(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanferminetako lehen erdian Iruñeko Turismo Bulegora jo duten pertsona-kopuruak % 12,5 egin du gora asteazkena, 2013.eko uztailak 10


Jatorriari erreparatuz, Estatuko bisitarien (1.751, % 50,62) eta beste herrialde batzuetakoen (1.708, % 49,38) kopurua oso antzekoa da


Turismo-bulegoaren balantzea

Entzierroa erakargarritasun garrantzitsua izaten jarraitzen du turistentzat.

Iruñeko "Reyno de Navarra" Turismo Bulegoak guztira 3.459 pertsonari eman die arreta 2013ko uztailaren 5etik 10a bitarte, hau da, % 12,51 igo da iazko data beretan zenbatu zirenekin alderatuz; orduan 3.026 lagun pasa ziren bulegotik turismo-informazio bila.

Jatorriari erreparatuz, eskatzaileen % 50,62 (1.751) Estatukoak izan dira, eta % 49,38 (1.708) beste herrialde batzuetakoak. 2012arekin alderatuz, bisitari espainiarren portzentajea igo da (1.478 izan ziren, kopuru guztiaren % 48,84), eta atzerritarrak. 1.548 izan ziren (% 51,16).

1.354 informazio-eskaera izan da (eskaera bat talde bateko ordezkariak eska dezake), eta haietatik 641 (% 47,34) Estatukoek egin dituzte eta 713 (% 52,66) beste herrialde batzuetako lagunek. Haiei guztiei telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egindakoak gehitu behar zaizkie, 130, eta gehienak espainiarrek egindakoak dira (104, % 80).

Jatorria

Bulegora hurbildu diren pertsonen jatorriari dagokionez, Estatukoen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Madril (332, % 18,96), Nafarroa (279, % 15,93), Bartzelona (222, % 12,68), Gipuzkoa (182, %10,39) eta Valentzia (87, %4,97).

Atzerriko bisitarien artean, gehienak AEBkoak (366, % 21,43) eta Frantziakoak dira (339, % 19,85). Jarraian datoz Australia (229, % 13,4), Italia (107, % 6,26), Erresuma Batua (99, % 5,8) eta Alemaniakoak (85, % 4,98).

2012an, Estatuko bisitarien artean, turismoko informazio-bulegotik pasa ziren ia herena nafarrak ziren (431, % 29,16), eta haien atzetik, Bartzelona (231, % 15,69), Madril (205, % 13,87), eta Gipuzkoakoak (74, % 5), Beste nazionalitateei dagokienez, 312 (% 20,15) Frantziakoak; 225 (% 14,53) AEBkoak; 173 (% 11,17) Australiakoak; beste 173 Erresuma Batukoak eta 88 (% 5,7) Alemaniakoak.

Eguneroko jende-kopuruari dagokionez, bulegotik hilaren 6an pasa zen jende gehien (852 pertsona), eta gainerako egunetan antzeko zifrak izan dira: 713 pertsona hilaren 7an; 712 hilaren 8an eta 698 asteartean, hilak 9. Haiei hilaren 5ean informazioa eskatu zuten 467 pertsonak erantsi behar zaizkie.

Jasotako eta arreta emandako eskaerak funtsean honako informazio hauetan oinarritu dira: jaien egitaraua, hiriko planoa, ostatuak, jatetxeak, erraldoien ibilbidea eta entzierroa ikusteko eta korritzeko gomendioak.

Beste leku batzuk ere bisitatzen dituzte

Sanferminetara datozen lau turistetatik batek bere bisitaldia baliatzen du Nafarroako beste zenbait toki ezagutzeko. Nafarroako Turismoaren Plan Integrala lantzeko egindako merkatu-azterketen arabera, turisten % 25,23k Sanferminetarako bere bisita baliatzen du Foru Komunitate beste zenbait toki ezagutzeko: haietatik, % 23k Orreaga bisitatzen du; % 15ek, Erriberri eta % 15ek, Tutera.

Sanferminetako turismo-fluxu horrek lurraldearen gainerako lekuei ere mesede egin diezaien, Nafarroako Gobernuak "De la fiesta a la calma" ("Festatik barealdira") turismoko produktua sustatuko du egunotan eta, haren bidez, bisitariei helarazi nahi die Sanferminak ere badirela dibertsioa eta festa Nafarroak eskaintzen duen lasaitasun nahiz edertasunarekin nahasteko une ezin hobea.

Turismo Bulegoa indartu da

Gainera, Gobernuak turistentzako arreta indartu du, presentziala nahiz www.turismo.navarra.es bere webgunearen bidez eskainitakoa. Alde batetik, Iruñeko "Reyno de Navarra" Turismo Bulegoaren arreta-ordutegia zabaldu da (Orreaga kalea, 4, Entzierroaren Monumentuaren alboan), uztailaren 6tik 14ra etengabeko ordutegian zabalik dagoena 09:00etatik 17:00ak arte. Bulego horretan kokatuko da ere, hirugarren urtez jarraian, San Ferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegoa, Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Kazetari Elkarteen arteko akordioaren emaitza.

Bestalde, Turismoko webguneko edukiak nahiz azpiegitura indartu dira, egunotan jasotzen dituen bisita-kopuru handiaren ondorioz. Iaz Reyno de Navarra Turismoko atariak 56.138 bisita jaso zituen uztailaren 6tik 14ra, gehienak Sanferminei lotutakoak. % 5,32 igo zen 2011n egun beretan jasotako kontsulten aldean eta % 37,86 igo zen 2010. urtearekin alderatuz.

Azkenik, aipatu behar da Nafarroako Gobernua Intermedio Comunicación enpresarekin elkarlanean aritu dela "Navarra 365 días de fiesta. Sanfermines la fiesta universal" ("Nafarroa 365 egunez festan. Sanferminak jai unibertsala") aldizkaria egiteko. Argitalpenak koloretako 52 orrialde ditu, San Ferminetako jaiei buruzkoa da, eta, aldi berean, urtean zehar Foru Komunitateko hainbat lekutako jai nahiz tradizioetarako erakusleihoa ere bada. Aldizkari hori gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu da eta Nafarroako Turismoko Plan Integralean jasotako produktuen maila nagusietako bat betetzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa