(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

5.805 pertsonak jo dute Iruñeko Turismo Bulegora Sanferminetan, 2012an baino % 15,7 gehiagok astelehena, 2013.eko uztailak 15


Nafarroako Turismoko atariak 63.258 bisita jaso ditu egun horietan, iaz baino % 12,7 gehiago


Artxiboko irudia.

Iruñeko "Reyno de Navarra" Turismo Bulegoak 5.805 pertsonari erantzun die 2013ko uztailaren 6tik 14a bitarte, hau da, % 15,7 igo da iaz data horietan zenbatu zenarekin alderatuz; orduan 5.014 pertsonak eskatu zuten turismoko informazioa.

Jatorriari erreparatuz, eskatzaileen % 51,08 (2.965) Estatukoak izan dira, eta % 48,92 (2.840) beste herrialde batzuetakoak. 2012arekin alderatuz, 791 bisitari gehiago izan da (% 15,7), eta kopuru horretatik 453 beste autonomia erkidego batzuetakoak ziren eta 338, atzerritarrak.

Bestalde, 2.227 informazio-eskaera izan da (eskaera bat talde bateko ordezkariak eska dezake), eta haietatik 1.024 (% 45,31) Estatukoek egin dituzte eta 1.023 (% 54,69) beste herrialde batzuetako lagunek.

Informazio-eskaera horiei jatorrian egindakoak gehitu behar zaizkie, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egindakoak, 182 guztira, eta haietatik gehienak (145, % 79,6), espainiarrek egindakoak

Jatorria

Bulegora hurbildu diren Estatuko pertsonen jatorriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira: Madril (475, % 16,02), Gipuzkoa (367, %12,38) Nafarroa (366, % 12,34), Bartzelona (335, % 11,3), eta Valentzia (219, % 7,39).

Atzerriko bisitarien artean, gehienak Frantziakoak (% 24,19) AEBkoak (501, % 17,64) eta Australiakoak izan dira (240, % 8,45), Italia (107, % 6,26). Atzetik datoz Erresuma Batua (177, % 6,23), Italia (150, % 5,28) eta Alemaniakoak (123, % 4,3).

Egunero pasa izan den jende-kopuruari dagokionez, hilaren 6an pasa zen bulegotik bisitari gehien (852), eta gainerako egunetan antzeko zifrak izan dira: 267 informazio-eskatzaile hilaren 5ean; 713 hilaren 7an; 712, 8an; 698, uztailaren 9an; 598, 10ean; 562, 11n; 507, hilaren 12an; 780 larunbatean, hilak 13 eta 316, uztailaren 14an.

Jasotako eta arreta emandako eskaerak funtsean honako informazio hauetan oinarritu dira: jaien egitaraua, hiriko planoa, ostatuak, jatetxeak, erraldoien ibilbidea eta entzierroa ikusteko eta korritzeko gomendioak. Sanferminetara datozen lau turistetatik batek bere bisitaldia baliatzen du Nafarroako beste zenbait toki ezagutzeko, Orreaga, Erriberri eta Tutera bereziki.

63.258 bisita egin dira Nafarroako Turismoko webgunera

Reyno de Navarra Turismoko atarian 63.258 bisita izan dira uztailaren 6tik 14ra, gehienak Sanferminei lotutakoak, egunero 7.027 bisita jasoz batez beste. Iaz data beretan izandako bisitekin alderatuz (56.138), % 12,68 igo da, eta uztailaren 8an izan ziren sarrera gehien, 8.014 guztira.

Gehienak Espainiatik egin dira (% 73,7), Madriletik bereziki (7.958 bisita, Estatuko kopuru guztiaren % 17) eta Iruñetik (7.023, % 15,4), eta baita Bartzelona (6.432, Estatuko kopuru guztiaren % 13,7), Bilbo (2.503, % 5,3), Valentzia (1.905 bisita, % 4,08) eta Donostiatik ere (1.711 bisita, % 3,87).

Bestalde, Nafarroako Turismoko atariak16.608 bisita jaso ditu atzerritik, hau da, sarrera guztien % 26,3. Ataria gehien kontsultatu duen atzerriko herrialdea Frantzia izan da 6.730 bisitekin (nazioarteko bisita-kopuru guztiaren % 40,5). Frantziako bisitak % 21 igo egin dira, gainera, 2012. urtearekin alderatuz. Akitaniako eskualdetik egindako sarrerak aipatu behar dira; 3.418 bisita egin dira handik, Frantziatik egindako bisita guztien % 50,7. Ile de France eskualdetik 1.217 bisita, hots, Frantziako sarrera guztien % 18.

Italiatik 1.590 bisita egin dira (nazioarteko bisita-kopuru guztien % 9,5), eta 2012arekin alderatuz % 55,80 igo da. Italian Milanetik (353 bisita) eta Erromatik (209) egindako sarrerak nabarmendu behar dira.

AEBetik 1.392 bisita egin dira (nazioarteko bisiten % 8,3), hau da, 2012an baino % 82,20 gehiago. Aipagarria da Kalifornia (263), Florida (132) eta New York-etik (131) egindako bisitak.

Webgunean bisita gehien jasotako atalak Home-a eta San Fermin jaietarako esteka izan dira.

Sarreren % 68 mahai gaineko ordenagailu baten bidez egin ziren; % 22,5 telefono mugikor bidez eta % 9,5 tabletarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa