(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bost milioi arte zabaldu ditu gizarteratzeko errentaren hartzaileei lana emateko laguntzak asteazkena, 2013.eko uztailak 3


Mila kontratazio inguru sinatzea aurreikusten du eta egokia den lanpostu bati uko egiten diotenek prestazioa galduko dute


Argazki orokorra

Gobernuaren aurreko bilkura bateko irudia.

Nafarroako Gobernuak aurten 5,14 milioi euro erabiliko du gizarteratzeko errenta (RIS) edo gizarteratzeko/laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten ia mila pertsonaren kontratazioari laguntza emateko.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak gizarte-errenten onuradunen kontratazioa errazteko bi programa sustatzen ditu. Lehenengoa Gizarte Enplegu Babestua da, eta horretarako 2.194.000 euro erabiliko dira. Bigarrena, Zuzeneko Enplegu Aktiboa da, eta haren partida ekonomikoa zabaldu egin da Foru Gobernuaren erabakiz 2.951.000 euro arte.

Zuzeneko Enplegu Aktiboko programaren aurrekontuko bigarren igoera da. Hasieran 751.000 euro zituen, baina lehen aldiz 1.600.000 eurorekin zabaldu zen eta, orain, beste 600.000 eurorekin. Igoera horrekin 700 lanpostu arte finantzatu nahi dira, Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik gaur, asteazkeneko Gobernu Bilkuraren ondoren azaldu duenez. Momentuz, 559 kontratu gauzatu dira tokiko 113 erakunderekin, irabazi-asmorik gabeko 8 erakunderekin eta 6 enpresarekin.

Zuzeneko Enplegu Aktiboa programaren bitartez, Nafarroak finantzatzen du, gizarteratzeko errenta edo gizarteratzeko/laneratzeko laguntzaren hartzaileen kontratazioen enpresako gizarte segurantzako soldata-kostuaren nahiz kuotaren % 100, tokiko erakundeek, gizarte-ekimeneko erakundeek edo enpresek egindako kontratazioak, hain zuzen.

Laneratzeko beste zenbait programa

Bestalde, Nafarroako Gobernuak Gizarte Enplegu Babestua programa sustatzen du; haren bidez, 38 udal eta mankomunitatek RIS jasotzen duten 256 lagun kontratatu dituzte sei hilabetez lanaldi osorako, edo laguntza ekonomiko hori jaso gabe gizarteratzeko/laneratzeko baliabide bat behar duten pertsonak, azken horiek lan-merkatuan sartzeko dituzten aukerak handitu ahal izateko.

Programa horren bitartez, toki-erakundeek sustatutako talde-intereseko proiektuak garatzen dira eta, gainera, kontratutako pertsonen sustapen, laguntza eta prestakuntzako jarduera osagarriak egiten.

Azkenik, Gizarte Politiken Departamentuak, PFEZren % 0,7ko funtsaren bidez, 832.000 eurorekin finantzatutako diru-laguntzen bi deialdi argitaratuko ditu laster, prestaziorik gabeko langabeen kontratazioari laguntza emateko mendeko pertsonen laguntzaile gisa eta gizarte-enplegu babestuko edo gizarte-intereseko enplegu komunitarioko proiektuak abian jartzeko, gizarte-bazterketako egoeran dauden langabeei lana emate aldera.

Prestazioaren galera lan bati uko egitean

Nafarroako Gobernuak ere jarraibide batzuk onartu ditu eta, haien bidez bermatzen da RISaren edozein hartzailek justifikaziorik gabe postu bati uko egiten badio prestazio hori jasotzeari utziko diola.

Ezarritako protokoloaren arabera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Oinarriko Gizarte Zerbitzuek Gizarte Politiken Departamentuari RISen hartzaileak izan eta lanpostu bati uko egin dioten pertsonen izenaren berri emango diote. Une horretatik aurrera eta, hamabost eguneko epean, prestazio automatikoki indargabetuko da.

Gainera, Gizarte Politiken Departamentuak jarraipen-plan bat egingo du Oinarriko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean arau horiek betetzen direla ziurtatzeko.

Ekimen horrekin, Nafarroako Gobernuak ondorengoa bermatu nahi du: gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak beraiek izan daitezela benetan behar dutenak, eta bestetik, indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea. Araudi horrek ezartzen du, laguntza hori jasotzen duten pertsonak lanpostu egoki bati uko ez egitera behartuta daudela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa