(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gizarte-ekintzaren inbertsioa 2013an 12 milioi euro arte hirukoizten duen hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa” fundazioak osteguna, 2013.eko uztailak 4


Yolanda Barcina Lehendakariak eta fundazioaren zuzendari nagusi Jaimen Lanaspak lankidetza sinatu dute gizarte- eta hezkuntza-arloan, arlo zientifikoan, eta ingurumen- nahiz kultura-arloan


Barcina Lehendakaria eta Jaimen Lanaspa hitzarmena sinatzen, Goicoechea lehendakariordea eta Raúl Marqueta bertan direla. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta "la Caixa" fundazioko zuzendari nagusi Jaime Lanaspak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Iruñean haren gizarte-ekintzak aurten Nafarroan garatu behar duten arloei buruz. Jarduera horretarako 12 milioi euro erabiliko ditu, iaz inbertitutako baliabideen hirukoitza (3,6 milioi euro), handitzen ari den finantza-presentziaren eta Foru Komunitatearekin duen inplikazioaren adierazgarri.

Ekitaldian izan dira, gainera, "la Caixa"-ren Nafarroako lurraldeko zuzendari exekutibo Raúl Marqueta, eta lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea.

Hitzarmenak gizarte- eta hezkuntza-arloko, arlo zientifikoko, eta ingurumen- nahiz kultura-arloko lankidetza jasotzen du. Haien barnean, lehentasunezkotzat jotzen ditu gizarte-bazterketaren aurkako borrokari lotutako ekimenak; enpleguaren sustapena zailtasunak dituzten kolektiboen artean; parte-hartzea gizartean eta adineko zahartze ona; gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako arreta integrala; naturaren eta ingurumenaren babesa; eta kulturaren dibulgazioa. Erakundeak 5 milioi euro erabiltzea aurreikusten du arlo horietan lan egiten duten programetan. Aurreko urteetan elkarlanean ari diren ekimenak dira gehienbat eta haien garapenerako programa eta proiektu zehatzak gauzatuko dira Gobernuaren zenbait departamenturen bidez eta gizarte-erakundeen bidez.

Gainera, beste 7 milioi euro erabiliko ditu Caja Navarra fundazioarekin batera adosten dituen jardueretarako. Alde horretatik, "la Caixa" fundazioak Baluarte kultur programazioa, Iruñeko Planetarioko hezkuntzako nahiz familiako programak eta beste zenbait kultur ekintza sustatzeko interesa agertu du

Hitzarmena sinatu ondoren, Lehendakariak azpimarratu du "la Caixak Nafarroarekin hartutako konpromisoa, 2006. urtean Foru Gobernuarekin lehen esparru-hitzarmena izenpetu zenetik; hark lankidetzarako bide bat markatu zuen batez ere gizarte-bazterketaren aurkako arloan eta enpleguaren nahiz ingurumeneko sustapenean, nafarrentzako emaitza garrantzitsuak lortuz".

Bestalde, Jaime Lanaspak adierazi duenez, "Nafarroa guretzat erabat lehentasunezkoa den lurraldea da. Bertako herritarren ongizateak kezkatzen gaitu eta haien behar nahiz arazo sozial larrienei erantzuna emateak. Gure gizarte-inbertsioaren igoera nabarmena da, guretzat, nafarrek gure entitatean jartzen duten konfiantza bueltatzeko modu bat".

Gizarte-proiektuak

La Caixak bere gizarte-ekintzak honako programa nagusi hauetara bideratuko ditu:

- Incorpora programa. Zailtasunak dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzeko. Iaz kontratazioko 138 aukera sortu zituen guztira, programari atxikitako Foru Komunitateko 56 enpresarekin lankidetzan. Programa 2006an abiatu zenetik, 601 laneratze izan dira Nafarroako 201 konpainiatan.

- Adinekoen gizarte-partaidetza sustatzea. Adineko 1.200 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten iragan ekitaldian "la Caixa" Gizarte Ekintzak lankidetza-hitzarmena dagoen adinekoen zentroetan sustatutako 57 ekintzatan. Ekintza horiek autonomia, zahartze ona eta mendekotasunaren prebentzioa sustatzeko ziren. Programa hori Gente 3.0 proiektu berriarekin indartu da azken urteotan boluntariotza adinekoen artean sustatzeko eta gizartean protagonistak izan daitezen.

- Arreta integrala gaixotasun aurreratuak dituztenei eta familiarrei. Programa honetan lanean ari den San Juan de Dios ospitaleko taldearen helburua da, administrazio publikoek zainketa aringarrien arloan ezarritako jarduketa-ildoen osagarri izatea. Pazienteei eta haien familiarrei laguntza emozionalak eskaintzen die, doluari arreta eta zainketa aringarrien taldeei laguntza. Iragan ekitaldian 365 paziente eta 630 familiar artatu zituen.

Jarduketa-ildo horiei erakundeak lagundutako proiektuak gehitu behar zaizkie haien gizarte-ekimenetako deialdien bidez eta bertara, 2012an, 346.000 euro bideratu ziren Foru Komunitateko erakundeek bultzatako 17 proiektu sustatzeko.

Gainera, "la Caixa"-ren gizarte-konpromisoa "la Caixa"-ren bulego-sareak zuzenean sustatutako 224 gizarte-jarduketarekin osatzen da, haien ingurune hurbilenen beharrei erantzuteko xedearekin. Deszentralizatutako Gizarte Ekintzaren aurrekontu hori, 950.000 eurokoa izango da 2013an.

Hezkuntza, ingurumen eta kulturako ekimenak

"la Caixa"-ren Estatuko eta Nazioarteko Graduondoko Beken bidezko (Nafarroako 4 bekadun 2012an) eta eduCaixaren bidezko (eskualdeko eskoletan ematen den proiektua eta iaz 1.512 ikaslek parte hartu zuten) prestakuntza nahiz hezkuntzari emandako babesa da beste lehentasunetako bat.

Bestalde, ingurumen-arloan, erakundeak Foru Komunitateko naturguneak zaintzeko ahaleginari eutsiko dio, eta, helburu horretarako, urtean 350.000 euro erabiltzen ditu, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuarekin egindako hitzarmenaren bidez. Gitxaurdiko meandroa lehengoratzea Elizondon; Ultzama eta Basabururako ibaien erriberak errekuperatzea; Lokiz mendilerroko putzu-sarea kontserbatzea edo Baztango udalerrian su hartutako eremua basotzea berriki abian jarri diren ekimenetako batzuk dira. Guztira, 2005etik Gizarte Ekintzak sustatutako ingurumeneko 117 jarduketa egin dira akordio horren esparruan eta, haiei esker, gainera, gizarte-bazterketako arriskuan dauden kolektiboen 392 laneratze geratu ahal izan dira.

Kultura eta ezagutza dibulgatzeko arloan, "la Caixa"-k pertsonen hazkundea sustatzen du bere erakusketa, musika, arte eszeniko eta hitzaldien programen bidez. 504.000 pertsonak baino gehiagok babestu zituzten Gizarte Ekintzak Nafarroan 2012an antolatu zituen erakusketa-proposamenak. Haien artean nabarmendu ziren Arte en la calle. Rodin en Pamplona (Artea kalean. Rodin Iruñean) eta Tuterako Tecnorrevolución (Teknoiraultza) erakusketak. Haiei jende guztientzako kontzertuak gehitu zitzaizkien (ikasleak, Diversond ziklokoa) edo parte-hartzaileak, El Mesías esaterako; azken horretan 2.000 lagun izan ziren.

Drogen kontsumoaren prebentzioa, boluntariotzari emandako laguntza edo mikrokredituak ematea, "la Caixa"-k Nafarroan egiten duen ahaleginaren lehentasunezko beste helburu batzuk dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa