(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren 146.187 euroko diru-laguntza jaso duten zolaketa, sareen berritze eta argiztapeneko obrak inauguratu dira Olaguen ostirala, 2013.eko ekainak 28


Ekitaldian Esparza kontseilariak eta Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez Arreguik parte hartu dute


Esparza kontseilaria, Francisco Pérez, Raúl Pascal eta Julián Otondo, Olagueko plazan. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak Olagueko Kontzejuko (Anue) zolaketa, sareen berritze eta argiztapeneko obrak inauguratu ditu gaur goizean. Obra horiek Nafarroako Gobernuaren 146.187 euroko diru-laguntza jaso dute, 2009-2012 aldirako Tokiko Azpiegituren Planaren eskutik. Obren barnean sartzen da, gainera, hilerriko bidea konpontzea.

Ekitaldian parte hartu dute ere Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez Arregui-k, kontzejuko lehendakari Julián Otondo-k, eta Anueko alkate Raúl Pascal-ek. Bere agerraldian, kontseilariak udalerri txikietan bertako bizi-baldintzak hobetzeko lanean ari diren diren guztiei eskerrak eman dizkie, eta beren jarraipenaren aldeko apustua egiten dutenak toki-maparen erreforma berrian.

Lan horietan plaza nagusiaren zolaketa berria egin da, udalerriko zeharbideari erantsita dagoena, 1.273 m2-ko azaleran: haietatik, 839 m2-an hormigoia erabili da, eta 334 m2-an galtzada-harria. Gainera, zintarriko 437 metro lineal jarri dira kaliza-harriarekin eta galtzada-harri alakatuarekin egindakoa, espaloia mugatzeko eta euri-urak hartzeko.

Bestalde, euri-urak hartzeko sarea berritu da zonalde berean PVC hodiekin, eta 9 sifoi-hustubide jarri dira sare berriari lotuta PVC hodiekin ere. Sare horrek urak udalerriko ibairaino bideratzen ditu eta bertara bideratutako bi irteera ditu.

Azkenik, udalerriko argiztapenean lanak egin dira, plazan (lurperatutako argien kanalizazioa), zeharbidean eta San Juan kalean; 20 argi-puntu berritu eta 13 argi jarri dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa