(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako eta Frantziako teknikariak Nafarroa aldeko mugan izan dira bi herrialdeen arteko mugaldea zehatz-mehatz finkatzeko ostirala, 2013.eko uztailak 5


GPSko koordenatuak jarri dituzte mugarrietan, bidearen zehaztugabetasunari irtenbidea emateko asmoz, egungo erreferentzia XIX. mendearen erdialdekoa baita


teknikariak

Topografoak eta kartografoak mugarrietako bati begira. ( irudia handitu )

Topografia eta kartografiako espezialista espainiar eta frantsesak Nafarroak Frantziarekin egiten duen mugan izan dira azken egunotan bi herrialdeak bereizten dituen mugaren egoera geografikoak zehaztasunez erabakitzeko. Muga horrek, XXI. mendean gauden arren, zehaztugabea izaten jarraitzen du XIX. mende erdialdeko akordio bat baita erreferentzia bakarra. Mugaren anbiguotasuna mendeetan sortutako hainbat gertakari eta gatazken iturburu izan da.

Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak onartutako proiektua da eta honako honetan datza: alde batetik, Espainia eta Frantzia arteko mugako mugarri guztiek koordenada zehatzak izatea, eta bestetik, mugarrien arteko lerro bereizlearen bidea finkatzea; hori guztia, bi herrialdeek adostuta.

Gaur egun, bidea arbitrario samarra da, erreferentzia bakarra bi herrialdeen arteko hitzarmen bat baita, 1856koa, eta bertan ezartzen da muga osatzen duten mugarrien kokapena. Baina zehaztasunik gabeko deskribapena, ez du uzten kartografia batean kokatzen, eta mugarrien arteko lerroaren bidea ere ez da ezartzen; horrek etengabeko arazoak nahiz erreklamazioak sorrarazten ditu. Izan ere, kartografia frantsesean irudikatutako lerroa ez dator bat beti Espainiakoarekin.

Dauden mugarri ugarietara heltzeko dagoen zailtasunagatik lan handia egin behar denez –bideetatik urrun samar daude–, proiektua kanpainaka egiten ari da, eta herrien mugatik duten hurbiltasunagatik gatazka handiena aurkezten duten zonaldeak lehenesten dira.

Katalunia izan zen lehen Komunitatea aurreko bi urteetan, eta Nafarroa aukeratu zen bigarren postuan.

Nafarroako kanpaina

Nafarroako kanpaina ekainaren 25etik uztailaren 4a bitarte egin da, eta bertan Mugarriztatzeko Batzorde Mistoko (espainiarra eta frantsesa) ordezkariak izan dira eta baita bi herrialdeetako kartografiako espezialistak ere. Mugarri bakoitzari koordenatuak jarri zaizkio, Posizionatze Globaleko Sistema (GPS) bidezko sateliteen informazioa jasotzen duen antena jarriz.

Kanpaina Bidasoa ibaitik eta Endarlatza zubitik hurbil dagoen 1. mugan hasi da, eta ekialdera jo du, baina ez era erregularrean zenbait mugarritara heltzeko dauden zailtasunegatik, eta Urdazubiko zonaldean amaitu da. Guztira, GPSa 272 mugarriri jarri zaie.

Eremuko datuak behin lortuta, emaitzak Frantziako Institutu Geografiko Nazionaleko teknikariekin adostu beharko dira mugako lerroko behin betiko koordenatuak eta bidea bi Estatuek onartu aurretik.


antena

Teknikari bat GPS antena bat mugarrian jartzen. ( irudia handitu )

Etengabeko gatazkak sortu dituen zioa

Pirinioak Espainia eta Frantzia bereizten dituen hesi naturala da. Oro har, muga Pirinioetako Bakearen Itunaren bidez ezarri zen 1659an, baina ez zen mugatu XIX. mendeko erdialdera arte, Baionako Mugen Itunak izenarekin ezagun egin ziren zazpi itunen bidez.

Bi mende horietan zehar mugaren bidearen ezjakintasunak bi aldeetako herritarren arteko zenbait gatazka eragin zuen, nahiz eta gatazkaren eragile ez izan, honako gai hauengatik: Bidasoako arrantza-aprobetxamendua, udako bazkak baliatzea Alduidetan, Iratiko zuraren inguruko lehia, kontrabandoaren kontrola Pirinioetako bi muturretan, Cerdanyako ura erabiltzeko sarbidea… Hau da, ingurunea ustiatzeko bi aldeen herritarren arteko ohiko lehiari Estatuko mugaren kokapenaren zalantza gehitu behar zitzaion, eta, hura, alde bakoitzak baliatzen zuen beren nahiak sendotzeko.

XIX. mendeko itunekin gai horietako asko mugatu edo, gutxienez, ez zuten ordura arte ematen zitzaien nazioarteko garrantzirik: artzain, egurgile, jabe edo merkatarien arteko edozein errieta edo gaizki-ulertze bi herrialdeen arteko irainarekin amaitzen zen, garai hartako idatzietan era dramatikoan "lurraldeen bortxatzeak" izena hartzen zutenak. Baina, bistan denez, itunek zenbait arazo konpondu bazituen ere, ez dute XXI. mendeko kartografiak eskatzen duen xehetasun- eta zehaztasun-mailarik eskaintzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa