(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.111 pertsonak parte hartu zuten 2012an ikastaroetan sartzeko probetan profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko osteguna, 2013.eko ekainak 27


Ia erdiak gainditu zuen (550) eta eskaera handieneko ikasgaiak matematika eta gaztelania izan ziren, 561 eta 431 parte-hartzailerekin, hurrenez hurren


Guztira 1.111 pertsonak parte hartu zuten 2012an Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako funtsezko gaitasuneko ebaluazio-proben 56 deialdietan, eta deialdi horiek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzako ikastaroetan sartzen uzten dute. Haietatik, ia erdiak (550) `gai´ kalifikazioa lortu zuen. 2. mailako matematika eta gaztelania gaitasunak izan ziren eskaera handienekoak, 561 eta 431 parte-hartzailerekin, hurrenez hurren.

2013an zehar 21 ebaluazio-proba deitu dira, bertan 683 pertsonak parte hartu dute, eta haietatik 338k gainditu zuten. 2012an bezala, parte-hartzaile gehien izandako ikasgaiak matematika (366) eta gaztelania (273) izan ziren.

Proba horien kopuru handiena Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Iturrondo zentroan egin zen, nahiz eta enplegu-agentzietan ere egiten diren, Nafarroako zonaldetan dagoen eskaeraren arabera. Iturrondo zentroak ere prestakuntza ematen du presentzialak, erdi presentzialak eta on-line bidezko ikastaroekin; bertan, gainera, esperientziaren bidezko egiaztapenaren kudeaketa garatzen da, bai eta ekintzailetza-ekimenetarako laguntza ere prestakuntza nahiz aholkularitzaren bitartez.

Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintza horiek gaitasun eta kualifikazio profesionalak etengabe bereganatu, hobetu eta eguneratzeko dira, biztanleria aktiboaren irakaskuntza erraztuz, eta pertsona, enpresa, lurralde nahiz sektore produktiboen beharrak batuz.

2013ko urte honetan lankidetza-hitzarmena sinatu da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin, helduen hezkuntza-zentroen bidez funtsezko gaitasuneko probetarako prestatzeko trebakuntza hori erraztu dadin. Akordio horri esker, 2013an zehar zentro horiek gaitasun horietako prestakuntzako 25 ekintza programatuko dituzte Iruñean, Tuteran, Altsasun, Lizarran, Tafallan eta Agoitzen. Leku horietan guztietan 500 pertsonak parte hartzea aurreikusten da, irailean hasita. Izen-ematea zabalik dago jadanik, eta enplegu-agentzietan nahiz Nafarroako Gobernuko enpleguaren webgunean egin daiteke. Ebaluazio-proben egutegi bat ere badago, eta han izena emateko enplegu-agentzietara edo Iturrondo eta Cenifer Prestakuntza Zentroetara jo behar da.

Profesionaltasun-ziurtagiriak

Profesionaltasun-ziurtagiriak lan-arloko prestakuntza egiaztagarriak dira eta, haiei esker, hezkuntza-sistemako prestakuntza profesionaleko tituluekin bat etortzen dira. Gaitasun-unitateetan antolatzen dira (gaitasun edo funtzio profesionalen taldeak) eta prestakuntza-ekintzak eginez lor daitezke edota lan-esperientzia aitortuz.

Ziurtagiri horiek 1. mailakoak izan daitezke, oinarrizko gaitasunak jorratzen direnean; 2. maila, teknikoagoak direnean eta 3. maila, gaitasun tekniko horiek goragoko maila batekoak direnean.

1. mailako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntzan sartzeko ez da beharrezkoa inolako titulaziorik izatea. 2. eta 3. mailakoak egiteko, titulazio jakin batzuk izan behar dira. Titulazio horiek izan ezean, ziurtagiriko ikastaroak egin ahalko dira funtsezko gaitasunak dituztela frogatzen badute edo matematikan edo gaztelanian gutxienezko ezagutza batzuk dituztela. Zenbait ziurtagiritan ere atzerriko hizkuntzako ezagutzak eskatzen dira. Funtsezko gaitasun bat erakusteari esker, ikastaro horiek egin daitezke bertako edukiak ulertuz eta ondoren haietan ikasten dena aplikatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa