(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jaien lehen erdian Foruzaingoak egindako atxiloketa-kopurua % 52 jaitsi da asteazkena, 2013.eko uztailak 10


Administrazio-salaketak ere nabarmen jaitsi dira eta, neurri txikiagoan, salaketa penalak


Foruzaingoaren SFetako 1. erdiaren balantzea

Foruzainak entzierro batean korrikalariei eusteko lanetan. ( irudia handitu )

Foruzaingoak 21 pertsona atxilotu ditu 2013ko San Ferminetako jaien lehen erdian zenbait delitu egin izanagatik, hau da, aurreko urteko aldi berean atxilotutakoen % 50 baino gutxiago; orduan, 43 lagun atxilotu ziren.

Uztailaren 6tik 9ra, biak barne, 21 pertsona atxilotu dira Iruñean desobedientzia eta erresistentziako 5 deliturengatik salatuta; 1 lesioengatik; 2 bide-segurtasunaren aurkako delituengatik (alkoholemia); 4 ebasketagatik; 4 droga-trafikoagatik eta 5 beste hainbat deliturengatik. Hau da, 2013arekin alderatuz, atxilotutakoen kopuruak % 52 egin du behera. Jaitsiera handiena desobedientzia delituengatik atxilotutakoen artean gertatu da (14, 2012an eta 5, 2013an) eta ebasketengatik (12, 2012an eta 4, 2013an).

Jendearentzako Arreta Bulegoan jaien lehen lau egunetan herritarrek jarritako 372 salaketa penal jaso dira, bolumen handieneko eguna uztailaren 6a izanik, 139 salaketarekin guztira. Hau da, 2012an baino 28 salaketa gutxiago, orduan guztira 400 jarri zirenean. Jarritako salaketa gehienak ebasketei lotuta daude (308 salaketa, aurreko urteko aldi berean 333 izan zirenean) eta baita lapurretei ere (27, 2012an 33 izan zirenean).

Zirkulazioko eta bide-segurtasun arloko esku-hartzeei dagokienez, bi gidari egotzi dira baimendutako gehieneko alkohol-tasa gainditzeagatik (0.60mg/l), iazko zifra bera zehatz-mehatz.

Bestalde, Foruzaingoak jarritako 218 administrazio-salaketetatik, 62 udal-ordenantzak bete ez izanagatik dira (gehienak, bide publikoan pixa egiteagatik), 84 zirkulazio-araudiaren eta bide segurtasunaren arau-urratzeengatik, 15 joko eta ikuskizunen araudia urratzeagatik eta 57 zenbait administrazio-arau ez betetzeagatik. Hori guztia kontuan hartuta, iaz baino 121 salaketa gutxiago izan dira, orduan 339 izan zirenean.

Gogoratu behar da Gazteluko plazan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoak galdutako objektuen bilketa kudeatzen duela eta egunero Udaltzaingora bidaltzen dituela (Iratxeko Monasterioa kalea 2, telefonoa:948 42 06 12).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa