belauna guztiz ordeztea, hallux valgus (juanikote izenearekin ezagutzen dena), atrodesis oina-orkatila, karpo-tunela askatzea, sorbaldako artroskopia, giharreko ebakuntza, faksia tendoia eta poltsa sinobiala; hatza malgukian, belauneko lotailua konpontzea eta mahukerdi errotorea. Azkenik, deribatu ahalko diren kirurgia orokorreko ebakuntzak honako hauei buruzkoak dira: bularretako ehuna kendu-hondatzea, kolezistektomia, uzkiko fistula kentzea, uzkiko fisurektomia eta sabeleko hormako hernia konpontzea. Kirurgia-prozeduretatik bideratutako errehabilitazio anbulatorioko tratamenduak ere ko dira.

Prozedura haietatik guztietatik, ekografiak nabarmentzen dira duten bolumenagatik, eta haietatik itundutako zentroetara 1.150 bideratzea aurreikusten da. Jarraian kolonoskopiak (780) eta TACak (610) datoz. Kontsultei dagokienez, eskaera handienak bizkarrezurreko unitatekoak dira (450); ebakuntzetan, berriz, aurten 216 artroskopia, belauneko 144 ordezte egitea eta halllux valgus-en 102 ebakuntza egitea aurreikusi da.

Prezioetan, azterketa diagnostiko eta terapeutikoen kasuan, aldatzen doaz, ekografia baten 71 eurotik polipektomia endoskopikoaren 548,53 euroraino. Aldiz, kontsultek gehienez ere 111,83 euroko prezioa dute. Eta ebakuntzen kostua, karpo-tunela askatzeko 703,04 euro, mokorra guztiz ordeztea 5.149,31 euro eta belauna ordeztea 4.585 euro.

Lehiaketako baldintzak

Adierazi denez, esparru-akordioa lehiaketako baldintza-agirian ezarritako baldintzak betetzen dituzten zentro-sorta baten hautaketan oinarritzen da, lehiaketa publiko bidez. Jarraian, medikuaren eta kirurgiaren prozedura-mota bakoitza kontratatuko da Administrazioarentzat zentroen aukeraketa horretatik onuragarriena den eskaintza.

Enpresa interesdunek eskaintzak aurkeztu beharko dituzte lehiaketan (26 mota) dauden medikuaren eta kirurgiaren prozedura guztietan, jarduketen eraginkortasun handiagoa bermatze aldera eta pazientearen laguntza integrala ziurtatzeko.

Onartutako baremoarekin bat etorriz, eskainitako prezioek gehienez ere 70 puntu izango dituzte; beste 30 puntu berriz lizitatzaileek pazienteak artatzeko denboretan egindako proposamen onenetara bideratuko dira.

Baldintza-agiriek zehatz-mehatz ezartzen dituzte instalazio, lokal, ekipamendu eta giza baliabideen baldintzak eta enpresek bete behar dituzten laguntza-epeak.

Gainera, Osasunbideak zabalduko dituen kontrol-mekanismoak aurreikusten dira laguntzaren kalitatea bermatzeko. Xede horrekin, itunpeko zentroek paziente eta familiarrei jasotako arretaren asebetetze-mailari buruzko inkesta bat egin beharko diete.

Gainera, Osasunbideak bideratutako pazienteen historia klinikoen kontu-ikuskapena eskatu ahalko du edozein unetan eta zentroek hiru hilean behin txostenak aurkeztu beharko dituzte Osasunbideak finkatutako kalitatezko zenbait adierazle betetzen direla esanez.

9,2 milioi euroko aurrekontua

Esparru-akordioaren urteko zenbatekoa a 2.918.182 euro ingurukoa da, eta handik 2,4 milioi laguntzari dagokio eta 518.182 euro kirurgiako protesiei. Esparru-akordioa hasteko aurreikusita dagoen datari erreparatuz, 2013 amaitzeko falta den aurrekontua 616.636 eurokoa da; handik 500.000 euro osasun-laguntzako kontzeptuari dagokio eta 113.636 euro kirurgiako protesiei.

Esparru-akordioa gehienez ere hiru urtez luzatu ahalko dela kontuan hartuz, aldi guztirako kalkulatutako balioa guztira 9.368.182 eurokoa da, eta, kopuru horretatik, 7.700.000 laguntzari dagokio eta, gainerakoa, 1.668.182 euro kirurgiako protesiei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Itundu beharreko prozedurak. Pazienteen bolumena eta gehieneko prezioak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa