(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sanferminetan ere lehen mailako arreta-sarea erabiltzea gomendatzen du ostirala, 2013.eko ekainak 28


Datozen jaietako osasun-arretarako dispositibo berezia prestatuta geratu da jadanik


bilkura

Osasun-dispositiboko bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Iruñeko eta Iruñerriko herritarrei gomendatu die datozen Sanferminetan osasun-arretaren beharra izanez gero, beraien osasun-zentrora jo dezaten, ohiko ordutegiarekin zabalik izango dena, eta eta ordutegi horretatik kanpo ospitalez kanpoko larrialdi-puntuak erabil ditzaten.

Osasun kontseilari Marta Verak Sanferminetako dispositibo berezia osatzen duten bilkuraren buru izan da gaur goizean. Bertan izan dira, Osasun Departamentuko arduradunez gain (CHNko zuzendaria, Ospitaletako Larrialdien zerbitzuen arduradunak, Ospitalez kanpoko Larrialdiak, lehen mailako arreta eta mediku-arreta zezen-plazan, besteak beste), Nafarroako Larrialdi Agentziako, Komunikazio Zuzendaritza Orokorreko, Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasun Arloko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariak.

Lehen mailako arreta-sareari dagokionez, Iruñea, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Atarrabia eta Zizur Nagusiko osasun-zentroek egunero 08:00etatik 15:00ak arte zabalduko dute, aurten San Fermin jaiekin egokitzen diren bi asteburuetan salbu: hilaren 6, 7 13 eta 14an; egun horietan itxita izango dira.

Egun horietan behar diren ohiko osasun-arretak herritar bakoitzaren etxetik hurbilen dagoen osasun-zentroan eskatu beharko dira, aurretik hitzordua eskatuz, edo larrialdien bidez, hala behar izanez gero.

Ospitalez kanpoko larrialdien arreta

Osasun-zentroak zabaltzeko ordutegitik kanpo, larrialdiak Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuek artatuko dituzte honako zentro hauetan:

- Egunero, 15:00etatik 20:00ak bitartean, Ermitagaña eta Arrotxapeako osasun-zentroetan (biak Iruñean) eta Burlatan. Hilaren 6, 7, 13 eta 14an zentro horiek 08:00etatik 20:00ak arte zabalduko dira.

- Eguneko 24 ordutan, jaiek irauten duten egun guztietan, San Martin doktorearen anbulatorioan (San Fermin kalea, 29), eta beste urtebetez erreferentziazko zentro bihurtzen da jaiaren arloan gertatzen diren osasun-larrialdiak artatzeko.

Zentro horretan, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak laguntza-puntu bat izan ohi du normalean, eta jaietan zehar mediku, erizain eta administrari baten laguntza jasoko du, etengabe zabalik egon dadin uztailaren 6ko (larunbata) 08:00etatik, uztailaren 15eko (astelehena) 08:00ak arte. Jaiaren beraren patologien arretarako dispositiboa etengabe artatuko dute mediku, erizain eta laguntzaile batek, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuaren eta anbulatorioko bertako baliabideen laguntzarekin.

Hori dela eta, aurrez aipatu denez, Osasun Departamentuak Iruñeko herritar guztiei gomendatzen die Osasunbideak lehen mailako arretan herritarren eskura jarritako dispositiboa erabil dezatela, bertako osasun-zentroetara joz ohiko arretarako eta larrialdietarako osasun-zentroen irekiera-ordutegian, eta hirigunean dagoen San Martin zentrora do hiri-inguruetakoetara (Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlata) joz larrialdiko osasun-zerbitzu bat behar dutenean; horrez gain, Iruñeko nahiz Iruñerriko herritarrei eta baita bisitariei ere eskatzen zaie, ahal den neurrian behintzat, CHNko larrialdi-zerbitzuetara, lehengo Nafarroako Ospitaleak eta Virgen del Camino, joan ez daitezen, bertako jarduera kasu larrienetan oinarritu behar baita.

Luxazioak, ebakiak, kolpe txikiak eta arinak diren beste zenbait ezbeharrek benetan larrialdiko ospitale-arreta behar dutenen artatzea eragotzi dezakete ospitalez kanpoko instalazioetan modu eraginkorrean tratatuak izan daitezkeenak.

Vázquez de Mella, asteburuetan

Asteburuen osagarri modura, aurreko urteetan bezala, Lehen Arretako Unitate bat prestatuko da Vázquez de Mella ikastetxeko patioan jaietan izan daitezkeen patologia arinak artatzeko.

Bertan lehen arreta emango da eta, hala badagokio, larrialdi handiagoko pazienteak San Martin doktorearen anbulatoriora edo Nafarroako Ospitalegunera bidaliko dira. Ospitalea hilaren 6ko 08:00etatik hilaren 8ko 08:00ak arte zabalduko da, eta hilaren 12ko 20:00etatik hilaren 15eko 08:00ak arte; tarte horretan, medikuak, erizainak eta laguntzaileak izango dira artatzen, Osasunbidearen laguntzarekin.

Arreta Txupinazoan

Uztailaren 6an, Txupinazioa dela eta, lehen sorospeneko hiru arreta-postu izango dira, Jacobaren pasabidean, Santo Domingoko aldapan (Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren alboan) eta San Cerninen. Gurutze Gorriaren, DYAren eta Osasunbidearen laguntzarekin jarritako postu horiek honako osasun-behar hauek artatuko dituzte: jaien hasierako ekitaldian bildu ohi den jendetzaren ondorioz gerta daitezkeen kolpe eta kontusioak, beiraz egindako ebakiak eta beste patologia arin batzuk.

Dispositibo horretan 3 mediku, 3 EUD, sorosleak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (SVA), oinarrizko bizi-euskarriko 5 anbulantzia (SVB) eta laguntzako 2 ibilgailu.

Entzierroetarako dispositibo berezia

Entzierroetako zaurituak artatzeko dispositibo berezia sorospeneko 16 puntuk osatuko dute, haietatik 12 medikalizatuak. Entzierroak 848,6 metroko ibilbidea du eta, hala, ia 53 metro bakoitzeko sorospeneko puntu bat izango da. Arretako dispositibo guztia 112-SOS Navarra Zentrotik koordinatuko da Nafarroako Larrialdi Agentziako egoitzatik.

Entzierroko sorospeneko puntuak honako leku hauetan izango dira: Santo Domingoko aldaparen hasiera (Hezkuntza Departamentuaren egoitza), Nafarroko Museoaren eskailerak, Santiagoko plaza (udaletxearen atzealdea), San Saturninoko eskailerak, udaletxea (2), Mercaderes (2), Xabierko jaitsiera (2), Espoz y Minako zeharkalea, Tejería, Ahumada dukearen kalea, Labriteko jaitsiera, Nafarroako Gorteak ("Telefonos" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway (iparraldeko kailejoia).

Gainera, medikalizatutako sorospeneko puntu bakoitzak osasun-garraioa izango du: SVAko 9 anbulantzia nahiz SVBko 6, eta azken horietako 2 laguntza modura izango dira Gazteluko plazan 112-SOS Navarra Zentrotik osasun-garraio gehiago behar duen ibilbideko puntura bideratzeko.

Laguntza-dispositibo horretan gutxienez 12 mediku, 12 EUD, 21 garraio-teknikari, 50 sorosle, komunikazioko 8 langile eta postuko 8 koordinatzaile ariko dira lanean. Ibilbidean arreta Gurutze Gorriak, DYAk eta Osasunbideak utzitako baliabideekin nahiz osasun-langileekin emango da, eta haiek guztiek osasun-laguntza lekuan bertan emango dute eta artatua anbulantzian eramango dute egokituko zaien sektoretik, denbora errealean SON Navarrako 112 Koordinazio Zentroari informazioa eskainiz artatu diren pertsonen zauri eta lesioen inguruan.

SOS Navarrako 112 Koordinazio Zentroa arduratuko da osasun-laguntza antolatzeaz eta zaurituak osasun-zentroetara bideratzeaz, hiru helbururen arabera jardunez: zauritu larrienak izan daitezen ospitaleetara heltzen lehenak; ospitale bakoitzera hel daitezen bertako ezaugarri teknikoen nahiz ahalmenen araberako zaurituak, eta zaurituen banaketa ospitaleetan beraien laguntza-zamaren arabera egin dadin.

Larrialdiko Osasun Garraio Sareari emandako laguntza

Iruñeko eta Iruñerriko ohiko osasun-garraioaren sareak (3 SVA eta 3 SVB anbulantziak eta medikalizatua den helikoptero batek osatzen dute sarea) laguntza handiagoa izango du jaietan: SVA anbulantzia 1, 3 SVB anbulantzia eta laguntzeko beste ibilgailu batzuk izango dira, eta asteburuetan, beste 2 SVB anbulantzia gehiago.

Entzierroan izandako zaurituei buruzko informazioa

Osasun Departamentuak prentsa-areto bat prestatu du CHNko Larrialdien eraikin berrian, eta bertatik egunero entzierroan izandako zaurituei buruzko informazio guztia igorriko da. Kokapen hori maldatik eta A Ospitaleko Larrialdi Zerbitzutik duen hurbiltasunagatik aukeratu da, bertara bideratzen baitira entzierroko zauritu gehienak eta bertan kokatu ohi baitira normalean entzierroa egunero jarraitzen duten hedabideak.

Hala egin nahi duten kazetariek entzierroa zuzenean jarraitu ahalko dute prentsa-aretoan, telebista-pantaila bat jarri baita bertan. Gainera, egunero bi prentsaurreko emango dira; lehenengoa, 08:20-08:25ak aldera, eta lehenengo horretan goiz horretan izandako zaurituen lehen aurrerapena eskainiko da; bigarrena, berriz, 09:00etan izango da, eta egun horretako zaurituei buruzko informazio guztia ematen ahaleginduko dira orduan. Egunero hedabideen aurrean azalduko dira CHNko zuzendaria, CHNko mediku-zuzendaria edo A Ospitaleko eta B Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuen buruak.

Prentsa-aretoa San Fermin jaietan Osasunaren baitan sortzen diren informazio guztiak igortzeko leku bihurtuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa