(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak egitura berrantolatu du, profesionalek gehiago parte har dezaten osasun-arretarako eredu berriaren ezarpenean
asteazkena, 2013.eko uztailak 3


Zuzendaritza-taldea berritu dute: Osasunbideko zuzendari-kudeatzaile berria Juan Jose Rubio Vela izango da, eta Nafarroako Ospitale Guneko zuzendaria, Victor Peralta Martin


Juan Jose Rubio, Osasunbideko zuzendari-kudeatzaile berria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak osasun-egitura berrantolatuko du, alde batetik, osasun-arloko profesionalek gehiago parte har dezaten; eta bestetik, asistentziaren antolamendua integralagoa izan dadin, sustatzen ari diren osasun-arretarako ereduarekin bat egite aldera. Eredu horretan hainbat programa daude, besteak beste: gaixo kroniko eta patologia anitzekoei arreta emateko plana, onkologia eta dementzia-plan integrala eta lehen mailako arreta eta arreta espezializatuaren koordinazioa sustatzeko programa.

Egitura berrantolatzearekin batera, Osasunbideko eta Nafarroako ospitaleguneko  zuzendaritza-taldeak berritu dira: orain, Juan Jose Rubio Vela eta Victor Peralta Martin izango dira zuzendariak, hurrenez hurren. Horrez gain, Maria Jesus Calvo Guitan ospitaleguneko medikuntza-zuzendari izendatu dute.

Osasun kontseilariak Foru Gobernuari gaur azaldu dio zein diren proposatutako antolaketa berriaren ildo orokorrak eta helburuak. Aldaketek Osasunbidean eta Osasun Zuzendaritza Nagusian izango dute eragin handiena.

Aldaketa nagusiak

Osasunbidearen egitura murriztu egin da, Antolaketa, Asistentziaren Gestio eta Informazio Sistemen Zuzendaritza kendu egin dutelako. Unitate horretako zerbitzuei dagokienez, Informazio Sistemena Osasun Zuzendaritza Nagusian sartu dute, zeharkako zereginak dauzkalako, hau da, Osasunbideari ez ezik osasun-egitura guztiari eskaintzen dizkiolako zerbitzuak. Halaber, Asistentziaren Koordinazio eta Kontrol Zerbitzua Gaixoen Arreta eta Kalitate Zuzendaritzan sartu da, eta Antolaketa Zerbitzua Osasunbideko Gerentziaren mende egongo da zuzenean.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua eta Informazioaren Segurtasun Zerbitzua ere kendu egin dituzte.

Azken horren lanak Informazioaren Segurtasun Atalak egingo ditu eta Atal hori Informazio Sistemen Zerbitzuaren barruan egongo da.

Orobat, Alta Ondoko Asistentzia eta Kalitate Zuzendariordetza sortu dute, Nafarroako ospitaleguneko Zuzendaritzaren laguntza-unitate gisa.

Zuzendariordetza berri horren helburuak  asistentzia-prozesuak zehaztea eta bultzatzea dira, Departamentuaren proiektu estrategikoak Nafarroako ospitalegunean ezartzeko prozesua koordinatzea eta kudeaketa-itunak garatzea, zehaztutako urteko helburuen arabera. Gainera, Osasun Departamentuan Osasun Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatu dute. Hala, Osasun Informazioko Sistemen Zerbitzua hartzeaz gain, Zuzendaritza Nagusiak zeregin gehiago izango ditu; asmoa helburu orokorren plangintzan eta ebaluazioan dauzkan egitekoak indartzea da eta Departamentua nahiz Osasunbidea, alde batetik, eta plan estrategikoak eta ekintza-planak, bestetik, koordinatzea.

Horrez gain, koordinazioa sendotze aldera, batzorde bana sortu dituzte Osasun Zuzendaritza Nagusian eta Osasunbidean.

Osasun Zuzendaritza Nagusiko batzordeko kideak izango dira: kontseilaria, Osasun zuzendari nagusia, Osasunbideko zuzendari-kudeatzailea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria, Osasunbideko zuzendariak eta idazkari nagusi teknikoa. Eta Osasunbideko batzordeko kideak, zuzendari-kudeatzailea eta Zerbitzuko zuzendariak; batzorde hori sortuta eta martxan zegoen, baina estatutuetan jaso gabe.


Ondoren, zuzendaritza-talde berriko kideen curriculumen berri ematen da: 

Juan José Rubio

1965ean jaio zen Iruñean, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Ingeniaritza Industrialean, Automatikoan eta Elektronikoan lizentziatuta dago Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Ingeniaritza Biomedikoaren Masterra egina du Bostongo Unibertsitatean. Gainera, osasuneko erakundeen zuzendaritzan (IESE) eta kudeaketa klinikoa eta prozesuen hobekuntzan (IE, Madril).prestakuntza du.

Profesionalki lanean aritu da, osasun-sektore pribatuan (osasuneko teknologia nahiz aholkularitzako zenbait multinazionaletan, besteak beste berrikuntzan, teknologian eta antolaketan proiektuak eginez) nahiz publikoan, Gregorio Marañon ospitalean (Madril) eta Toledoko Ospitale Gunean zuzendaritza-lanak betez.

Osasunbideko zuzendari-gerente izendatu arte, Sidra ospitaleko ekipamendu medikua instalatzeko koordinazio-zuzendaria zen, Qatar-en.


Víctor Peralta, Nafarroako ospitaleguneko zuzendaria. ( irudia handitu )

Víctor Peralta Martín

Víctor Peraltak 56 urte ditu, ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu. 1981ean lizentziatu zen Medikuntzan eta Kirurgian Valladolideko Unibertsitatean, eta, 1985etik aurrera, Psikiatrian espezialista da Madrilgo Ramón y Cajal ospitalean. 2001ean, Doktoretzako Sari Berezia erdietsi zuen eskizofreniaren diagnostikoari buruz egindako tesiagatik. Osasun Erakundeen Goi Kudeaketako diplomatura ere du (IESE, Nafarroako Unibertsitatea). Nafarroako Unibertsitateko irakasle kliniko elkartua da eta Estatuko nahiz atzerriko zenbait unibertsitateko irakasle gonbidatua.

1987 eta 1996 artean bere espezialitatean lanean aritu zen Virgen del Camino ospitaleko Psikiatria atalean. 1996ean Virgen del Camino ospitaleko Psikiatriako bitarteko buru izendatu zuten, eta 2005. urtean burutza hori oposizio bidez lortu zuen.

2010. urtetik, Nafarroako Osasun Mentaleko zuzendari kargua du.

Mª Jesús Calvo Guitián

1959an jaio zen Iruñean, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 1983an lizentziatu zen Medikuntzan eta Kirurgian Nafarroako Unibertsitatean, eta Analisi Klinikoen espezialitatea eskuratu zuen egoitza Nafarroako Ospitalean egin ondoren 1984 eta 1987 artean. Gainera, Osasun Antolaketako Zuzendaritzan aditua da Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean.

Larrialdien Laborategiko arduradun izan zen 1987 eta 1990 artean. 1991tik aurrera, Analisi Klinikoetan mediku-espezialista moduan era librean aritu zen lanean. 2003an, Nafarroako Ospitaleko Laguntza Zuzendari Mediko Asistentziala izendatu zuten eta 2007an, zentro horretako zuzendari.

2010. urtetik, Nafarroako ospitaleguneko Zerbitzu Zentraletako Mediku zuzendariorde kargua zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa