(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainean 1.764 langabe gutxiago izan da Nafarroan, eta orain 51.421 lagun daude lanik gabe asteartea, 2013.eko uztailak 2


Aurreko hilabetearekin alderatuz, % 3,32 jaitsi da eta iaz hilabete berean izandako jaitsiera bikoiztu du


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan 51.421 langabe erregistratu ziren ekainaren amaieran, hau da, % 3,32 jaitsi da (1.764 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan, 53.185 lagun zeuden lanik gabe.

2012ko datuekin alderatuz, langabeziak aurreko urteko ekainean baino bikoitza baino gehiago egin du behera (2013ko ekainean, % 3,32 eta 2012ko ekainean, % 1,49)

Kontratazioari dagokionez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) 21.102 kontratu erregistratu dira, lantokia Nafarroan izanik. Hau da, 617 kontratu gehiago maiatzarekin alderatuz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerente Mª Isabel García Malok langabeziaren jaitsiera "positibotzat" jo du, "bereziki laugarren jaitsiera delako jarraian". Nolanahi ere, gaineratu du, "zentzuzkoa izango zela datozen hilabeteotako datuen zain geratzea joera batez hitz egin aurretik". Bestalde, kontratazioaren igoera txiki bat azpimarratu behar da (% 3) aurreko hilabetearekiko, nahiz eta kontratazio mugagabeak behera egin duen.

Enplegu-agentzien arabera, langabezia guztietan jaitsi da: Agoitz (% 5,33), Lizarra (%, 4,85), Tafalla (% 4,16), Yamaguchi (% 3,99), Altsasu (% 3,95), Doneztebe (% 3,49), Tutera (% 3,45), Lodosa (% 3,15), Ensantxe (% 2,93) eta Arrotxapea (% 2,24).

Sektore ekonomikoen arabera, honako alor hauetan izandako jaitsiera nabarmendu behar da: osasun-jarduerak (245 pertsona gutxiago). enpleguari lotutako jarduerak, ABLEk (228), motordun ibilgailuen fabrikazioa (162), txikizkako merkataritza (139), Administrazio Publikoa eta Defentsa, GS (134 pertsona).

Sexuaren arabera, langabezia gizonen kasuan gehiago jaitsi da. 26.352 emakume daude lanik gabe, % 2,85 murriztuz eta 25.069 gizon, % 3,8 jaitsiz aurreko hilabetearekin alderatuz. Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako langabeen kopuruak % 7,65 egin du behera (4.971 dira orain), eta 25 urtetik gorakoen langabezia, berriz, % 2,83 jaitsi da (46.450 dira orain) aurreko hilabetearekin alderatuz.

Kontratazioa. 2013ko ekainean 21.102 kontratu erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hau da, aurreko hilabetean baino 617 kontratu gehiago. Erregistratutako 21.102 kontratuetatik, 918 mugagabeak izan zien, hau da, kontratu guztien % 4,35.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa