(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

750 agentek osatzen dute Foruzaingoak Sanferminetarako aurreikusitako dispositiboa astelehena, 2013.eko uztailak 1


Haren helburu nagusia ospakizunak segurtasun osoz eta arazorik gabe egin daitezen zaintzea da


Entzierroa

Entzierro bat dela-eta, Foruzaingoak jarritako herritarren segurtasun-dispositibo baten artxiboko irudia.

Foruzaingoak 750 agentek osatutako dispositibo bat aurreikusi du datozen Sanferminetarako. Haren helburu nagusia herritarren eta bideko segurtasuna zaintzea izango da, bai eta ospakizunak arazorik gabe egin daitezen zaintzea ere, jendetza handiko momentuetan bereziki.

Dispositibo hori Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrásek aurkeztu du, Gobernuko Ordezkaritzan gaur goizean egindako Segurtasun Batzordearen koordinazio-bilkuran zehar. Bilkura horretan parte hartu du ere Gobernuko ordezkari Carmen Alba-k eta Iruñeko alkate Enrique Mayak.

Morrás kontseilariaren arabera, Foruzaingoak datozen Sanferminetan emango dituen zerbitzuak lau jarduketa-eremutan garatuko dira funtsean: herritarren segurtasuna zaintzea Iruñeko erdigunean eta ospakizun nagusiak egin bitartean; hiriburuko ingurabidearen zaintzaren eta bertan bat egiten duten sare nagusiko errepideen zaintza prebentiboa; Aginpidearen Ordezkaritzaren lanak egikaritzea zezen-ospakizunetan, eta delituen ikerketa eta haien egileen atxilotzea, zorro-lapurrei eta liskar edo borrokei arreta berezia eskainiz.

Txupinazoa, patruilatzeak eta herritarrentzako arreta

Horrenbestez, 2013ko jaietan zehar Foruzaingoak kontrolak egingo ditu Gazteluko plazan eta Sarasate ibiltokian Txupinazoa baino lehen, uztailaren 6an.

Gainera, agenteek oinez nahiz autoz patruilatuko dute eguneko 24 ordutan, jaiaren erdigunean. Hala, prebentziozko zaintza indartu nahi da herritarrek egindako eskaeren edo ofiziozkoen aurrean jardun ahal izateko (salmenta ibiltaria, gizalegeari buruzko udal-ordenantza betetzea, estupefazienteen trafikoaren aurkako borroka…). Ikerketa kriminaleko lanak ere egingo dira.

Bestalde, Gazteluko plazan dagoen Foruzaingoaren Herritarrentzako Arreta Bulegoa indartuko da jaietan eta 24 orduko zerbitzua ematen jarraituko du. Salaketak jasotzeaz gain, bulego horrek Iruñeko Udalarekin lan egingo du galdutako objektuak jasotzeko garaian.

Zezen-ospakizunak eta entzierroa

Zezenaren Feriari dagokionez, Foruzaingoak Aginpidearen Ordezkaritza modura ariko da zezenen lurreratze, pisatze, albaitariaren azterketan eta zezenen bereizketan, beste eginkizun batzuen artean.

Gainera, agenteek zezen-ospakizunak behar bezala egin daitezen zainduko dute eta kailejoian nahiz zezen-plazan eta inguruan ordena gorde dadin. Alde horretatik, Foruzaingoak zezen-plazaren inguruak kontrolatuko ditu zezenketetarako birsalmenta eragozteko. Legez kanpoko jarduera hori hautemanez gero, sarrerak kenduko dira salaketa-akta baten bitartez, eta hura Iruñeko Udalera igorriko da zehapen-espedientea has dezan.

Entzierroari dagokionez, Foruzaingoa, Iruñeko Udaltzaingoaren laguntzarekin, azken zatian ordena bermatzeaz arduratuko da (Tejeria-Telefonica-Zezen Plaza).

Arreta zezen-plazaren barnean dauden jokabideekin

Aurreko urteetan bezala, Foruzaingoak beraien herritarren kontrol eta segurtasuneko lanekin jarraituko dute zezen-plazan egiten diren ekitaldietan, ospakizunetan giza legezkoak ez diren jokabideak murrizteko asmoz. Beste batzuetan, esku-hartze gehienak harmailetatik jaurtitako objektuen eta borroken ondorioz egin izan dira.

2012an Foruzaingoak 100 salaketa jarri zituen Zezenen Araudiaren urraketari lotuta eta 93 pertsona atera zituen zezen-plazatik ospakizunak egin bitartean. Gainera, zezen-plazan herritarren segurtasunari lotutako 25 salaketa izapidetu zituen eta beste 9 udal-ordenantzen arau-urratzeengatik.

Gogoratu behar da, ordena publikoaren nahasmenduaren kasuan isunak 300 eurokoak izan daitezkeela eta objektuak zezentokira jaurtitzeagatik 300 eta 6.000 euro artekoak.

Ingurumena eta bideko segurtasuna

Bestalde, Foruzaingoak arreta berezia jarriko du kanpaldi irregularren kontrolean, kontrolik gabeko isurketetan eta baimenik gabeko suetan Iruñeko berdeguneetan nahiz hiriburuaren inguruko udalerrietan.

Bideko segurtasuneko jarduketei dagokienez, Foruzaingoak Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren 2013ko aurreikusitako Ekintza Planarekin bat egingo du; plan horretan Foru Komunitateko beste polizia batzuek ere parte hartuko dute.

Aurretiazko kontrolak

Iragan ekainaren 24tik eta uztailaren 5a bitarte Foruzaingoa kontroleko dispositibo egonkor batzuk egiten ari da, beste segurtasun-indar batzuekin koordinatuta, Iruñera sartzeko hainbat bidetan eta autobus- nahiz tren-geltokietan.

Kontrol horiek Txakur Gidarien Taldearen eta Esku-hartze Berezien Taldearen laguntza dute. Helburua drogak, substantzia estupefazienteak, armak eta lehergaiak aurkitzea da.

Indarkeriazko taldeetakoak edo antolatuetakoak izan daitezkeen pertsonen presentzia aztertzen da ere. Horretarako, agenteek susmagarriak identifikatzen dituzte eta izan daitezkeen aurrekari edo errekisitoria judizialak aztertzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa