(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 87 pertsona atxilotu ditu Sanferminetan, 2012an baino 20 gehiago astelehena, 2013.eko uztailak 15


Herritarrek 655 salaketa aurkeztu dituzte; iaz, 640 izan ziren


Foruzaingoaren esku-hartzea San Ferminetako jaietan. ( irudia handitu )

Foruzaingoak 87 pertsona atxilotu ditu guztira San Ferminetako jaietan hainbat delitu egin izanagatik, 2012an aldi berean egin zirenak baino 20 gehiago. Herritarrek 655 salaketa aurkeztu dituzte (iaz baino 15 gehiago), haietako gehienak ebasketei eta lapurretei lotutakoak, eta agenteek 411 administrazio-salaketa jarri dituzte. Zirkulazioko eta bide-segurtasuneko esku-hartzeei dagokienez, guztira 4.155 alkoholemia egin dira Iruñean eta Iruñerrian, honako emaitza honekin: 24 salaketa eta 10 gidari egotzita bide-segurtasunaren aurkako delituagatik.

Datu horiek guztiak Iruñeko Udalari igorritako informazioaren barnean daude, 2103ko San Ferminetako jaietan segurtasun-indarrek egindako jarduketen balantze osoa egiteko xedearekin.

Iaz baino 20 atxilotu gehiago

Uztailaren 6tik 14ra Foruzaingoak egindako 87 atxilotuen artetik, gehienak (42) ebasketengatik egotzi dira: 14 desobedientzia eta erresistentziagatik, 13 droga-trafikoagatik, 6 bide-segurtasunaren aurkako delituengatik, 4 lesioengatik eta 8 beste delitu batzuengatik. 2012arekin alderatuz, orduan 67 atxiloketa egin ziren, kopuru handiena ebasketen ondoriozko atxiloketak, 18tik 42ra pasatuz. Arrazoi horrengatik gorabehera gehien hilaren 13an (17) eta 14an (13) izan ziren.

Herritarrek jarritako 655 salaketa

Herritarrentzako Arreta bulegoan guztira herritarrek jarritako 655 salaketa penal jaso dira uztailaren 6tik 14ra (640 2012an), eta uztailaren 6a izan zen bolumen handieneko eguna, 139 salaketarekin. Gehienak (567) ebasketei eta lapurretei buruzkoak dira. Lehenak 18 gehiago izan badira ere, salatutako 522 ebasketetara iritsi arte, lapurretak gutxitu egin dira 2012ko 64 lapurretatik aurtengo 45era pasatuz. Gainera, 3 salaketa izan dira sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, eta arrazoi hori tarteko bi atxiloketa egin dira.

411 administrazio-salaketa

Gainera, Foruzaingoak 411 administrazio-salaketa egin ditu, eta handik 107 udal-ordenantzak bete ez izanagatik izan dira (gehienak bide publikoan pixa egiteagatik), 142 zirkulazio-araudia eta bide-segurtasuneko arau-hausteengatik, 47 joko eta ikuskizunengatik eta 115 bestea administrazio-arau batzuengatik.

Zezen-plazan egindako jarduketak

Foruzaingoak zezen-plazan egindako jarduketen artean, 51 pertsona edo pertsona-talde irtenarazi ditu, 4 borrokalditan esku hartu dute eta 10 pertsona atxilotu.

Zezenaren Azokako agintari moduan, Foruzaingoak 65 salaketa egin ditu zezen-ikuskizunen araudian izandako arau-hausteengatik, ikuskizuna egin bitartean nahiz zenbait ikuslek izandako jokabide desegokiagatik. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuko Ordezkari Carmen Albari eta zezen-plazako enpresa-arduradunari zehapen-espedientea ireki zaie Nafarroako Zezen Ikuskizunen Araudiaren 89. artikulua bete ez izanagatik, hilaren 8ko zezenketan kailejoirako sarbidearekin lotuta dagoena, arintzat jotzen den falta, eta hurrenez hurren 300 eta 100 euroko gehieneko zehapen-proposamena duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa