(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 320 artapen egin dituzte Sanferminak hasi zirenetik osteguna, 2013.eko uztailak 11


Artapen gehienak igandean, hilak 7, egin ziren, 100, eta artatzeko arrazoi nagusia traumatismoak eta zauriak (192) izan dira


Osasunbideko arreta espezializatuko sarearen larrialdi-zerbitzuek, San Martin doktorea anbulatorioan eta Nafarroako ospitaleguneko ospitaletan (lehengo Nafarroako ospitalea eta Virgen del Camino ospitalea) kokatutakoak, guztira 320 mediku-artapen egin dituzten San Ferminetako jaietako ezbeharrekin lotuta, festen lehen bost egunetan.

Zifra horren barnean ez dira sartzen entzierroan gertatutako ezbeharrengatik ospitaletako larrialdi-zerbitzuetan traumatismoen ondorioz egindako 15 artapenak.

Bi ospitaleek guztira 152 pertsona artatu dituzte eta San Martin doktoreak, 168. Hilaren 7an, igandea, egin ziren artapen gehien,100, eta haren atzetik, hilaren 8a dago, astelehena, 62 artapenekin. Gainerako egunetan, laguntza-maila asko jaitsi zen: 39 hilaren 9an, 33 hilaren 10ean eta 28 uztailaren 6an.

Patologiei dagokienez, laguntza eskaintzeko arrazoi nagusia traumatismoak eta zauriak izan dira (192) eta baita erasoak ere (56). Neurri txikiagoan, intoxikazio etilikoagatik egindako artapenak (23), intoxikazioak drogengatik (5), eta elikaduraren inguruko toxiinfekzioak (2), erasoa arma zuriarekin (1) eta beste artapen batzuk (41)

Osasun-garraioko zerbitzuek 367 irteera izan dituzte. Mobilizazio handieneko eguna hilaren 7a, igandea, izan zen, 132rekin, eta, ondoren, hilaren 8a, astelehena, 90ekin. Gainerako egunetan, banaketa ondorengoa izan da; 67 hilaren 6an, 56 hilaren 9an eta 52 10ean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa