(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainaren 30a bitarteko zerga-bilketa % 0,20 igo da termino homogeneotan 2012arekin alderatuz ostirala, 2013.eko uztailak 12


Termino absolutuetan, pilatutako zerga-bilketa likidoa 1.037.297.381 eurokoa da 


Nafarroako Ogasunak 2013ko ekainaren 30a bitarteko zerga-bilketako pilatutako datuen berri eman du. Zehazki, zerga-bilketa osoa (kobrantza eta konpentsazioen bidez diru-sarrerak kontuan hartzen dira bakarrik) 1.941,2 milioi eurokoa izan da, 2012an aldi berean bildu zena baino % 0,11 gehiago.

Zerga-bilketa likidoa (itzulketak kobrantzei eta konpentsazioei kentzearen emaitza) 1.037,3 milioi eurokoa izan da, aurreko urtea baino % 20,80 gutxiago.

Zeharkako zergen bilketan izandako aldaketa zehatz batzuk direla eta, Nafarroako Ogasunak adierazi du termino homogeneotan zerga-bilketa osoa % 1,21 igo dela eta zerga-bilketa likidoa, % 0,20.

Zergen bidezko bilketa likidoa

Zerga-bilketa likido zehatzaren azterketak adierazten du PFEZ bidezko zerga-ordainketa apur bat igo dela: 434,3 milioi euro 2013ko lehen sei hilabeteetan, 2012an 428,8 milioi euro izan ziren bitartean, hau da, % 1,29 gehiago. Zerga horren barnean Laneko Atxikipenen bidezko diru-sarrerak jaitsi egin dira (-% 4,43); Kapitalaren Atxikipenak, berriz, igo (+% 0,61).

Gainerako zeharkako zergei dagokienez, Sozietate Zerga igo da (saldo negatibo txikiagoa du) estatuko araudiaren arabera zergak ordaintzen dituzten erakundeen konturako ordainketa igo egin delako. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga bilketa ere igo egin da (+% 153,03). Kapitulu horretan ere Ondarearen gaineko Zerga bilketaren igoera nabarmendu behar da (2,5 milioi eurotik gora denboraz kanpoko aurkezpenengatik eta likidazio administratiboengatik) eta baita Egoiliarrak ez diren gaineko Zerga bilketan izandako igoera ere.
Azkenik, aipagarria da 2013an indarrean sartu den energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zergaren zatikapen bidezko 7,8 milioi euroko ordainketa.

Zeharkako zergetatik BEZak izandako erantzuna nabarmendu behar da: zuzeneko zerga-bilketa % 12,65 jaitsi da eta itzulketak % 66,79 igo. Termino homogeneotan, zerga-bilketa osoa % 1,86 jaitsi da eta BEZaren zerga-bilketa likidoak guztira % 16,83 egin du behera.

Zerga berezien bilketa likidoak adierazten du haietan guztietan jaitsiera izan dela, Hidrokarburoenean izan ezik, % 11,87 igo dena eta Elektrizitatea, % 3,33 igo dena. Zerga-bilketa likidoaren datuetatik egiazta daitekeenez, zerga berezien bidez bildutakoa, guztira % 13,96 igo da (219,37 milioi euro 2013an eta 192,5 2012an). Gainerako zeharkako zergen bilketa ere jaitsi egin da, aseguru-primetakoa izan ezik, nahiz eta kopuruak, guztira, ez duen alde handirik erakusten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa