(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kulturaren mezenasgoaren lehen legea sustatu du, PFEZn eta Sozietate Zergan % 50 arteko kenkari fiskalekin asteazkena, 2013.eko uztailak 17


Espainiako arau onuragarriena da, pizgarri ekonomikoengatik eta onuradunak asko direlako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak kultura mezenasgoaren Foru Legearen aurreproiektua onartu du, Espainian dagoen era horretako lehen araua, eta Estatu guztiko pizgarri fiskal handienak jasotzen ditu, gainera. Nafarroako arauak % 50 arteko kenkariak finkatzen ditu PFEZn pertsona fisikoentzat eta % 30 arte Sozietate Zergan pertsona juridikoentzat kultur arloko jarduera nahiz proiektuen garapenena egindako ekarpenengatik. Enpresen kasuan, gainera, ekarpenak kengarria den partidaren irizpena izango du eta, hortaz, dohaintzaren onurak emandakoaren % 50 gaindi dezake.

Zinema

Zinemako pelikula.

Nafarroako Gobernuak kultura mezenasgoaren Foru Legearen aurreproiektua onartu du, Espainian dagoen era horretako lehen araua, eta Estatu guztiko pizgarri fiskal handienak jasotzen ditu, gainera. Nafarroako arauak % 50 arteko kenkariak finkatzen ditu PFEZn pertsona fisikoentzat eta % 30 arte Sozietate Zergan pertsona juridikoentzat kultur arloko jarduera nahiz proiektuen garapenena egindako ekarpenengatik. Enpresen kasuan, gainera, ekarpenak kengarria den partidaren irizpena izango du eta, hortaz, dohaintzaren onurak emandakoaren % 50 gaindi dezake.

Pizgarri horiek, gainera, gaur egun dauden kenkarien gehikuntza garrantzitsua izateaz gain, onuradunen kopurua handitzea dakar; izan ere, kultur interesekotzat jo daitezkeen proiektuak dituzten edozein enpresa, erakunde, administrazio publiko edo partikularrek lekua dute. Kultura mezenasgo hori hiru bideren bitartez egin ahalko da: dohaintza edo mikrodohaintza elektronikoekin www.navarra.es bidez, kultur edo toki-intereseko maileguak eta lankidetza-hitzarmenak.

Bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek kultura mezenasgoa arautzen duen Foru Legearen aurreproiektu horren xehetasunak azaldu ditu gaur, eta gizarte guztiari gonbita luzatu dio beren iradokizunekin legezko testuan parte har dezan. Aurreproiektua gaur zabalduko da irailaren 15a arte herritarrek parte har dezaten, eta hura gobiernoabierto.navarra.es webgunearen bidez egin ahalko da.

Kultura suspertzeko lehen legea

Kultura mezenasgoa arautzen duen Foru Legearen aurreproiektua Espainian dagoen era horretako lehen araua da, eta kulturaren garapenean gizarte zibilaren parte-hartzea sustatzen duten pizgarri fiskal onuragarriak batzeko gai da. Berariazko tresna bat da, eta sortu da pizgarri fiskalak arautzen dituen egungo araudi sakabanatua (Sozietate Zerga, PFEZ, Ondarea, Toki Ogasunak…) "ez delako nahikoa" kulturaren finantzaketan sektore pribatuaren parte-hartzea era egoki batean sustatzeko. Gainera, kultur mailako erakundeek ez dute profesionalizazioa garatu finantzaketa pribatua erakartzeko orduan.

Lege-proiektuak tresna berritzaileak sartuko ditu funtsak bereganatzeko (dirua, ondasunak edo eskubideak doan ematea) kultur proiektuen aldi baterako finantzaketarako, bai eta mikromezenasgoa errazten duten aplikazio informatikoak garatzeko ere. Gainera, gizarte-balioen aurrean gizarte-erantzukizunaren printzipioaren alde egiten du (oinarri sinbolikoak, estetikoak, espiritualak, historikoak eta benetakotasunekoak).

Kuotaren % 50 arteko kenkariak

Aurreproiektuak kenkariak jasotzen ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Sozietate Zergan, eta zerga horien gainean Nafarroako Gobernuak eskumen osoa du hura arautzeko.

Pertsona fisikoen kasuan, Gobernuak zergaren kuotatik dohaintzan emandako lehen 300 euroren % 50 kentzeko eskubidea izatea jasotzen du, eta kopuru hori baino gehiagoko zenbatekoek % 40ko kenkarirako eskubidea izango dute.

Pertsona juridikoei dagokienez, bi onura fiskal mota jasotzen dira. Alde batetik, mezenasgoan inbertitutako zenbatekoek, Sozietate Zergatik ken daitekeen partida-irizpena izango dute. Eta, gainera, kopuru horiengatik, kuota likidoan % 30eko kenkaria egiteko eskubidea izango dute lehen 30 eurotarako, eta % 20koa hurrengoetarako.

Gainera, Gobernuak jasotzen du dohaintza-emailearen errenta zergapetzen duen PFEZtik eta Sozietate Zergatik salbuetsita geratuko direla, alde batetik, ondare-gehikuntzak, eta bestetik, errenta positiboak aipatutako dohaintzen arabera agerian jartzen direnak; eta Hiri Izaerako Lursailen Balioaren gaineko Gehikuntzari buruzko Zergatik salbuetsita geratuko dira, lurren transmisioetan edo usufruktuaren benetako eskubideen eraketan agerian geratutako gehikuntzak, deskribatutako dohaintzen arabera egindakoak.

Pertsona eta erakunde onuradunak

Arauaren berrikuntza nagusietako bat da kultura mezenasgoaren pertsona nahiz erakunde onuradunen esparrua zabaltzen duela, administrazio publikoak eta jarduera artistikoren bat garatzen duten pertsona fisikoak barne.

Zehazki, kultura mezenasgoaren pertsona eta erakunde onuradunak honako hauek izan ahalko dira:

- Legez sortutako irabazi-asmorik gabeko kultur erakundeak, egoitza soziala Nafarroan dutenak edo kultur jarduerak Foru Komunitatean garatzen dituztela egiaztatzen dituztenak.

-Foru Komunitateko Administrazioa, eta haren mende dauden erakunde autonomo nahiz fundazio publikoak, bai eta haien mende dauden toki-erakunde nafarrak, erakunde autonomoak eta fundazio publikoak ere. Partikularki, administrazio nahiz erakunde horiek Nafarroako museoen eta museoko bilduma iraunkorren titularrak direnean, eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemakoak diren liburutegiak.

-Foru Komunitatean dauden unibertsitateak.

-Eliza Katolikoa eta Espainiarekin lankidetza-hitzarmenak izenpetuta dituzten elizak, aitorkizunak eta erlijio-komunitateak.

-Kulturako jarduera artistikoak Nafarroan garatzen dituzten pertsona fisikoak. Alde horretatik, ez dira onuraduntzat joko, jarduera artistikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak honako hauengatik jasotako mezenasgo-modalitateei dagokienez: ezkontidea, bikotekide egonkorra, arbasoa, ondorengo edo hirugarren gradu arteko zehar-ahaidetasunekoak edo erakunde baten aipatutako pertsona fisikoarekin batera errenta-atribuzioko erregimenaren parte direnak.

Kasu guztietan, beharrezkoa da lehenik eta behin proiektuen "gizarte-interesa" aitortzea. Aitorpen hori Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak egingo du, eta aitorpen horretarako prozedura eta irizpideak finkatuko ditu.

Gainera, Gobernuak urtean behin kultura mezenasgoko lehentasunezko jarduera nahiz proiektuen zerrenda bat finkatu ahalko du, bai eta pertsona edo erakunde onuradunak eta jarduera horiek bete behar dituzten baldintzak ere. Proiektu horietarako, Gobernuak, gainera, aurreproiektu honetan ezarritako kuotaren kenkarien mugak nahiz portzentajea 5 puntutara igo ahalko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Mezenasgorako bideak
Mezenasgoaren adibideak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa