(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Caja Navarra fundazioko bi nagusi aukeratu ditu eta kultura-, osasun- eta gizarte-arloak hautatutako hirurak izendatu osteguna, 2013.eko uztailak 4


Antonio Purroy, María Isabel López Montoya, Javier Itúrbide, Joaquín Giráldez eta José Pérez Plano dira aukeratutakoak


Nafarroako Gobernuak berriki osatu den Caja Navarra fundazioko patronaturako aukeratzea dagokion bi nagusien izendapena adostu du gaurko aparteko bilkuran. Antonio Purroy Unanua eta María Isabel López Montoya dira bi horiek.

Gainera, Gobernuak kultura, osasun eta gizarte-ongizateko kontseiluek hautatutako hiru ordezkariak izendatu du, erakunde horiek proposatutako aukeren artetik. Izendatutako hiru pertsonak Javier Itúrbide Díaz (kultura), Joaquín Giráldez Deiró (osasuna) eta José Pérez Plano (gizarte-ongizatea) dira.

Horrenbestez, Caja Navarra fundazioko bederatzi nagusietatik bost osatu dira. Iruñeko Udalari dagokion nagusia eta Nafarroako Parlamentuak hautatu beharreko hirurak falta dira izendatzeko.

Gogoratuko denez, Nafarroako Gobernuak ekainaren 19ko bilkuran Caja Navarra fundazioko estatutu berriak onartu zituen, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioarekin hitzartutako baldintzen arabera. Estatutu horiek Foru Komunitatearen aurrerabide sozial, ekonomiko eta kulturala bermatzea bilatzen dute eta, horretarako, Fundazioak jarduerak finantzatuko ditu hainbat sektoretan: zientifikoan, osasunean, kulturalean, sozialean, ingurumenean, kirolean eta garapenaren kooperazioan, besteak beste.

Nagusi profesionalak eta independenteak

Caja Navarra fundazioko patronatua erakundeko gobernu-organo gisa eratzen da. Nagusiek honako hauei ordezkatzen die: 1) erakunde sortzaileei (Nafarroako Gobernuak izendatutako nagusi bat eta Iruñeko Udalak aukeratutako beste bat); 2) interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeei fundazioaren jarduera-arloan (hiru nagusi Nafarroako Parlamentuak enpresa, sindikatu era unibertsitateko arloetan ospe profesional handia duten pertsonen artean); 3) fundazioaren gizarte-helburuei lotutako arloetan ospe profesional handia duten pertsonei: Nafarroako Gobernuak izendatutako hiru nagusi, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak, Nafarroako Kultura Kontseiluak eta Nafarroako Osasun Kontseiluak hautatutako hiru nagusi; 4) finantza-arloan berariazko ezagutzak nahiz esperientzia duten pertsonei (Nafarroako Gobernuak finantza-arloan egiaztatutako ezagutza eta berariazko esperientzia duten pertsonen artean hautatutako nagusi bat).

Nafarroako Gobernuak izendatutakoak

Jarraian, nagusi berrien curriculumak zehazten dira.

Antonio Purroy Unanua (Iruña, 63 urte) Nafarroako Gobernak erakunde sortzaile izendatu duen nagusia da. Nagusi berria Iruñean jaio zen. Nekazaritza Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta baita unibertsitate horretako doktore ere. 1990ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan Unibertsitateko Irakasle Titular sartu zen Animalien Ekoizpena sailean eta, ondoren, Unibertsitateko Katedradun gisa (1995). Erakunde horretan, Nekazaritza Ingeniarien ETSko zuzendariorde eta zuzendari izan da eta Ikerketa nahiz Transferentzia Teknologikoko erretoreorde.

Ikertzaile nagusi edo ikertzaile laguntzaile modura parte hartu du ikerketako hogei bat proiektutan eta nazioarteko kongresuetan aurkeztutako ehun argitalpen eta komunikazio baino gehiagoren egile edo egilekide da. Gainera, ikerketa-ebaluazioko hainbat erakunde nahiz batzorderen barnean izan da.

Zezenketako ganaduan aditua da, eta gai horren inguruan liburuak eta artikulu asko egin ditu.

María Isabel López Montoya Gobernuak finantza-arloan egiaztatutako ezagutza eta berariazko esperientzia duen pertsonen artean izendatutako nagusia da. Gasteizen jaio zen 1949ko uztailaren 11n. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta, Banco de Españan sartu zen oposizio bidez, Finantza Erakundeen Departamentuan.

Kontu-hartzaile, kutxazain eta zuzendari karguak bete zituen hainbat sukurtsaletan eta 1996. urtetik 2010 arte, aurre-erretiroa hartu zuenean, Iruñeko Banco de Españako zuzendari izan zen.

Kontseiluen proposamenez hautatutako kideak

Gobernuak fundazioaren gizarte-helburuei lotutako arloetan ospe profesional handia duten pertsonak ere izendatu ditu, eta proposamen hori gizarte-ongizate, kultura eta osasuneko kontseilu nafarrei zegokien. Jarraian, haien curriculumak eskaintzen dira.

Jose Pérez Plano, Tasubinsaren zuzendari-gerentea, 2010. urtetik, gizarte-ongizateko arloaren ordezkari izendatu da. José Pérezek ibilbide profesional zabala du, eta bere langile-bizitzan gizarte-arloari oso lotuta egon da, egungo lanean nahiz 10 urtez Intermón Oxfam-en egin zuen jardunean. Tasubinsan egindako lana baloratu da bereziki; irabazi-asmorik gabeko enpresa-sozietatea da eta adimen-urritasuna duten pertsonen laneratzea eta gizarteratzea du xede. Gaur egun, 1.300 pertsona baino gehiago joaten dira egunero Nafarroa guztian banatuta dauden fabriketara lanera edota okupaziozko terapiak garatzera.

Javier Itúrbide Díaz Kultura arloko ordezkaria izango da. Iruñean jaioa, 1951n,Nafarrako Unibertsitatean lizentziatu zen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea da. Gaur egun erretiroa hartuta, Nafarroako Gobernuaren Liburutegiko Goi Teknikari jardun du. Haren ibilbide profesionalean honako kargu hauek bete ditu: Principe instituzioko zuzendari, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Ataleko buru, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Zerbitzuko eta Zabalkunde Zientifikoko zuzendaria, Iruñeko Udalaren Kultura Saileko zuzendaria, Nafarroako Gobernuko Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria eta Hezkuntza Departamentuko Unibertsitate Hedapeneko Ataleko buru. Tuterako UHUNeko Zentro Elkartuko irakasle izan da, eta, egun, Iruñekoan ari da lanean. Nafarroako liburuaren historian espezializatua, kultur kudeaketa, bibliotekonomia eta Nafarroako historiari buruzko artikulu eta monografien egilea da.

Joaquín Girálde Deiró aukeratu da nagusi osasun-arloaren ordezkari. Utreran (Sevilla) jaioa 1942an, Farmazian lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean eta espezialitate horretako doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. 1970. urtetik Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Farmazia Zerbitzuko zuzendaria da, hezkuntza-erakunde horretakoa hain zuzen, eta bertako Farmazia eta Farmazia Teknologiako Departamentuko zuzendari da. 1993. urtetik, Estatuko Ospitaleko Farmazia Batzordeko lehendakaria da, eta Osasun Zientzietako Espezialitateen Estatuko Kontseiluaren Batzorde Iraunkorreko kide. Botikei lotutako estatuko nahiz Europako hainbat erakundetako kide da. Bere ibilbide profesionalean obra zientifiko asko argitaratu ditu, eta osasun arloan hainbat sari jaso.

Nagusien betebeharrak

Nagusiak kargu pertsonalak eta besterendu ezin direnak dira, ordainsaririk gabekoak, estatutuek jasotzen dutenez; ez dute agintaldirik eta haien lana karguaren egikaritzean izandako etikak nahiz erantzukizunak gidatuko dute. Nagusi izateko Estatutuek eskatutako baldintzak honako hauek dira: merkataritza-zintzotasuna eta zintzotasun profesionala, eta betebehar horren gauzatzearekin bat datozen prestakuntza nahiz esperientzia. Gainera, ohiko bizilekua Nafarroan izatea eskatzen da, adinez nagusia izatea eta ezgaitua ez izatea. Bateraezintasunen erregimenak honako hautetsi hauek uzten ditu nagusi-funtziotik at: Europar Batasunekoak, Estatukoak, autonomia erkidegoetakoak, Nafarroakoak barne, toki-erakundeetakoak, eta Nafarroako Administrazioko goi-karguak, Estatuetakoak eta toki-erakundeetakoak eta administrazio horiei lotutako edo haien mende dauden edozein erakundeetakoak eta, haiekin batera, alderdi politikoetan, enpresa-elkarteetan eta sindikatuetan exekutibako edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenak. Karguak 4 urteko iraupena du eta berrautatze bakarra aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa